226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2011ko urriaren 31n, 155/2011 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: "Gaia: ezkontza zibilak egiteko eskumena Sandra Iraizoz Cía zinegotziaren esku uztea".

-Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.

-Ikusirik komenigarri ikusi dela ezkontza zibilak Udalaren aretoetan egiteko eginkizunak Sandra Iraizoz Cía zinegotziak egitea.

-Ikusirik Ultzamako Udaleko Alkatetzak eragozpenik ez duela ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten esku uzteko eta aipatu zinegotziak horretarako prestutasun osoa agertzen duela.

-Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.-Ultzamako Udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena Sandra Iraizoz Cía zinegotziaren esku uztea.

Bigarrena.-Zinegotzi horri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala; alabaina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.-Ebazpen honen berri ematea Atezko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2011ko urriaren 31n.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1117782