2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioak 2012. urterako. Behin betiko onespena
Lesakako Udalak, 2011ko irailaren 9an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Aurtengo ekitaldiko hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioko zerga-tasa % 0,4305 da, eta, beraz, 2012. urtean, % 0,4426 izanen da.
2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa egungo % 0,3927tik % 0,4037ra pasatuko da 2012an.
Udaleko iragarki oholean eta irailaren 29ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko ediktuen bitartez, erabaki hori jendaurrean ikusgai egon da hogeita hamar egunez, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal zezaten.
Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez denez, behin aitzineko puntuan aipatzen den epea pasata, zerga-tasa horiek behin betiko onetsitzat ematen dira.
Lesaka, 2011ko azaroaren 2a.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.
Iragarkiaren kodea: L1117932