226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Ordenantza, Antzingo Udalaren banaketa, saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2011ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antzingo Udalaren banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antzinen, 2011ko azaroaren 2an.-Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1117865