226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GASTEIZKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Lan arloko 329/2011 prozedura arrunta

Cristina Arana Tamayo andreak, Gasteizko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Juan Cabezas del Hierro jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Aplicaciones y Montajes Técnicos de Navarraren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 329/2011 lan prozesu arruntaren autoetan, honako hau eman da:

191/2011 Dekretua. Eman duen idazkari judiziala: Cristina Arana Tamayo andrea. Gasteizen, 2011ko maiatzaren 30ean.

Aurrekariak:

Lehena.-2011ko maiatzaren 12an, bulego judizial honetan demanda-idazkia jaso zen banaketa bulegotik, hain zuzen ere, Juan Cabezas del Hierro jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Aplicaciones y Montajes Técnicos de Navarraren aurka 2011ko maiatzaren 10ean aurkeztutakoa.

Bigarrena.-Demanda tramitera onartzeke dagoenez eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna eta ordua ere ezartzeke daudenez, demandatzaileak idazkia aurkeztu du 2011ko maiatzaren 26an bere demandan atzera egiteko.

Arrazoibide juridikoak:

Lehenbizikoa.-Aurreko demanda azterturik, epaitegi honek baditu horretaz arduratzeko jurisdikzioa eta eskumena, Lan Prozedurari buruzko Legearen 2. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena.-Bestetik, demanda azterturik, behar diren baldintzak bete ditu eta, ondorioz, bidezko da demanda tramitatzeko onartzea eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, bata bestearen ondoren, egiteko eguna eta ordua ezartzea, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 182. artikuluan (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.1 artikulua) ezarritako irizpideei jarraikiz, eta alderdiak eta Soldatak Bermatzeko Funtsa zitatzea.

Hirugarrena.-Auzi-jartzaileak adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egin baino lehen demandan atzera egiteak prozesua aldez aurretik amaitzea dakar.

Xedapen zatia:

1.-Tramitatzeko onartzen da Juan Cabezas del Hierro jaunak diru kopuru bat erreklamatzeko aurkeztutako demanda. Demandatua Aplicaciones y Montajes Técnicos de Navarra da.

2.-Alderdi demandatzailea bere demandan atzera egintzat jotzen da eta prozesu hau amaitu dela deklaratzen da.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurka egiteko bidea: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 186. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtso horrek ez du ondore etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea (Lan Prozedurari buruzko Legearen 186. artikuluko 1. idatz-zatia, bigarren paragrafoa).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Aplicaciones y Montajes Técnicos de Navarra, S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Gasteizen, 2011ko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, Cristina Arana Tamayo.

Iragarkiaren kodea: J1117063