226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

207/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako abuztuaren 2ko 124/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntzen 2011-2012 ikasturteko deialdia egin zen.

Nafarroako Gobernuak 2011ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, defizitaren helburua betetzeko 2011ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan zein kreditu atxikipen egin zehaztu zen. Ondorioz, departamentuei aurrekontuen kontu-sailetan doikuntza batzuk egiteko agindu zitzaien.

Gobernuaren Erabaki horrekin bat, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, non proposatu baitu musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzen programarako onetsitako gehieneko gastua aldatzea eta 2.800 eurotan finkatzea zenbateko berria.

Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa kontuan harturik.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 124/2011 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzea, gehieneko gastua 2.800 eurotan finkatzeko, kontu-sail beraren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko azaroaren 7an.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1118199