Iragarkia
225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Udal Plana. Behin betiko onespena
2011ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak abuztuaren 17an eman 949/2011 Ebazpena argitaratu zen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren otsailaren 14ko 23/2011 Foru Agindua argitaratzeko agintzen baitu, Itzaltzuko Udalaren Plan Orokorraren espedientea behin betikoz onesten duena, herri horretako Udalak sustaturik.
Itzaltzuko Plan Orokorrari dagokion Testu Bategina argitaratzen da hemen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua bete beharrez.
Itzaltzun, 2011ko irailaren 12an.-Alkatea, Lorenzo Goyeneche Sola.
HIRIGINTZAKO UDAL PLANEKO ARAUDIA
I. KAPITULUA
Atarikoak
1. artikulua. Udal Plan Orokorraren izaera.
Udal Plan Orokor honen edukia eta norainokoa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen II. tituluan ezarritakoak dira.
2. artikulua. Udal Plan Orokorraren Hirigintza Araudiaren xedea.
Hirigintza Araudi honen xedea da Itzaltzuko udalerri osoaren hirigintzako araubidea ezartzea. Hemen dauden manuak ulertuko dira maila goragoko legezko nahiz erregelamenduzko arauetan xedatutakoa gorabehera.
3. artikulua. Udal Plan Orokorra aplikatzeko lurralde esparrua.
Udal Plan Orokor hau Itzaltzuko udal mugape osoan aplikatuko da.
4. artikulua. Udal Plan Orokorraren indarraldia.
Udal Plan Orokorrak indarra hartuko du hura behin betiko onesteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Indarraldi mugagabea izanen du, baina berrikusi edo aldatzen ahalko da, horretarako aurreikusten diren inguruabarrak gertatuz gero.
5. artikulua. Udal Plan Orokorra berrikusi edo/eta ordeztea.
1. Udal Plan Orokorra berrikusi edo/eta ordezten ahalko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 78. artikuluan xedatutakoaren arabera.
2. Goragoko mailako xedapenetan azaltzen diren kasuez gain, honako inguruabar hauek berrikuspena ekarriko dute:
a) Udal Plan Orokor honetan ezarritakoa funtsean aldarazten duen eskualde mailako planeamenduren bat onestea.
b) Udalerrirako ezarritako determinazioetan eragin nabarmena duen udalez gaindiko plan edo proiektu sektorialen bat behin betiko onestea.
c) Helbururen bat aldatzea, lurraldearen egitura orokor eta organikoari buruzko irizpide berriak onartzea, bestelako lurralde eredu bat aukeratzea, edo antolamenduan funtsezko eragina duten inguruabar demografiko nahiz ekonomikoak sortzea, Udalak berrikuspena erabakitzeko bezain garrantzitsuak, edota haren ahalbideak agortzea.
3. Nolanahi ere, behin betiko onespenetik 8 urte igaro aurretik Udalak txosten teknikoa eskatuko du Plana berrikustea komeni ote den jakiteko. Udalak, txosten teknikoa ikusirik, Udal Plan Orokorra berrikusteko eta hala hirigintzako beste agiri egoki bat sortzeko agintzen ahalko du. Plana ez berrikustea erabakitzen bada, beste 4 urte igaro ondoren berriz ere aztertu beharko da, arestian ezarritako arauari jarraituz.
6. artikulua. Udal Plan Orokorreko elementuak aldatzea.
Udal Plan Orokorraren edozein aldaketa bera eragiten duen arrazoiari lotuta egonen da eta ez da onartuko xede horrekin zerikusirik ez duen bestelako aldaketarik. Udal Plan Orokorreko elementuak aldatzeko espedienteetako dokumentazio teknikoan sartu beharko dira aldaketak ukitutako plano edo agiri guztiak; horiek berritik idatzi beharko dira, Plan Orokorraren grafismoarekin batean. Aldaketa guztiei zenbaki bana jarriko zaie.
7. artikulua. Udal Plan Orokorra onestearen ondorioak.
Udal Plan Orokorra publikoa, bete beharrekoa eta nahitaezkoa izanen da, indarra hartzen duen egunetik aurrera.
1. Publikotasuna dela bide, edonork Planeko agiri guztiak kontsultatzeko eskubidea izanen du, eskura izanen baititu udal bulegoetan.
2. Bete beharra dela bide, Udal Plan Orokorrean aurreikusitako herri lanak onura publikokoak direla eta horietarako behar diren lurrak okupatu beharra dagoela adieraziko da.
3. Nahitaezkotasuna, berriz, Planeko determinazio substantibo guztiak zehatz-mehatz betetzeko behar juridikoa da, Administrazioari nahiz partikularrei dagokiena.
8. artikulua. Udal Plan Orokorreko agiriak.
Udal Plan Orokorra osatzen duten agiriak hauek dira: Lurraldea okupatzeko Eredua eta Estrategia, Hirigintzako Udal Plana, Katalogoa eta Eraikuntzari eta Urbanizazioari buruzko ordenantzak. Hirigintzako Udal Plana osatzen duten agiriak hauek dira: memoria, planoak (informazio, antolamendu eta kudeaketa planoak), hirigintza araudia, garapen eta exekuzio programa eta ekonomia eta finantza azterlana.
9. artikulua. Determinazio grafikoak.
Antolamendu planoetan ageri diren antolamenduzko determinazioak irudien bidez adierazitako manu juridikoak dira, hirigintza araudian dauden manuen baliokideak.
