226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 1734/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

384/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko urriaren 4an.

Rebeca Esther Alonso Adrián andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Serafín Augusto Ventoren, Denia Victoria Augustoren eta Orlando Antonio Araujoren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1734/11 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Miguel Ángel del Pozo Díaz izan da; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Denia Victoria Augusto eta Orlando Antonio Araujo absolbitu egiten ditut prozedura honen xede den faltatik.

Serafín Augusto Vento kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, egunero zortzi euroko kuota eta guztira berrehun eta berrogei euro, hain zuzen. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Serafín Augusto Vento kondenatzen dut ehun eta laurogeita hamabost euro eta berrogeita bederatzi zentimo ordaintzera Adifi, legezko ordezkariaren bitartez.

Ez da bidezkoa salaketa jartzearen kostuagatiko kalte-ordainik ezartzea.

Serafín Augusto Vento kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako kostuen heren bat ordaintzera; gainerako bi herenak ofiziozkotzat jotzen dira.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Denia Victoria Augusto da Conceicaori eta Orlando Angonio Araujo Herdeirori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 18an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrián.

Iragarkiaren kodea: J1117009