225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Aldaketa xehakatua HAPOn. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardíngo Udalak, 2011ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntual xehakatua hirigintza araudi partikularrean, Villamayor de Monjardíngo Udal Planeko A-1, A-2, A-3, A-4 eta A-5 antolamendu eremuei dagokienez. Estellerriko EEZB Hirigintza Zerbitzuko Miren Sola Zúñiga arkitektoak prestatu du.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Villamayor de Monjardinen, 2011ko urriaren 28an.-Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1117687