226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SATRUSTEGI

Oihan aprobetxamendua

Satrustegiko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

"Aritzulo" alderdiko oihan aprobetxamendua, Satrustegiko hermendian, 385 zenbakia egiten baitu Nafarroako Erabilera Publikoko Mendien Katalogoan; 404 ler gorri dira, 332,5 metro kubiko zur eta 83 metro kubiko egur egiten dutenak.

Proposamenak Arakilgo Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira gutunazal itxietan, bukaeran agertzen den eredu ofizialari jarraikiz eta baldintza-agirian ezarritako dokumentazioarekin batera. Horretarako hilabeteko epea izanen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Ondotik, plikak irekiko dira.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Arakilgo Udalaren bulegoetan (ayuntamiento@arakil.infolocal.org).

Satrustegin, 2011ko urriaren 31n.-Kontzejuko burua, José Antonio Angulo Bachiller.

Iragarkiaren kodea: L1117756