4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 634/2010 prozedura
Lizarran, 2011ko uztailaren 4an.
Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Elena Atondo Albéniz prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 634/2010 familia-prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, José Fernando Pereira de Castro jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Antonia Aroztegui Berrio andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen epaia eman da, 2011ko ekainaren 20an:
"Epaitza:
Baiesten dut Antonia Aroztegui Berrio andreak, prozesuko bere ordezkariaren bitartez, auzi-ihesean den José Fernando Pereira de Castro jaunaren aurka aurkeztu duen demanda eta, horrenbestez, behin betiko neurri hauek ezarri dira:
-Amari ematen zaizkio zaintza eta jagoletza, baina gurasoek partekatuta izanen dute guraso-ahala. Hori hala, haurren bizitzarako funtsezko erabakiak aitak eta amak ados jarrita onartu beharko dituzte edo, bestela, epailearen erabakiaren mende jarriko dira.
-Aita alabarekin berriz ere harremanetan jartzen denean, aholkularitza teknikoko taldeak pixkanakako bisita araubidea finkatuko du, adingabearen interesarekin eta bere inguruarabar pertsonal eta familiarrekin bat etorriz.
-Ez da erabaki berezirik hartu auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.
Epai hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie epai hau ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez, jakinarazi eta bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eman bedi autoei eransteko. Jatorrizkoa epaitegi honetako Epaien Liburuan erregistratuko da. "
Eta José Fernando Pereira de Castro jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.
Lizarran, 2011ko uztailaren 4an.-Idazkaria, Carlos Javier Asín Basarte.
Iragarkiaren kodea: J1117004