10. artikulua. Interpretazioa.
Udal Plan Orokorra osatzen duten agiriak memoriaren eta hirigintza araudi orokorraren testuinguru orokorrean interpretatuko dira, memorian azaltzen diren helburuak aintzat hartuz eta araudi orokorrari men eginez.
Hirigintza araudiak eta horren osagarri diren antolamendu planoek Udal Plan Orokorreko gainerako dokumentuen gainetik agintzen dute.
Aprobetxamendu edo lagapenen eta antolamendu nahiz urbanizazioko onura eta kargen inguruan agiri grafikoetako eta idatzietako determinazio grafikoen artean kontraesanik bada, interpretazio zabalena hobetsiko da lagapenei, kargei eta ekipamenduei eta zerbitzu komunitarioei dagokienez, eta murritzena, aldiz, aprobetxamendu, garaiera, okupazio, eraikigarritasun, bolumen eta dentsitateei dagokienez. Bestelako determinazioen inguruko kontraesanak ebazteko, balio estetikoa, higiene baldintzak eta azpiegitura eta eraikuntzen hobekuntza hartuko dira kontuan. Baldin eta kontraesanik badago gaztelaniazko testuaren eta euskarazko itzulpenaren artean, jatorrizko testua izanen da nagusi.
11. artikulua. Planeko determinazioen araubide juridikoa.
Lurzoruaren jabetzaren eta erabileraren araubidea aldatzeko prozesuan bete behar diren oinarrizko betekizunak eta berariazko baldintzak Udal Plan Orokorrean arautzen dira, legeria indardunak ezartzen duen esparru juridikoan, eta planeamendua garatzeko tresnei dagozkien determinazioak ukatu gabe.
Aldatze prozesu horretan planeamenduaren aurreikuspenei jarraituko zaie eta Planean sartu diren baldintza berariazkoak errespetatuko dira, bai antolamenduari eta kudeaketari buruzkoak bai diseinuari buruzkoak.
12. artikulua. Udal Plan Orokorraren garapena.
Udal Plan Orokor honek xehetasunez ezartzen du hiri lurzoru osoaren hirigintzako araubidea. Beraz, ez da beheragoko mailako planeamendurik aurreikusten Planeko exekuzio unitateak garatzeko. Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan Plan Partziala idatzi beharko da.
Honako agiri, jarduketa eta tramite hauek egin beharko dira eraikuntzak egin eta okupatu ahal izateko:
1.-Antolamendu berriko elementuak, finkatu gabeko hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitateetan:
-Beharrezkoa den kasuetan, erakunde edo elkarte egokia eratu, jarduketa sistemaren arabera (konpentsazioa, lankidetza edo borondatezko birzatiketa).
-Konpentsazio edo birzatiketa proiektua egin, beharrezkoa bada.
-Birzatiketa eta karga eta onuren banaketa proportzionala egin, beharrezkoa bada.
-Planeamenduan aurreikusitako lurrak laga.
-Urbanizazio proiektua idatzi.
-Urbanizazioa egin eta laga.
-Eraikitzeko lizentzia eta jarduera lizentzia eskatu eta lortu (jarduera sailkatuetan).
-Eraikuntza egin.
-Lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia.
-Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkatuetan.
2.-Antolamendu berriko elementuak, hiri lurzoruko jarduketa asistematikoetan:
-Behar denean, planeamenduan aurreikusitako lurrak Udalari laga.
-Eraikitzeko eta urbanizatzeko lizentzia eskatu eta lortu.
-Eraikuntza eta urbanizazio obrak egin eta urbanizazioa laga.
-Lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia.
-Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkatuetan.
3.-Lehendik dagoen eraikuntza zaharberritzea, eraberritzea edo erabilera aldatzea:
-Eraberritze edo zaharberritze proiektua-Udal lizentzia.
-Eraberritze edo zaharberritze obrak egin.
-Lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia.
-Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkatuetan.
4.-Lehendik dagoen eraikuntza ordeztea:
-Eraikuntza eraisteko proiektua-Udal lizentzia.
-Eraikuntza egiteko proiektua-Udal lizentzia.
-Eraiste eta eraikitze obrak egin.
-Lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentzia.
-Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkatuetan.
5.-Eraikuntzak lurzoru urbanizaezinean:
-Agiri teknikoak aurkeztu eta ingurumen ukipenak aztertu, hala denean.
-Nafarroako Gobernuan aurretiazko baimena lortzeko tramiteak egin, beharrezkoa denean.
-Eraikitzeko lizentzia eta jarduera lizentzia eskatu eta lortu.
-Eraikuntza egin.
-Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkatuetan.
II. KAPITULUA
Araudi orokorra
13. artikulua. Definizioak.
-Egungo lerrokadura:
Kale, plaza edo bide baten egungo lerrokadura da horien bi aldeetara dauden jabego partikularrak mugatzen dituen lerroa. Bide, plaza edo kaleen trazaduretan aldaketarik ez bada, egungo lerrokadura bat dator hemen ondoren zehazten den lerrokadura ofizialarekin.
-Lerrokadura ofiziala:
Aldatzen diren kale, plaza edo bideetan, lerrokadura ofiziala da planoetan ageri dena, hots, bide sarea, espazio libreak eta gainerako erabileretako berdegune publikoak mugatzen dituena.
