4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 263/2011 hitzezko judizioa (PZL 2000)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
"Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. Alicia Fidalgo Zudaire prokuradore andreak sustatu du auzia, Vulcanizados GNG Azpeitia S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, Iribarren Ribas legelari jaunaren zuzendaritzapean, auzi-ihesean deklaratu den Transportes Andusmendi, S.L.ren aurka. Hona hemen emandako
Epaitza:
Osorik baiesten dut Vulcanizados GNG Azpeitia, S.L.k prozesuko bere ordezkaritzaren bitartez jarritako demanda, auzi-ihesean deklaratu den Transportes Andusmendi, S.L.ren aurkakoa, eta, horrenbestez,
1.-Transportes Andusmendi, S.L. kondenatzen dut 1.272,36 euro ordaintzera.
2.-Kondenatzen dut, halaber, sortutako legezko interesak ordaintzera, ebazpen honen hirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat.
3.-Azkenik, prozedura honetan sortutako prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta, gero Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebazteko, legez eskatutako gordailua jarri eta gero (50 euro).
Eman bedi ebazpen honen lekukotza eta erants bekio auzi honi. Jatorrizkoa epaitegiko Epaien Liburuan erregistratuko da.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."
Eta Transportes Andusmendi, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Lizarran, 2011ko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asin Basarte.
Iragarkiaren kodea: J1117002