226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 59/2011 prozedura

Iruñean, 2011ko urriaren 18an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Juan José Martin González jaunak eskaturik, behin-behineko neurrien gaineko 59/2011 auziaren autoak bideratu dira Jucilene Medeiros andrearen aurka. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Jucilene Medeiros andreari zitazioa egiten zaio, non den jakiterik ez baitago, 2012ko urtarrilaren 24an epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin, erabaki den agerraldian parte hartzeko. Legezko ohartarazpenak egiten zaizkio:

1.-Abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta agertu behar du. Ofiziozkoak eskatu nahi baditu, horretarako tramiteak egin beharko ditu Abokatuen Elkargoan, agerraldiaren eguna baino hamar egun lehenago, gutxienez.

2.-Baliatu nahi dituzten frogak ekarri behar dituzte.

3.-Berek ezin aurkeztu duten pertsonaren batek alderdi edo lekuko gisa deklaratu dezan nahi badute, nor den adierazi behar dute zitazio honen ondoko hiru eguneko epean, auzitegiak pertsona hori zitatu dezan, eta zitaziorako behar diren datuak eta inguruabarrak jakinarazi behar dizkiote auzitegiari.

4.-Ezkontide batek ekitaldira huts egiten badu bidezko arrazoirik gabe, onartutzat jo ahal izanen dira beste alderdiak, ekitaldira agertuta, ondarearen gaineko behin-behineko neurriak eskatzeko oinarri gisa alegatzen dituen egitateak.

Eta Jucilene Medeiros andrea legez epatzeko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 18an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1117032