226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 168/2011 epaia

Iruñean, 2011ko ekainaren 24an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 466/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Carlos Aznarez Lumbier jaunak sustatu du Ana Isabel Eceolaza Latorre andrearen aurka (auzi-ihesean deklaratua), diru-kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Patricia Lazaro Ciaurriz prokuradore andrea izan du ordezkari eta Vicente Ignacio Ciaurriz Gómez legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Patricia Lázaro Ciaurriz auzitegietako prokuradore andreak, Carlos Aznarez Lumbier jaunaren izenean, jarritako demanda, auzi-ihesean den Ana Eceolaza Latorre andrearen aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari lau mila zortziehun eta hirurogeita hamabi euro (4.872,00 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Ana Eceolaza Latorre andrea non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 18an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1117033