226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1667/2011 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onetsi da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda abenduaren 9ko 1860/2010 Ebazpenaren bidez deitutako deialdian. Ebazpenak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria O.L., Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten du, Epaimahai Kalifikatzailearen osaera jakinarazi, lehen ariketa egiteko eguna jarri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen du.

Abenduaren 9an Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emandako 1860/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria O.L., Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikia, izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, deialdiko bosgarren eta seigarren oinarrietan ezarritakoa betez, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea, eta epaimahai kalifikatzailearen osaera jakinaraztea.

Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposatuta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikaria O.L., Kontu-ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikia, izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, Eranskinean dagoena.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo hamar egun baliodunen epean, baztertuek zilegi dute erreklamazioa jartzea eta egindako akatsak, baldin badira, zuzentzea.

Bigarrena.-Hautaprobaren lehen ariketa 2012ko urtarrilaren 11n egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 09. gelan.

Izangaiei deialdi bakarrean deituko zaie eta hautaprobetatik baztertuko dira bertaratzen ez direnak.

Izangaiak deitzeko, alfabetoaren hurrenkerari jarraituko zaio, eta aurrez izangaiaren NANa edo nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidea aurkeztu behar da.

Hirugarrena.-Onestea epaimahai kalifikatzailearen osaera. Hona hemen:

-Epaimahaiburua: Joaquim Llansó Sanjuán, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antolamendu, Kalitate eta Agirien Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Antonio Ureta Aizcorbe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari teknikoa.

-1. epaimahaikidea: Piedad Muelas Gullón, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikuskaritza, Antolamendu eta Kalitate Unitateari atxikitako Antolamendu teknikaria.

-Ordezkoa: José Miguel Mateo Celaya, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako teknikaria.

-2. epaimahaikidea: Belén Juampérez Eguinoa, Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Administrazio Publikoak eta Barne Departamentuaren Gobernu Irekia eta Teknologia Berriak Zuzendaritza Nagusiko Antolamendu Ataleko burua.

-Ordezkoa: Alberto Ecay Pagoto, Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Administrazio Publikoak eta Barne Departamentuaren Zuzendaritza Nagusiko Antolamendu eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria.

-3. epaimahaikidea: Jesús Villadangos Alonso, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra Matematika eta Informatika Ingeniaritza Sailari atxikia.

-Ordezkoa: Alberto Córdoba Izaguirre, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra Matematika eta Informatika Ingeniaritza Sailari atxikia.

-Idazkaria: Iosu García Fernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko OTRI Ikerketa Zerbitzuko teknikaria.

-Ordezkoa: Isabel Ibarrola San Martín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Araubide Juridiko eta Administratiborako Zerbitzuko teknikaria (Adar Juridikoa).

Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari OfizialEAN argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Epaimahai kalifikatzailearen kideei ebazpen hau igortzea, eta jendaurrean jartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio eta Kudeaketa eraikineko (Arrosadiko campusa) iragarki-oholean eta Unibertsitatearen web-orrialdean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko azaroaren 2an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

ERANSKINA

Onartutako izangaien behin-behineko zerrenda,
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak 1860/10 ebazpenaren bidez deitutako hautaprobetan

Izangaiei jakinarazten zaie lehen ariketa 2012ko urtarrilaren 11n egingo dela goizeko 9:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 09. ikasgelan.

Izangaiek beren NAN, pasaportea edo gidabaimena ekarri behar dute.

1.-ARISTU BUENO, ITZIAR

2.-AUZA CATALAN, RUBEN

3.-BARBERO EGIDO, CARLOS

4.-BERNARD, MARTINE JEANNE DENISE

5.-BLANCO VEINTEMILLAS, JOSE MANUEL

6.-ECHAIDE BAIGORRI, M.ª DEL MAR

7.-FERNANDEZ ESTANGA, NEREA

8.-GONZALEZ GIL, JORGE PABLO

9.-GONZALEZ VIGUERA, PEDRO JOSE

10.-MANRIQUE ARPON, MAITE

11.-MENA ZABALZA, BEATRIZ

12.-MENDIA HUARTE, MAIDER

13.-OLAVERRI RUIZ, MIREN ARANTZAZU

14.-VIGOR IRIARTE, EDURNE

15.-ZUASTI PAGOLA, BEATRIZ

Baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda,
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak 1860/10 ebazpenaren bidez deitutako hautaprobetan

Baztertuak izan diren izangaiek argitaratzen denetik 10 egun baliodun dituzte baztertuta gelditzeko egin duten akatsa zuzentzeko.

1.-CELAYETA SALAVERRI, ITZIAR

Ez du aurkeztu eskatutako titulazioa.

Iragarkiaren kodea: F1118242