226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 57. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña) eta Ledeako Udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: Ledeako mailegurako Ingurumen eraginaren adierazpenaren aldaketa, A-21 Iruña-Jaca autobiako 4. tarteko eraikuntza obretarako.

Xedea: Espedientean sartutako lehengoratze planeko aldaketa, aurreikusitakoa baino gutxiago ustiatu delako gerora gertatu diren arrazoiengatik.

Sustatzailea: Sustapen eta Etxebizitza Departamentua.

Kokalekua: Aspra alderdia - 1. poligonoko 173 eta 174, 179-190, 194-203, 205 eta 206-207 lurzatiak.

Udala: Ledea.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1117240