226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Legasako Kontzejuak, 2011ko urriaren 19an egin bilkuran, eta Batzarrean ziren guztiak bat etorrita erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea Azkarateko Kontzejuaren 2011ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Legasan, 2011ko urriaren 31n.-Kontzejuko burua, Aitor Zelaieta Mikelarena.

Iragarkiaren kodea: L1117779