226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 1416/2011 prozedura

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2011ko urriaren 17an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1416/2011 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

308/2011 epaia. Iruñean, 2011ko ekainaren 23an.

Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, maula-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1416/2011 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, María Noain Alzatek, eta salatuak, Alexander Mazas Lozañok. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Alexander Mazas Lozaño kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabetez egunero 9 euroko isuna ordaintzera; guztira, 270 euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki, dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost eguneko epean, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Alexander Mazas Lozañori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1116927