226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2011ko aurrekontuko 6, 7 eta 8. aldaketak. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udaleko 2011ko aurrekontuko 6, 7 eta 8. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2011ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6/2011 AA.

-Mota: kreditu berezia.

Kontu-saila: 441 60111. Izena: Errebote plazako iturria moldatzea. Zenbatekoa: 5.664,00 euro.

Guztira: 5.664,00 euro.

-Finantzabidea: Aseguruen kalte-ordainak:

Kontu-saila: 77802. Izena: Aseguruen kalte-ordainak. Zenbatekoa: 5664,00 euro.

Guztira: 5.664,00 euro.

07/2011 AA.

-Mota: kreditu berezia.

Kontu-saila: 121 68202. Izena: Erreboteko ostatuko komunak moldatzea. Zenbatekoa: 3.129,15 euro.

Guztira: 3.129,15 euro.

-Finantzabidea: Diruzaintzako gerakin likidoa.

Kontu-saila: 870. Izena: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 3.129,15 euro.

Guztira: 3.129,15 euro.

8/2011 AA.

-Mota: kreditu berezia.

Kontu-saila: 453 62100. Izena: Biltokiaren instalazio elektrikoa. Zenbatekoa: 1.207,68 euro.

Guztira: 1.207,68 euro.

-Finantzabidea: Diruzaintzako gerakin likidoa.

Kontu-saila: 870. Izena: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 1.207,68 euro.

Guztira: 1.207,68 euro.

Deikaztelun, 2011ko azaroaren 2an.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1117881