-Fatxadako lerrokadura:
Zutitzen diren eraikinetako kanpo fatxadak zer lerrotan kokatu behar diren, huraxe fatxadako lerrokadura. Fatxadako lerrokadura kasu batzuetan nahitaezkoa da, beste batzuetan gehienekoa da, edo ordezkoa.
-Nahitaezko lerrokadura:
Fatxada bere solairu guztietan nahitaez kokatu behar den lerroa da. Ez du fatxada atzeraematerik onartzen.
-Gehieneko lerrokadura:
Lurzati baten barnean fatxadatik pasa ez daitekeen lerroa, bertatik atzeraeman badaiteke ere.
-Atzeraemangunea:
Lerrokadura ofizialaren eta fatxadako lerrokaduraren arteko tarteari esaten zaio atzeraemangune, biekiko norabide elkarzutean neurtuta.
-Ordezko lerrokadura:
Planoetan halakotzat definitutakoa da. Ukitutako eraikinak lerrokadura horretaraino atzeraeman behar dira baldin eta berritzeko, bolumena handitzeko, erabilera aldatzeko edo etxebizitzen kopurua handitzeko obrak egiten badira. Eraikin horiek eraberritu eta zaharberritzeko obrak egin daitezke, bolumen eraikia handitu gabe. Eraberritze edo zaharberritze obra horietan ezin da eraikineko fatxadarik eraitsi ez eraikina barnetik hustu. Ordezko lerrokadurek ukitutako eraikin horietan ezin izanen da bananketarako lizentziarik eman.
-Antolamendutik kanpoko eraikinak:
Udal Plan Orokorra onetsi baino lehen zutitu ziren eta harekin bat heldu ez diren eraikinak dira. Horietan ezin izanen da egin ez sendotzeko, ez bolumena handitzeko, ez modernizatzeko edo desjabetze-balioa igotzeko obrarik. Bakar-bakarrik onartuko dira higiene, apaindura eta kontserbaziorako beharrezkoak diren konponketa txikiak.
-Eraikuntzaren garaiera:
Espaloiaren sestratik hasi eta fatxadako hormak kanpoaldetik estalkiko forjatuarekin bat egiten duen behereneko lerroraino dagoen distantzia bertikala da, fatxadako lerrokaduraren erdiko puntuan neurtua.
Solairuen kopurua kontatzean, kontuan hartuko dira eraikuntzaren inguruko lurraren sestra guzti-guztietan Hirigintzako Arauek definitutako solairuak.
Era berean, kontuan hartuko dira atzeraemandako solairuak, atikoak eta eraikuntzaren inguruko lurraren sestren gainetik metro bat baino gehiago irteten diren erdisotoak.
-Teilatupea:
Estalkiaren azpiko okupazioa da, %100eko malda duen planoaren barnean gelditzen dena, gehienez ere onartzen den teilatu-hegalaren kanpo ertzetik neurtua, honako eskema honen arabera:

-Atikoa:
Estalkiaren azpiko okupazioa da, estalkipea izateko muga horiek gainditzen dituenean. Ondoko eskeman ageri diren mugak ditu:

-Eraikigarritasuna:
Eraikigarritasuna eraikitako metro karratutan neurtzen da. Eraikigarritasunaren kalkuluan ez da kontuan hartu behar 1,50 m-tik beherako barneko garaiera librea duten sotoen edo teilatupeen azalera eraikia. Eraikigarritasunaren kalkuluan kontuan hartu behar dira 1,50 m-tik gorako garaiera duten atikoak edo teilatupe zatiak eta eraikinari lotuta dagoen lurreko edozein sestratatik metro batean baino gehiagotan irteten diren erdisotoak. Fatxadako lerrokaduratik kanpora irteten diren hegalkin irekiak eta estali gabeko terrazak ez dira kontuan hartu behar eraikigarritasunaren kalkuluan. Itxi daitezkeen espazio ireki estaliak bai, kontuan hartu behar dira.
-Familia bakarreko etxebizitza:
Eraikina osorik hartzen du solairu guztietan, familia bakarraren bizilekua da, eta kanpotik zuzeneko sarbidea du beste etxebizitza batzuetako sarbideetatik bereiz. Bakartua, binakakoa edo atxikia izan daiteke.
-Bi familiako etxebizitza:
Bere solairu guztietan eraikin bakar osoa okupatuz bi etxebizitza hartzen dituena da.
-Etxebizitza kolektiboa:
Etxebizitza kolektiboen eraikina da bi etxebizitza edo gehiago dituena, baita kanpotik guztientzako sarbidea eta/edo guztientzako zerbitzu zentralizatu batzuk ere.
-Obra moten definizioa:
1. Oin berriko obrak.
Oin berriko obra eraikin berria egiteko obra da.
2. Ondare eraikia zaharberritzea.
Zaharberritzea da eraikitako ondare andeatua moldatzeko edo lehengoratzeko behar diren obrak egitea, egoera orekatu, egonkor eta funtzionalki erabilgarrian izan dadin. Orobat, hauek zaharberritze obratzat hartzen dira:
-Mantentze obrak: aldian behin egin behar direnak, materialen zahartzea dela-eta, eraikinek egoera onean iraun dezaten.
-Finkatze obrak: eraikinei finkotasuna eta sendotasuna emateko direnak, egintza presako eta saihestezinen bidez, konpondutako elementuak finko eta iraunkor bilakatzen dituztenak.
