2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Akats zuzenketa, 2012ko karga-tasen onespenean
Azaroaren 10ean, 2012ko karga-tasen onespenari buruzko iragarkia argitara eman zen 2011ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko alean. Hartan akatsa badela oharturik, zuzendu da hura.
-1. puntua. Karga-tasak 2012rako finkatzea.
Honela dioen tokian:
"Erabaki honek 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
Honela behar du:
"Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra".
-2. puntua.
Honela dioen tokian:
"Ordenantza, Zerbitzu publikoak eta jarduerak egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituena, honako arlo hauetan: aisialdiko ikastaroak, Udan euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, sortzen ahal duten berehalako arriskua dela-eta Udalak jabearen ordez egiten dituenak".
Honela behar du:
"Ordenantza, zerbitzu publikoak eta jarduerak egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituena, honako arlo hauetan: aisialdiko ikastaroak; Udan euskaraz; Musika Eskola; elurra kentzeko zerbitzua; aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, sortzen ahal duten berehalako arriskua dela-eta Udalak jabearen ordez egiten dituenak; ludoteka zerbitzua, eta kultur etxean egiten diren jarduerak".
Iruñean, 2011ko azaroaren 10ean.-Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.
Iragarkiaren kodea: L1118427