226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 3282/2011 falta-judizioa

Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegia. 2011ko urriaren 18a.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 3282/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, ordena publikoa asaldatzeagatiko falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Mirtha Magalys Félix Javier, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala izateagatik, 60 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Mirtha Magalys Félix Javierrek 480 euroko isuna ordaindu behar du.

Mirtha Magalys Félix Javier kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mirtha Magalys Félix Javierri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 18an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1117054