225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 835/2011 prozedura

M.ª Victoria Baztán Maisterra andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen du:

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegi honetan bideratzen ari dela 835/2011 espedientea, José Ignacio Indart Arízteguiren legezko absentziaren adierazpenari buruzkoa, José Antonio Indart Sarratea eta Isabel Aríztegui Irigoyen gurasoek eskaturik.

José Ignacio Indart Aríztegui 1983ko abenduaren 24an jaio zen, gurasoekin bizi zen (Santa Catalina kalea, z.g., Legasa, Nafarroa), eta 2008ko martxoaren 9an desagertu zen bere bizilekutik.

Iruñean, 2011eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1117908