225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula orokorra. 1177/2010 prozedura

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

"Eva María Gil González epaile andrearen probidentzia.

Lizarran, 2011ko apirilaren 6an.

Erants bekizkie autoei exhortoa, Couto demandatu jauna epatuz, eta Fiskaltzaren demandaren erantzuna.

Alderdi demandatua, Salvador Manuel Couto Campos, ez da agertu demandari erantzuteko epean eta, beraz, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 496.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdi hori auzi-ihesean dagoela deklaratzen da.

Lege beraren 497.1 artikuluan agindutakoarekin bat, eta alderdi demandatuaren helbidea ezaguna denez, jakinaraz bekio ebazpen hau posta ziurtatuz, jaso izanaren agiri eta guzti, eta ohartaraz bekio ez dela beste jakinarazpenik eginen, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik

Demandari erantzuteko tramitea beterik, eta PZLaren 440. artikuluan xedatutakoarekin bat (horretara bideratzen dute lege horren 753. eta 770. artikuluek), alderdiei dei egiten zaie judizio honen ikustaldi nagusira ager daitezen, 2011ko maiatzaren 26ko 09:30ean, 1. judizio aretoan (Lizarra).

Egin bekie zitazioa alderdiei, aditzera emanez ikustaldira berek agertu behar dutela; ohartarazten zaie justifikatutako arrazoirik izan gabe agertzen ez badira onartutzat jotzen ahalko direla beste alderdiak, ikustaldira agertuta, ondarearen gaineko behin betiko neurriak eskatzeko oinarri gisa alegatzen dituen egitateak. Nahitaezkoa izanen da, halaber, alderdi bakoitzaren abokatuak bertan izatea (770. artikuluko 3. araua).

Alderdiei ohartarazten zaie ikustaldira erabili nahi dituzten frogabideekin etorri beharko dutela. Horretarako, adierazten da zitazioa jaso eta hiru eguneko epean epaitegiari adierazi beharko zaiola epaimahaiak nori egin behar dion zitazioa, ikustaldira lekuko edo peritu gisa edo alderdiak deklaratu beharreko egitateen ezagutzaile gisa ager dadin, eta zitazio hori egiteko beharrezkoak diren datuak eta inguruabarrak emanen dira (LPLaren 440.1 artikulua).

Halaber, ikustaldian aurkeztu beharko dituzte laneko azken sei nominen kopia, edo Estatuko Enplegu Zerbitzuaren langabeziako prestazioaren edo sorospenaren ziurtagiria, eta PFEZaren azken aitorpena.

Aurkaratzeko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea (hala ere, erabakitakoa beteko da). Jakinarazpenaren biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean aurkeztu behar da errekurtso-idazkia, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita. Baldintza horiek bete ezean errekurtsoa ez da onartuko (PZLaren 451. eta 452. artikuluak).

Hala erabaki eta sinatzen du epaileak. Horren fede ematen dut. Epailea Idazkaria"

Eta Salvador Manuel Couto Campos non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Lizarran, 2011ko uztailaren 5ean.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1117003