225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu transferentzien gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2011ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2011ko irailaren 29ko osoko bilkuran, kreditu gehikuntzaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2011ko aurrekontu arruntean; guztira, 34.922,24 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, urriaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2011ko irailaren 29an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU GOITITUAK:

A) Eragiketa arruntak.

1.-Langileen ordainsariak: 9.000,00 euro.

B) Kapital eragiketak.

6.-Inbertsio errealak: 4.000,00 euro.

9.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 21.922,24 euro.

Gastu goitituak, guztira: 34.922,24 euro.

GASTU BEHEITITUAK:

A) Eragiketa arruntak.

1.-Langileen ordainsariak: 30.922,24 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 4.000,00 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 34.922,24 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2011ko azaroaren 3an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1118176