225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2012ko aldaketa, tasak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2011ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 2012ko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 2012ko aldaketa behin betikoz onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2011ko urriaren 27an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1117696