226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 416/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 20an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

María Belén Goñi Jiménez produradore andreak Cesar Tapiz Medina jaunaren izenean eta hura ordezkatuta eskaturik Fernanda de Deus Goncalves andrearen aurka (non den jakiterik ez dago) bideratzen ari diren adostu gabeko dibortzioaren gaineko 416/2011 familia autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez epatu egiten da Fernanda de Deus Goncalves andrea, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Fernanda de Deus Goncalves andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 20an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar.

Iragarkiaren kodea: J1117137