225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 19/2011 kasazio-errekurtso arrunta

Aditzera ematen da goian aipatu prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan; Nafarroako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Ataleko 241/08 apelazio-errekurtsotik heldu da, Tafallako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegian bideratutako 367/07 judizio arrunteko autoen ondorioz. Errekurtsogile demandatuak "Barranco de Agua Salada" 6207 Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea eta beste batzuk dira, eta alderdi errekurritu demandatzailea Riegos de Navarra, S.A. Apelazio-errekurtsoaren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

"Partez baiesten dut alderdi demandatuak, Apezteguía Elso prokuradore andreak ordezkaturik eta Alduán legelari jaunak defendaturik, jarritako apelazio-errekurtsoa, Tafallako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiako epaile jaunak, 367/2007 judizio arruntaren autoetan, 2008ko ekainaren 27an emandako epaiaren kontrakoa. Judizio horretako alderdi apelatua Riegos de Navarra, S.A. izan da, Leache prokuradore jaunak ordezkatua eta Armendáriz Viante legelari jaunak bideratua. Aipatu ebazpena baliogabetu egiten dugu, apelatutako epaiaren bigarren erabakiaren hasieran ageri den "solidarioki" hitza kentzeko soilik, eta adierazten da epai horretako zigorra ezarri dela "Barranco de Agua Salada" 6270 Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak epaiaren lehen erabakian ageri den eta bere gain hartu duen betebeharra betetzen ez duen kasurako; solidaritateari buruzko erabakia bere horretan uzten da, apelatutako epaiaren seigarren oinarri juridikoaren bukaeran aipatzen diren pertsonei dagokienez (14, 18, 19, 20, 21, 23 eta 26 zenbakiak), bai eta haren gainerako erabakiak, gureak ukitzen ez dituenak, ere. Ez da bidezkoa erabaki berezi bat hartzea gorakoaren kostuei dagokienez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Ebazpen horren kontra kasazio-errekurtsoa eta arau-hauste prozesalaren ondoriozko errekurtso berezia jar daitezke, Auzitegi Goreneko 1. Salari zuzendua, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. eta 469. artikuluetan azken xedapenetatik 16.ean ezarritakoari buruz adierazitakoarekin bat, edo bestela, kasazio-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salari zuzendua, 477. artikuluan adierazitakoarekin bat. Kasu horretan inpugnazioa 469. artikuluan agertzen den arau-hauste prozesalean ere oinarritu dezake, lege beraren azken xedapenetatik 16.ean ezarritakoari jarraikiz. Errekurtsoa prestatzeko idazkia atal honetan aurkeztu beharko du, jakinarazpen honen ondoko bost eguneko epean."

Eta Marcelo Santafé Martónen jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urriaren 17an.-Idazkari judiziala, Isabel Torres Guitian.

Iragarkiaren kodea: J1116988