226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilurren eta altxonbideen mugaketa kartografikoa

Azkoiengo Udalak, 2011ko urriaren 25eko bilkuran, herrilurren eta altxonbideen mugapen kartografikoaren espedientea abiaraztea erabaki zuen, lurzatien berrantolamenduaren kariaz.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren IV. kapituluko 2. ataleko 40. artikuluan xedatuari jarraikiz, herrilurren zerrenda eta plano kartografikoak Azkoiengo Udalaren bulegoetan edukiko dira jendaurrean, orok jakin dezan.

Interesdunek beraien eskubideen alde egoki juzgatzen dutena alegatu ahalko dute idatziz, alegazioen oinarri diren dokumentu guztiekin batera. Alegazioak Udaleko bulegoetan jasoko dira.

Alegazioetarako epea hilabetekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitatearen iragarkien oholean argitaratu eta hurrengo hamaborzgarren egunetik hasita. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

Espedientea Azkoiengo Udalaren Idazkaritzan dago ikusgai.

Azkoienen, 2011ko urriaren 31n.-Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1117758