226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Erregelamendu, Eraikinen kanpoaldea hobetzeko,
etxebizitzak zaharberritzeko eta etxebizitza eskuratzeko
laguntzak arautzen dituena

Arroizko Udalak, 2011ko urriaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Eraikinen kanpoaldea hobetzeko, etxebizitzak zaharberritzeko eta etxebizitza eskuratzeko laguntzak arautzen dituen erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arroitzen, 2011ko urriaren 31n.-Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1117820