3. Eraberritzea.
Eraberritze obra deitzen zaie ezinbestekoak ez diren hobekuntza obrei. Batzuetan eraikin edo etxebizitzaren hasierako egoera egokia da eta eraberritze obren bidez haren balioa handitu egiten da. Beste batzuetan hasierako egoera ez da egokia eta amaierako egoera egokia lortzen da, baina materialetan egiten den gastua gehiegizkoa edo ohiz kanpokoa da, xede bereko beste obra batzuekin alderatuta.
4. Berritzea.
Berritzea da dagoen eraikina beste batez ordezkatzea.
5. Eraispen obrak.
Eraikina osotara edo partez botatzeko lanak, dela orubea libre uzteko, dela eraikina zaharberritzeko, haren ordez eraikin berria egiteko edo eraberritze obrak egiteko.
14. artikulua. Lurzoruaren eta eraikuntzaren hirigintzako araubidea.
Udal Plan Orokor honetan, lurzoruaren eta eraikuntzaren hirigintzako araubidea definitzeko bitartekoak ondokoak dira: determinazio formalak, funtzionalak eta kudeaketari buruzkoak; lurzoruaren motak eta kategoriak; Udal Plan Orokorreko ordenantzak eta ondarea kontserbatzeko araudia, eta indarra duen legeria.
Lurzoruaren eta eraikuntzaren erabilera araubidea zehazten duten faktoreak jarraian aipatzen diren guztiak edo haietako batzuk dira:
-Lurzoruaren okupazioa eta eraikigarritasuna.
-Solairuen kopurua, gehieneko eta gutxieneko garaierak.
-Gehieneko etxebizitza kopurua.
-Eremu publiko eta pribatuen mugaketa.
-Gehieneko lerrokaduren eta nahitaezkoen ezarpena.
-Erabileren eta jardueren ezarpena.
-Eraikuntza tipologiak.
-Babes bereziko elementuak.
-Ordenantza orokorrak eta partikularrak.
15. artikulua. Lurzoruaren sailkapena.
Udal Plan Orokorrak ukitzen duen lurraldean lurzoru mota hauek daude:
-Hiri lurzorua.
-Lurzoru urbanizagarria.
-Lurzoru urbanizaezina.
Udal Plan Orokorreko agiri grafikoetan zehazten da non dagoen lurzoru mota bakoitza.
Hiri lurzorua osatzen dute antolamendu planoetan hala irudikatuta dauden lurrek, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 92. artikuluaren aplikazioa dela bide.
Lurzoru urbanizaezina osatzen dute Udal Plan Orokorreko lurzoruaren sailkapen planoetan hala irudikatuta dauden lurrek. Balio berezia dute paisaiaren, naturaren, ingurumenaren nahiz nekazaritzaren aldetik, edo historiaren, artearen, zientziaren nahiz kulturaren aldetik, edo nekazaritzaren, abeltzaintzaren nahiz basogintzaren aldetik, eta horregatik legeria sektorialak edo lurraldea antolatzeko beste tresna batzuek babespean jarri dituzte, edo bestela beharrezkotzat jo da haiek hiri garapenetik kanpo uztea, 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluarekin bat.
Lurzoru urbanizagarria osatzen dute antolamendu planoetan hala irudikatuta dauden lurrek, ez hiri lurzorua ez lurzoru urbanizaezina ez direnek, eta hori eraldatzen ahalko da, bera urbanizatuz, 35/2002 Foru Legearen 95. artikuluan arautu bezala.
16. artikulua. Lurzoruaren kalifikazioa.
Udal Plan Orokorrak lurzoru motak kalifikatu egiten ditu, erabilera eta jarduera orokorrak, xehakatuak eta zehaztuak esleituz, haien kokapena eta haietan egiten den jarduera arautzeko xedearekin.
17. artikulua. Araudi honek indarra hartu baino lehenagotik dauden eraikuntzak.
-Hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria:
Lehendik dauden eraikinetatik, antolamendu planoen arabera planeamenduarekin bat ez datozenak antolamenduz kanpo geldituko dira.
Gainerakoak finkatu eginen dira, beren garaian indarra zuen legeria betez eraikiak badira, eta erabilerak ere bai, abeletxeak izan ezik, horiek 148/2003 Foru Dekretuaren bidez arautuko baitira (abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena).
Hiri lurzoru finkatuan eta finkatu gabean ez dira berariaz aintzat hartuko antolamenduz kanpoko gisa sailkatutakoak. Lurzoru urbanizagarrian, sektore bakoitzeko plan partzialak berariaz aipatuko ditu eremu horretan antolamenduz kanpokotzat jotako eraikinak edo instalazioak, antolamenduarekin bat ez datozenak eta eraitsi beharrekoak direnak.
-Lurzoru urbanizaezina:
Hiru kasu daude:
1.-Orduko legeria indarduna betez egin ziren eta honako araudi honekin bat datozen eraikuntzak.
Eraikuntza eta erabilera finkatu eginen dira. Handitu edo eraberritzeko obrak honako araudi honen bidez arautuko dira.
2.-Orduko legeria indarduna betez egin ziren eta honako araudi honetako determinazioekin bat ez datozen eraikuntzak.
Eraikuntza eta erabilera finkatu eginen dira. Handitzeak edo eraberritze sakonak honako araudi honi egokitu behar zaizkio.
3.-Orduko legeria indarduna bete gabe egin ziren eraikuntzak.
