226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 346/2011 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Verónica Jannet Pérez Caverok eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Mutua Asepeyoren eta El Café de la Tía Felisa S.L.ren aurka, aldi baterako ezintasuna dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 346/2011 prozeduraren barnean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Veróncia Jannet Pérez Cavero andrea atzera egintzat jotzen da, aldi baterako ezintasuna dela-eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Mutua Asepeyoren eta Tía Felisa S.L.ren aurka jarri zuen demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.

Eta El Café de la Tía Felisa, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1117058