226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udaleko alkatearen azaroaren 2ko
1191/2011 Ebazpena, Fátima Sesma Vallés Barañaingo
Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzen duena

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.c) artikuluan diren determinazioak, 5.000 biztanle baino gehiagoko udaletan Tokiko Gobernu Batzarra egon beharrari buruzkoak, eta kontuan hartuta hori beharrezko organotzat jotzen duela Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 35.1.d) artikuluak.

Gogoan izanda, aipatu lege horren 23.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarra osatu behar dutela alkateak eta zenbait zinegotzik, zinegotzien legezko kopuruaren herena gainditu gabe eta alkateak libreki izendatuak eta kargutik kenduak, Osoko Bilkurari horren berri emanda; xedapen horiek Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 52.2 artikuluan berraipatzen dira.

Izanik Alkatetzaren ekainaren 27ko 722/2011 Ebazpena, zeinen bidez izendatu baitziren Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, eta ondotik emandako irailaren 1eko 932/2011 Ebazpena, zeinen bidez onartu baitzen José Javier Solabres Herasen ukoa, Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko, eta aldatu baitzen delako organo kolegiatuaren osaketa.

Ikusirik azaldu diren zehaztapenak eta Alkatetza honi legez ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Fátima Sesma Vallés izendatzea Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarreko kide; hortaz, Alkatetzaren honako ebazpen honen sinadura egunetik aitzina, Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzarra ondoko zinegotzi hauek osatuko dute:

-María Lecumberri Bonilla.

-Purificación Ciriza Echarri.

-Jose Luis Ruíz Martínez.

-Juan Pablo Gómez Villuendas.

-Pablo Juan Arcelus Cavallero.

-Fátima Sesma Vallés.

Bigarrena.-Interesdunei jakinaraztea, Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 53.1 artikuluaren arabera, Gobernu Batzarraren berezko eskumena, eskuordetu ezin dena, dela alkateari beti laguntzea. Horretarako, alkatearen erabaki guztien berri izanen du. Berri emate hori erabaki aurretik egin beharko da, gaia garrantzitsua denean.

Hirugarrena.-Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatuari jakinaraztea. Izendapen honek ebazpen honen datatik aitzina hartuko du indarra.

Laugarrena.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo kolegiatu horren hurrengo bilkuran.

Barañainen, 2011ko azaroaren 2an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1117867