226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 541/2010 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Ana Aznárez Álvarezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Ángel Zuasti Villar, Marmac Sound, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 541/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2011ko urriaren 10ean:

Ezesten dut Ana Aznárez Álvarezek, diru kopuru bat erreklamatzeko, Ángel Zuasti Villar, Marmac Sound, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatuak absolbitzen ditut beren aurka agertutako asmoetatik.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Marmac Sound, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urriaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1116923