226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 119/2011 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Miguel Ángel Larráyoz Irigoyenek, Jesús Navarro Blascok eta Félix María Olcoz Amatriainek eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Bandas y Perfiles de Ingeniería S.L. enpresa demandatuaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 119/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2011ko urriaren 13an:

"Partez baiesten dut Miguel Ángel Larráyoz Irigoyenek, Jesús Navarro Blascok eta Félix María Olcoz Amatriainek diru kopuru bat erreklamatzeko Bandas y Perfiles de Ingeniería S.L. enpresa demandatuaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa hori kondenatzen dut kopuru hauek ordaintzera: Miguel Ángel Larráyoz Irigoyen jaunari, 44.465,51 euro (oker edo hutsik ezean), gehi 30.178,16 euroren gainean sorrarazitako %10eko berandutza-interesak (oker edo hutsik ezean); Jesús Navarro Blasco jaunari, 33.621,09 euro (oker edo hutsik ezean), gehi 22.700,37 euroren gainean sorrarazitako %10eko berandutza-interesak (oker edo hutsik ezean); eta Félix María Olcoz Amatriain jaunari, 16.767,50 euro (oker edo hutsik ezean), gehi 9.993,95 euroren gainean sorrarazitako %10eko berandutza-interesak (oker edo hutsik ezean).

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.0119.11 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.0119.11 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut".

Eta Bandas y Perfiles de Ingeniería, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1117039