226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 422/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 20an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

María Belen Goñi Jiménez produradore andreak, María Cristina Ordoñez Gaspar andrearen izenean eta hura ordezkatuta, eskaturik Juan Carlos Vargas Solis jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago) ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintza, jagoletza edo mantenuaren gainean bideratutako 422/2011 familia autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Juan Carlos Vargas Solis jauna epatu egiten da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Juan Carlos Vargas Solis jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 20an.-Idazkaria, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1117141