Eraikuntza horiek antolamenduz kanpokotzat jotzen dira. Hala ere, planeamenduarekin bateragarriak direnak finkatzen ahalko dira, legeztatzeko espedienteen bitartez.
III. KAPITULUA
Hirigintzako arau orokorrak hiri lurzoruan
eta lurzoru urbanizagarrian
18. artikulua. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren sailkapena.
Hiri lurzorua osatzen dute antolamendu planoetan hala irudikatuta dauden lurrek, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 92. artikuluaren aplikazioa dela bide.
Hiri lurzoruan bi kategoria bereizten dira: hiri lurzoru finkatua eta hiri lurzoru finkatu gabea. Bigarren kategoria horretako lurrek badituzte gutxieneko zerbitzuak lurzatien ondoan, baina eraikuntzaren osagarri diren obretatik haragoko jarduketak eskatzen dituzte eta exekuzio unitateak definitu beharra dago, edo bestela lur horietarako aurreikusten den antolamendua eta egungoa funtsean desberdinak dira.
Lurzoru urbanizagarria osatzen dute antolamendu planoetan hala irudikatuta dauden lurrek, ez hiri lurzorua ez lurzoru urbanizaezina ez direnek, eta hori eraldatzen ahalko da, bera urbanizatuz, 35/2002 Foru Legearen 95. artikuluan arautu bezala. Lurzoru urbanizagarri osoa lurzoru urbanizagarri sektorizatua da.
19. artikulua. Azpisailkapena.
Hiri lurzoru eta bizitegitarako lurzoru urbanizagarri osoa antolamendu eremu bakarra da, lurralde, morfologia eta tipologia ikuspuntutik baterako eremua baita. Horrela, arau eremua da.
Finkatu gabeko hiri lurzoruan exekuzio unitateak mugatu dira, eta horiek planeamenduaren exekuzioko gutxieneko unitateak dira; horiek bidezko banaketa ahalbidetzen dute planeamendutik eratorritako kargen eta onuren jabeen artean.
Lurzoru urbanizagarriak bi banaketa eremu eratzen ditu eta horiek lurzoru haren baitan dauden bi sektoreei dagozkie (bata bizitegitarako erabilera orokorra duena eta bestea industriako erabilera orokorrekoa). Garatzeko Plan Partzialek planeamenduaren ondoriozko onurak eta kargak jabeen artean behar bezala banatzea ahalbidetzen duten exekuzio unitateak ezartzen ahalko dituzte.
20. artikulua. Hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren kalifikazioa.
Plan honen ondorioetarako eta Plan hau mendeko planeamenduaren bidez garatzeko, erabilera mota hauek ezarri dira:
a) Antolamenduaren xedeetarako duten egokitasunaren arabera:
-Onartuak.
-Debekatuak.
b) Funtzioaren arabera:
-Bizitegia.
Bizitegitarako eraikuntzak dira pertsonen ohiko bizileku izateko balio dutenak. Mota hauek bereizten dira:
- Familia bakarrekoa.
- Bi familiakoa.
- Kolektiboa.
- Bizitegi komunitarioa.
-Industria:
Industria eraikuntza esaten zaio produktuak prestatu, eraldatu eta konpontzeko helburua duenari.
-Merkataritza:
Merkataritza eraikuntza esaten zaio jendeari zerbitzuak ematea helburu duenari. Mota hauek bereizten dira:
- Txikizkako merkataritza.
- Bulegoak.
- Ostalaritza.
-Biltegia:
Biltegia esaten zaio gorde eta kontserbatu nahi diren materialak edo saldu nahi direnak pilatzeko erabiltzen den eraikuntzari.
-Ekipamendutarako erabilera:
Ekipamendutarako erabilera da herritarrak hezkuntza, kultur aberastasuna, osasuna eta ongizatea lortzeko ekipamenduaz hornitzeko balio duena. Mota hauek bereizten dira:
- Eskola ekipamendua.
- Kirol ekipamendua.
- Erlijio ekipamendua.
- Gizarte laguntzako ekipamendua.
- Administrazio ekipamendua.
- Kultura eta josteta ekipamendua.
-Abeltzaintza:
Abeltzaintza da gizakiak abereak haztea haien produktuak eta azpiproduktuak lortzeko. Mota hauek ezarri dira:
- Etxeko ukuiluak: aurrerako 2 behi azienda edo gutxiago, gizentzeko 4 behi azienda urtebetetik beherakoak, aurrerako bi zaldi azienda, gizentzeko 4 zaldi azienda urtebetetik beherakoak, aurrerako 2 txerrama, gizentzeko 3 txerri, 5 ardi edo ahuntz, umetarako 10 untxi, edo 20 hegazti dauden instalazioei esaten zaie, espezie guztien artean 3 ALU (azienda larriko unitatea, hau da, behi azienda heldua, 24 hilabete baino gehiagokoa) gainditzen ez badira, 148/2003 Foru Dekretuaren VI. eranskinean dauden baliokidetasun taulen arabera.
- Abeltegiak: etxeko ukuiluek baino abelburu gehiago dituzten ustiategiak.
-Komunikazioak.
-Espazio libreak.
-Azpiegiturak eta hiri zerbitzuak.
