225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 383/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

230/2011 Epaia. Iruñean, 2011ko urriaren 11n.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 383/2011 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Cárnicas Abere S.L.k sustatu du, Ana Muñiz Aguirreurreta prokuradore andreak ordezkatuta eta legelariak lagunduta, Mercantil Lorencarne S.L.ren aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Muñiz prokuradore andreak Cárnicas Abere S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz Mercantil Lorencarne S.L. enpresaren aurka jarritako demanda eta, beraz, entitate demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.397,34 euroko printzipala eta demanda jarri zenez gero sortutako interesak ordaintzera (abenduaren 29ko 3/2004 Legea), bai eta kostuak ere.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Mercantil Lorencarne S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1116932