226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

819/2011 hitzezko judizioa

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

135/2011 epaia.

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak sustaturik, Arricibita prokuradorea ordezkari eta Santamaria Ibarburu legelari jauna defendatzaile duela, epaitegi honetan hitzezko judizioaren 819/2011 prozedura bideratzen ari da Roberto Carril Martínez demandatuaren aurka, eta 2011ko urriaren 11n 135/2011 epaia eman da. Hona epaitza:

Baiesten dut Arricivita Osés prokuradore andreak, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean, Roberto Carril Martínezen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari kopuru hau ordaintzera:

2.640,32 euro.

Interes hauek: a) 974,46 euroren gainean, diruaren legezko tasaren araberako interesak, 2010eko martxoaren 5etik epaia eman bitarte, eta tasa bi puntu igota epai egunetik ordainketa osatu arte; b) 1.345,16 euroren gainean, %17,25eko urteko tasaren araberako interesak, 2010eko martxoaren 5etik ordainketa osatu arte.

Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei (auzi-ihesean den demandatuari, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez; auzi-jartzailearen prokuradoreari aurkeztu eginen zaizkio, eginbideak gauza ditzan eta egiazta ditzan); aditzera ematen zaie epaia ez dela irmoa eta errekurtsoa aurkezten ahal dela Auzitegian, jakinarazi eta ondoko bost egunean. Epaitegi honetan errekurtsoa aurkezteko idazkian nahikoa izanen da zer ebazpen errekurritzen den eta apelatzeko nahia adieraztea eta errekurtsoaren xedeko erabakiak zehaztea.

Ez da errekurtsoa onartuko, aurkeztu nahi duenak ez badu frogatzen 50 euro sartu izana epaitegi honen kontsignazioen kontuan.

Eta Roberto Carril Martínez non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2011ko urriaren 19an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1117126