4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1427/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Elena Díaz Alvarez de Maldonado prokuradore andreak Banco Santander Central Hispano, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean den Vicente-Isidro Guerrero Carrera jauna kondenatzen dut demandatzaileari hiru mila hirurehun eta hirurogeita hamar euro eta laurogei zentimo (3.370,80 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Eta Vicente-Isidro Guerrero Carrerari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko urriaren 14an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1116921