225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 603/2011 prozedura

Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabari-espedienteari buruzko 603/2011 prozedura bideratzen ari da, María Concepción San Martín Vidondo andreak eskaturik, finka honen gainean geldiarazita zegoen segidako traktua berriro hasteko:

"Lizarrako Chapitel kaleko 5ean dagoen etxeko lehen solairuko etxebizitza, ezkerraldekoa, kale horretara ematen duena; eskailera kaxaren azpiko hutsartearen eranskina du, etxearen behegainean. Gutxi gorabehera hogeita hemeretzi metro karratuko azalera du eta, gainera, zazpi metro karratu inguruko hutsarte erantsia. Korridorea, sukaldea, jangela, bi logela eta komuna ditu, eta parean Roa andrearen etxebizitza, ezkerraldean, sartuz, 10 zenbakidun etxea, eskuinaldean 6 zenbakidun etxea eta hondoan San Migel eliza. Ehuneko hamarreko kuota du.

Lizarrako Ruiz de Alda kaleko 8an -lehen Chapitel kalea- dagoen etxearen zati bat da. Muga hauek ditu: eskuinaldean, sartuz, kale horretako 6 zenbakidun etxea; ezkerraldean 10 zenbakidun etxea, eta hondoan San Migel elizaren fatxada.

Erregistroa.-1637. liburukia, 180. orria, 2950. finka, 1.a, Pedro Vidondo jaunaren izenean, lehengo titular gisa."

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, dei egiten zaie Pedro Vidondo Urra jaunaren eta bere emazte Máxima Redondo Urra andrearen kausadunei eta eskatutako inskipzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2011ko irailaren 27an.-Idazkaria, Carlos Javier Asín Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1117001