Goiko zerrendako "Komunikazioak" eta "Espazio libreak" erabilerak honela agertzen dira, hurrenez hurren, erabilera xehakatuen planoan: "Bide sarea eta espazio libreak" eta "Berdegune publikoa". Erabilera horien diseinua orientagarria da, espaloi, aparkaleku, bide, zuhaitz, berdegune eta plazen definizioari dagokionez. Diseinu hori unitate bakoitzeko urbanizazio obren proiektuetan doitzen ahalko da.
21. artikulua. Mendeko planeamendua.
Udal plan orokor honek xehetasunez ezartzen du hiri lurzoru osoaren hirigintzako araubidea. Beraz, ez da beheragoko mailako planeamendurik aurreikusten Planeko exekuzio unitateak garatzeko. Hala ere, hirigintzako agiri hauek egiten ahalko dira hura osatu edo garatzeko: barne berrikuntzarako plan bereziak, bestelako plan bereziak, xehetasun azterlanak eta urbanizazio proiektuak.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan, Plan Partzial bat tramitatu beharko da antolamendu xehakatuak ezartzen duen sektore bakoitzerako.
22. artikulua. Urbanizazio obrak eta hiri zerbitzuak.
Exekuzio unitate bakoitzean urbanizazio obra eta hiri zerbitzu hauek eginen dira:
-Exekuzio unitatearen barneko urbanizazio obrak, Urbanizazioari buruzko Ordenantzan ezarritako kalitateekin; zehazki, honako hauek:
- Bide sarea: gurpildunentzako bide zolatuak eta espaloiak.
- Berdeguneak eta oinezkoentzako eremuak.
- Hornidura sarea.
- Horniduraren eta euri uren sarea.
- Argindarraren sarea.
- Kaleko argien sarea.
- Ureztatzeko sarea.
- Telefono sarea, telekomunikazioak eta aurreikusitako beste zerbitzu batzuk.
-Aurreko lerroaldeko sare eta zoladuren eta exekuzio unitatearen kanpoaldean jada urbanizaturik dauden sare orokorren arteko lotura, nahiz eta horiek beste exekuzio unitate batean dauden jabari publikoko ondasunei eragin.
-Eraikinetako ur zikinak Udalaren estolderia sare orokorrera bilduko dira. Uraren hornidura sarea udalerriko hornidura sare orokorrari loturik egonen da.
-Egungo zerbitzu publikoek (ura, saneamendua, argindarra.) ukitzen dituzten lurzati batzuetan erabilera pribatuko eraikuntzak egitea aurreikusten da. Obra lizentzia eskuratu baino lehen, zerbitzu publiko horien trazadura berria justifikatu beharko da; lehentasunez bideetan eta eremu publikoetan kokatuko dira, eta mantentze lanetarako irispide errazekoak izanen dira.
23. artikulua. Kudeaketa.
Exekuzio unitateak gauzatzeko, legezko xedapen aplikagarrietan onartzen diren jarduketa sistema edo tresnetatik edozein erabiliko da, horretarako legez eskatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean, eta xedapen egokietan ezarritako prozedura, eraginkortasuna eta formalitateak tarteko direla. Jarduketa sistemak ondokoak dira:
-Konpentsazioa.
-Lankidetza.
-Borondatezko birzatiketa.
-Agente urbanizatzailea.
-Kudeaketa hitzarmenak.
-Nahitaezko exekuzioa.
-Desjabetzea.
Aprobetxamendurako eskubidea duten jabeak bi edo gehiago izanez gero, urbanizatu aurretik kargak eta onurak banatzeko tramiteak eginen dira. Betiere, Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren III. tituluaren V. kapituluan ("Finken normalizazioa") azaltzen den prozedura beteko da gutxienez ere.
Jabe bakarrari dagokionez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 167. artikulutik ondorioztatzen denaren arabera, ez da osatu behar Birzatiketa Batzordea borondatezko birzartiketa sistema kudeatzeko. Egokia da jarduketa sistemetatik aldentzea kudeaketa hitzarmena sinatuz. Ukitutako jabe guztiek sinatuko dute hitzarmen hori, eta bertan exekuzio unitatea urbanizatzeko betebeharrak beren gain hartuko dituzte, haren exekuzioaren xehetasunak zehaztuta, lege beraren 25. artikuluaren 3. idatz-zatiaren arabera.
Urbanizazio obrek sortzen dituzten kargak jabe bakoitzaren aprobetxamenduaren araberako proportzioan banatuko dira, birzatiketa proiektuan ezarritako moduan, halakorik bada.
Planeamenduak sortzen dituen onurak, berriz, unitateko jabe bakoitzaren lur azaleraren araberako proportzioan banatuko dira, ezertan eragotzi gabe administrazio jarduleari dagokion aprobetxamendua, halakorik bada.
24. artikulua. Lurrak lagatzea.
Erabilera xehakatuen planoan "Antolamenduaren ondoriozko jabetza publikoa" izendatutako lurzorua, lurzati pribatizagarrien lerrokadura ofizialetatik kanpo, Udalari nahitaez eta doan laga beharko zaio hiri lurzoru finkatu gabeko edo lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitateetan eta hiri lurzoru finkatuko lurzatietan. Birzatiketak edo konpentsazio proiektuak onesten direnean egin beharko da lagapena, horiek nahitaezkoak diren exekuzio unitateetan, edo hurrengo lizentziak eman aurretik, gainerako kasuetan:
-Oin berriko obrak.
-Zaharberritu edo eraberritzeko obrak, egungo bolumena handitzea, egungo erabilerak aldatzea edo etxebizitzen egungo kopurua handitzea dakartenak.
