226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren aurrekontuan. Hasierako onespena

2011ko urriaren 24ko osoko bilkuran erabakita, aldaketa hasiera batean onetsi da San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2011ko ekitaldiko aurrekontuan, 2010eko diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko. Hona hemen laburpena:

2011ko gastuen aurrekontuan sartu da 4230 87000 kontu-saila: 2.420,13 euroko defizita diruzaintzako gerakin negatiboarengatik, eta aurrekontuaren ondoko kontu-sailaren gastua murriztuko da: 4230 13100: aldi baterako irakasleen ordainsaria, 2.420,13 euro egiten baitu.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2011ko urriaren 27an.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1117773