226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Jaraunspena inbentario-emaitzaren arabera onartzea.
594/2011 prozedura. Ediktua

Aida González Arce andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan borondatezko jurisdikzioaren 594/2011 prozedura bideratzen ari dela (jaraunspena inbentario-emaitzaren arabera onartzea), María Pilar Ros Martínezek, Fernando Luna Rosek, María Ujue Luna Rosek eta Miguel Angel Luna Rosek sustatua.

Leandro Ros Martínez jauna 2010eko abuztuaren 19an hil zen, Tafallan, dibortziatua, ondorengorik gabe. Azken helbidea hau izan zuen: Erriberriko (Nafarroa) Rua del Pozo kalea, 33, 2. A. María Pilar Ros Martínez jaraunsle bakar eta unibertsal izendatua zuen notarioaren aurrean egiletsitako ermandadeko testamentuan. Bere ondorengoek ordezkatuko dute aurrez hiltzea, ukoa edo ezgaitasuna gertatuz gero. Ondorioz, borondatezko jurisdikzioaren espedientea ("jaraunspena inbentario-emaitzaren arabera onartzea") ireki egin da.

Egun honetako ebazpenean hauxe xedatzen da: "zerrendako hartzekodunak zitatu bitez, ediktuak argitaratuz epaitegi honetako iragarki-oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, inbentarioa egitean aritu ahal daitezen". Hori dela eta, ediktu honen bidez pertsona fisiko edo juridiko aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hogei eguneko epean espedientean edo inbentarioa egiteko ikustaldian ager daitezen, eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tafallan, 2011ko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1118107