-Finka ixteko obrak, laga beharreko espazio horiek mugakide dituztenak.
-Lurzatiketak eta lurzati bananketak, laga beharreko espazioak ukitzen dituztenak.
Beraz, hurrengo lizentziekin ez litzateke lagapena eskatuko:
-Zaharberritu edo eraberritzeko obrak, egungo bolumena handitzea, egungo erabilerak aldatzea edo etxebizitzen egungo kopurua handitzea ez dakartenak.
-Instalazioak.
-Finkatzea edo mantentzea.
-Eraispenak.
-Barneko urbanizazio obrak, lorezaintza.
-Finka ixteko obrak, laga beharreko espazioa ukitzen ez dutenak.
-Lurzatiketak eta lurzati bananketak, laga beharreko espazioak ukitzen ez dituztenak.
Ordezko lerrokaduraren batek ukitutako eraikinak lerrokadura horretaraino atzeraeman behar dira baldin eta berritzeko, bolumena handitzeko, erabilera aldatzeko, etxebizitzen kopurua handitzeko edo lurra zatitzeko obrak egiten badira.
Hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian, halaber, jabe pribatuek eskuratzen ahal dutena gainditzeagatik Udalari laga behar zaion hirigintzako aprobetxamendua zein lurretan dagoen, horiek laga behar dira, salbu eta ordain ekonomikoa ematea aukeratzen denean.
Exekuzio unitateetan, lurra zatitzeko edozein lizentzia eman aurretik, Planean ezarritako lagapen eta urbanizazio betebeharrak bete behar dira.
Udal Planean ezarritako tramiteak eta lagapenak egin ondoren, fase partzialetan eraikitzen ahalko da, kasuan kasuko exekuzio unitatea osatu arte.
25. artikulua. Sistema orokorrak.
Lurraldearen egitura orokor eta organikoa definitzen duten elementuak dira, egiazkoak nahiz proiektatuak. Haien bidez Planeko aurreikuspen batzuk betetzen dira: bide publikoak, hiri zerbitzuak, espazio libre publikoak eta ekipamendu publiko nahiz pribatuak, edo biztanle guztientzat diren ekipamendu publikoen multzoak.
Sistema orokorrek ukitzen dituzten lurrak kalte-ordainen akordioaren edo desjabetzeko edo nahitaezko exekuzioko sistemen bidez eskuratuko dira (exekuzio unitateren bati atxikita egon ezean), eta horiek baloratzeko hiri lurzoru finkatu gabearen ondoriozko batez besteko aprobetxamendua edo, hala denean, lurzoru urbanizagarriaren eredu aprobetxamendua hartuko da kontuan.
26. artikulua. Erantzukizun ekonomikoak eta urbanizatzeko bermeak.
Udalari dagokio sistema orokorrak egin eta mantentzea, bai eta partikularrek egin eta Udalari nahitaez lagatzen dizkioten urbanizazio elementuak kontserbatzea ere.
Lehendik dauden bideak, espazio libreak eta urbanizazio baldintzak hobetu edo eraberritzeko ekintzak, lehentasunez, Udalak erabaki eta eginen ditu.
Exekuzio unitate bakoitzean, jabe partikularrei dagokie egin beharreko urbanizazio gastuak ordaintzea.
Ezin izanen da eraikin berriak egiteko edo lehendik dauden eraikinak zaharberritu, eraberritu edo ordezteko obrarik egin harik eta lurzatia orube bihurtu arte, hau da, urbanizazio obrak bukatu arte, salbu eta urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean eginen direla bermatzen denean horretarako eskatzen diren bermeak jarriz (urbanizazioaren kostu osoa adinako fidantza).
Udalak berak egiten ahalko ditu urbanizazio obrak, ordezko gisa, indarra duen legeriarekin bat, eta ezarritako prozeduren bidez finantzatu, urbanizazio gastuak jabeen kargura izanen direla bermatzeko moduan, edo Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan adierazitako prozeduraren bidez jardunen urbanizazio obrak eta guztientzako zerbitzuak dituzten exekuzio unitateetan.
Erabilera publikoko zortasuna duten lurzoru pribatuaren titularrek beren kontura mantendu beharko dute.
27. artikulua. Aprobetxamendua.
Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, jabe pribatuek eskuratzen ahal duten hirigintzako aprobetxamendua goragoko mailako legezko xedapen indardunetan ezarritakoa izanen da.
Hiri lurzoru finkatu gabean, Plan Orokor honek exekuzio unitateetako batez besteko aprobetxamendua baizik ez du definitzen, eta berdin-berdina da guztietan. Hura kalkulatzeko, irabazizko aprobetxamendua, erabileren eta eraikuntza tipologien ponderazio erlatiboko koefizienteen bidez homogeneizatua, exekuzio unitatearen azalera osoaz zatitu da. Azaleratik kanpo utzi dira lehendik dauden sistema orokorrei edo tokiko sistemei atxikitako lurrak.
Exekuzio unitateetarako kalkulatutako batez besteko aprobetxamendua hirigintza araudi partikularrean adierazitakoa da, hau da: 0,70 AU/m².
Batez besteko aprobetxamenduaren adierazpenean erabilera eta tipologia bereizgarriak erreferentzia izan daitezen, erabilera eta tipologia horien arteko ponderazio erlatiboko koefizientea finkatu da eta bateko balioa eman zaio, eta gero gainerakoak finkatu dira.
