225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Datu pertsonalen fitxategien arauketa

Olaztiko Udalak, 2011ko urriaren 24an egin osoko bilkuran, onetsi zuen datu pertsonalendako bi fitxategi berri sortzea Olaztiko Udalean.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPLO, hemendik aitzina) xede nagusia du pertsona fisikoen eskubide oinarrizkoak bermatzea eta babestea, bereziki haien ohorea eta norberaren eta familiaren intimitatea. Xedapen gehigarriak xedatzen duenez, inskribatutako fitxategi eta tratamenduek, Datuak Babesteko Erregistroan inskribaturik egon ala ez, lege honetara egokitu beharko dute, eta titulartasun publikoko fitxategien ardura duten administrazio publikoek onetsi beharko dute fitxategia arautzeko behar den xedapena edo egungoa egokitu.

Alde horretatik eta eskubide hauek egiazki erabiltzeko behar den informazioa herritarren eskura jartzeko xedearekin, DPLOaren 20. artikuluak ezartzen du ezen, datu pertsonalak badituzte, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa dela orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datuen Babesari buruzko Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduaren 54. artikuluaren 2 eta 3. idatz-zatietan (1720/07 E.D.) zehazten da zein den fitxategiak kentzeko edo haietan aldaketa egiteko xedapenak gutxienez ere izan behar duen informazioa.

Azkenik, fitxategia kentzeko edo haietan aldaketa egiteko xedapen orokorra argitaratu ondoan, Datuen Babesari buruzko Lege Organikoaren 39. artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko betebeharra.

Horiek horrela eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluan ezarritakoari jarraituz:

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.-Ondotik zehazten diren fitxategi automatizatuak sortzea, lehen eranskinean deskribaturiko xehetasunekin:

1. Animalia arriskutsuen erregistroa.

2. Minusbaliatuendako txartelak.

Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea sortzeko xedapena eta harekin batean doan eranskina.

Hirugarrena.-Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzea ebazpenen honen lehen puntuko zerrendan agertzen diren fitxategien sorrera.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzinaa, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

ERANSKINA

1. Fitxategiaren izena: Animalien erregistroa.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: arriskutsuak izan daitezkeen animalien eta bertzelakoen kontrola, udalerrikoak badira.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: beren animalia udalerriko zentsuan sartzen duten pertsonak, arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeak izan ala ez.

c) Datuak biltzeko prozedura: inprimakiak eta eskabideak erabilita.

d) Datuen emailea: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: NANa, pasaportea, izen-deiturak, helbidea, jabearen aurrekari penalen ziurtagiria eta gaitasun psikologikoaren agiria.

f) Datuen tratamendurako sistema: mistoa.

g) Lagapenak: ez da aurreikusi fitxategi honen lagapenik.

h) Datuen nazioarteko transferentzia: ez da eginen fitxategi honen datuen nazioarteko transferentziarik.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: alkatea.

j) Fitxategien sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien kontra jotzeko eskubideak zer zerbitzutan erabili: Udaleko Erregistro Orokorrean.

k) Segurtasun neurriak: maila handikoak.

2. Fitxategiaren izena: Minusbaliatuendako txartelak.

a) Fitxategiaren xede eta erabilerak: aparkatzeko halako pertsona batzuendako erreserbaturiko tokien kudeaketa eta kontrola.

b) Datu pertsonalak zer pertsona edo talderengandik eskuratzen diren: mugikortasun murriztua duten pertsonak, Olaztiko udalerrian bizi direnak eta mugikortasunean ondorio larria eragiten dien urritasun fisiko edo psikikoa dutenak, beren izenean aparkatzeko toki bat erreserbatzeko eskaera egiten badute.

c) Datuak biltzeko prozedura: inprimakiak eta eskabideak erabilita.

d) Datuen emailea: interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

e) Fitxategiaren egitura eta datu moten deskribapena: eskatzailearen edo haren legezko ordezkariaren izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa, ibilgailuaren matrikula, minusbaliotasuna aitortzen duen ebazpena, osasunari buruzko datuak (minusbaliotasunaren egiaztagiria).

f) Datuen tratamendurako sistema: mistoa.

g) Lagapenak: ez da aurreikusi fitxategi honen lagapenik.

h) Datuen nazioarteko transferentzia: ez da eginen fitxategi honen datuen nazioarteko transferentziarik.

i) Fitxategiaren ardura duen organoa: alkatea.

j) Fitxategien sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien kontra jotzeko eskubideak zer zerbitzutan erabili: Udaleko Erregistro Orokorrean.

k) Segurtasun neurriak: maila handikoak.

Olaztin, 2011ko urriaren 24an.-Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1117693