226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1415/2010 prozedura

Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegian, 2011ko urriaren 20an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan eraginkortasun zibilaren gaineko 1415/10 auzi-prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen, hitzez hitz:

Xedatzen dut:

1.-Erabakitzen da eraginkortasun zibila aitortzea Tungurahuako (Ambato, Ekuador) 7. Epaitegiak 2010eko uztailaren 20an emandako dibortzio ebazpenari. Horren bidez, 2007ko azaroaren 6an, Quiton (Ekuador), Sandra Elizabeth Vizuete Acosta andrearen eta Byron Rubiro Acosta Mayorga jaunaren artean egindako ezkontzaren dibortzioa deklaratu zen, kostuen gaineko deklarazio berezirik egin gabe.

2.-Auto hau jakinaraz bekio Madrilgo Erregistro Zentraleko arduradunari.

3.-Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko bideak: apelazio-errekurtsoa, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua).

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren erabakiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua, Idazkaria.

Eta Byron Rubiro Acosta Mayorga jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 20an.-Idazkaria, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1117131