226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Belar enkantea, udal bazkalekuetarako

Udal honek ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin gogo du udal bazkalekuetako belarren errentamendua 2019ko irailaren 30era arte emateko. Hona hemen bazkalekuak eta hasierako prezioak:

1.-Las Vacas edo Soto Bajo bazkalekua, 2.613,81 euro urtean.

Enkantea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturalean eginen da, 13:00etan. Enkantea egiteko eguna larunbata edo jaieguna bada, enkantea lehenbiziko egun baliodunean eginen da, ordu berean.

Enkantean parte hartu ahal izateko aldez aurretik diru zenbateko bat pausatu beharko da Udal Diruzaintzan, behin-behineko fidantza gisa, hain zuzen ere zein bazkalekutarako nahi den lizitatu, haren hasierako prezioaren %2a.

Baldintzen agiria interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan.

Melidan, 2011ko azaroaren 7an.-Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1118223