225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

2011. urteko lurralde kontribuzioa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da lurraren gaineko 2011ko kontribuzioko erreziboak borondatez ordaintzeko epea 2011ko azaroaren 2tik abenduaren 17ra izanen dela.

Helbideraturik ez dauden ordainagiriak titularraren etxera igorriko dira eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-local telefonora deituta edo www.olazti.com helbidearen bidez ordain daitezke. Ordainagiri helbideratuak 2011ko azaroaren 21ean kobratuko dira kontuetatik.

Behin borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean agindutako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2011ko azaroaren 2an.-Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1117886