226. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

237/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretuaren III. kapituluan, 26. artikuluan eta hurrengoetan, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura ezartzen da, bost zerbitzuk eta hamaika atalek osatua.

Dekretuak indarra hartu zuenetik, eguneroko kudeaketak agerian utzi du egokitzapen batzuk egin beharra dagoela egungo unitateen antolaketan, Zuzendaritza Nagusiak esleiturik dituen eskumenak eta eginkizunak eraginkortasunez betetzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko azaroaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari buruzko 27. artikuluari bigarren lerroaldea gehitu zaio.

"Afera Juridikoen eta Justiziako Langileen Atala Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik egonen da eta haren menpe zuzenean; foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu honako arlo hauetan: azterlan, txosten eta proposamen juridikoak egitea, arau proposamenak prestatzea eta mota guztietako espediente administratiboen tramitazioan laguntza juridikoa ematea Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Justiziaren esparruan, bai eta Zuzendaritza Nagusiari atxikirik edo haren menpe dauden langileei ere, aplikatzekoa den eskumen banaketaren arabera."

Bi.-Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren egiturari buruzko 40. artikuluan aldaketa hauek egin dira:

"Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Trafikoaren, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala.

b) Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atala".

Hiru.-Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atalaren esparru eta eginkizunei buruzko 42. artikulua aldatu da.

"Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu honako arlo hauetan:

a) Nafarroako bide segurtasunerako estrategian aurreikusitako jarduerak bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea.

b) Estrategia horren ondoriozko urteko ekintza planak prestatu, bultzatu, garatu eta ebaluatzea.

c) Bide hezkuntza eta prebentzioko planak abian jarri, garatu eta ebaluatzea, departamentuaren titularrak erabakitzen duen aldiro.

d) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuak eta makineria osoki kudeatzea.

e) Kudeatzen diren baliabideen eraginkortasuna eta eragimena aldian behin kontrolatzea.

f) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuak eta makineria osatzen duten elementuen egoera eta beharrak etengabe ebaluatzea.

g) Ataleko esparru materialari lotutako azterlan eta proposamenak prestatzea, baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzeko.

h) Beste edozein eginkizun, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen esparrukoa izanik, agintzen zaiona."

Lau.-43. artikulua kendu da.

Bost.-Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren egiturari buruzko 45. artikulua aldatu da.

"Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Giza Baliabideen Atala.

b) Zehapen Prozeduraren Atala."

Sei.-46. artikulua kendu da.

Lehen xedapen gehigarria.-Izendapenak.

Bide Hezkuntza eta Segurtasunaren atalburuaren izendapena berresten da, egin zen baldintza berekin, Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Ataleko burua izateko.

Bigarren xedapen gehigarria.-Atalburutzaren titularraren dedikazio araubidea.

Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Ataleko burutza betetzen duen funtzionarioak prestasun osoaz eta erabateko dedikazioaz beteko ditu bere eginkizunak, eta horren ordainetan dagokion osagarria jasoko du.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko azaroaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1118349