Hauek dira ponderazio koefiziente erlatiboak:
-Etxebizitza libreen m² eraikiak (erabilera bereizgarria): 1,0.
-Eraikitako m²-ak, industria - biltegia: 1,0.
-Lurzati pribatuen m²-ak: 0,2.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuan, bizitegitarako sektorearen eredu aprobetxamendua 0,50 AU/m²-koa da, eta industria eta biltegi sektorearen eredu aprobetxamendua 0,45 AU/m²-koa, aurretik adierazitako erabileren ponderazio koefizienteen arabera.
28. artikulua. Ondare arkitektonikoaren kontserbazioa.
Jabearen betebeharrak dira eraikina modu egokian kontserbatu eta txukun mantentzea eta fatxada, pareta, itxitura, mehelin eta abarrekoak bukatu eta ongi errematatzea. Eraikin bereko jabeek ezin izanen dute nork bere solairuko fatxada zatia pintatu edo berriztatu. Jabe guztiek batera egin beharko dute, Udalaren baimena jaso eta gero.
Eraikin edo osagai historiko, kultural edo ingurumenekoak babesteko neurriak ezartzearren, Udal Plan Orokorrean eraikin edo osagai horiek biltzen dituen katalogo bat sartu da, eta bai haiek babesteko neurri espezifiko eta banakatuen zerrenda ere, funtsez aldatu edo suntsitu daitezen galarazteko.
29. artikulua. Aparkalekuak.
Finkatu gabeko hiri lurzoruko exekuzio unitateetan, aparkatzeko bi toki aurreikusiko dira lurzatiaren edo eraikinaren barruan.
Urritu fisiko edo zentzumen-urrituek erabiltzen dituzten ibilgailu arinak aparkatzeko gordeko diren plazak titulartasun eta erabilera publikoko plaza guztien %3 izanen dira, bai egiten diren plaza berriak bai lehendik daudenak kontuan hartuta, halaxe agintzen baitu 10. artikuluan ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuak, Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua onesten duenak.
30. artikulua. Sestrapeko eraikuntzak.
Sotoak edo erdisotoak eraikuntzaren lerrokadurei lotu beharko zaizkie. Salbuespenez, baimena ematen ahalko da eraikuntzarik gabeko eremu pribatuetan sotoak egiteko, betiere lur sestraren azpitik, eraikuntzaren atal bat ere kanpora irten gabe.
IV. KAPITULUA
Hirigintzako arau partikularrak bizitegitarako hiri lurzoru urbanizagarrian (AO.1)
31. artikulua. Definizioa.
AO.1 antolamendu eremua eratzen dute hiri lurzoru finkatuan dauden bizitegitarako eremuek eta hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian proposaturikoek. Zabalguneak ere sartzen dira, uste delako alde zaharraren hiri bilbea osatzen dutela. Egun eraikinek duten tipologia nagusia familia bakarreko etxebizitzarena da.
Beraz, aplikatu behar da hiri lurzoru finkatuan, hiri lurzoru finkatu gabean eta 1. sektorean, lurzoru urbanizagarria baitu.
32. artikulua. Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak.
Egiturazko determinazioek zehaztu egiten dituzte udalerri bakoitzaren lur eremu osoa okupatu, erabili eta zaintzeko eredua, hiri egituraren nahiz lurraldekoaren funtsezko elementuak, eta beraien etorkizuneko garapena.
Hiri lurzoru finkatuan, hirigintzako antolamenduko egiturazko determinazioak ondokoak dira:
-Hiri lurzoru finkatuaren mugapena: antolamendu planoaren arabera. Sektore bat da.
-Herritar guztien zerbitzuko bide publiko, hiri zerbitzu, espazio libre publiko eta ekipamenduen sistema orokorrak: antolamendu planoaren arabera.
Hiri lurzoru finkatu gabean, hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak ondokoak dira:
-Hiri lurzoru finkatu gabearen mugak: antolamendu planoaren arabera.
-Erabilera orokorra: bizitegitarako erabilera.
-Babes publikoko etxebizitzen nahitaezko portzentajea: 0.
-Banaketa eremuak: ez dira zehaztu.
-Eredu aprobetxamendua: ez da zehaztu.
-Batez besteko aprobetxamendua: 0,70 AU/m².
-Gehieneko aprobetxamendua: exekuzio unitate bakoitzean, biderketa honen emaitza izanen da: batez besteko aprobetxamendua bider exekuzio unitatean aprobetxamenduko eskubidea duen lurzoru osoa.
-Homogeneizazio koefizienteak:
- Etxebizitza libreen m² eraikiak (erabilera bereizgarria): 1,0.
- M² eraikiak, industria-biltegia: 1,0.
- Lurzati pribatuen m²-ak: 0,2.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuko 1. sektorean, hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak ondokoak dira:
-Lurzoru urbanizagarriko 1. sektorearen mugapena: antolamendu planoaren arabera.
-Erabilera orokorra: bizitegitarako erabilera.
-Babes publikoko etxebizitzen nahitaezko portzentajea: 0.
-Banaketa eremuak: 1. sektorea banaketa eremu bat da.
-Eredu aprobetxamendua: 0,50 AU/m².
-Gehieneko aprobetxamendua: biderketa honen emaitza izanen da: eredu aprobetxamenduaren koefizientea bider exekuzio unitatean aprobetxamenduko eskubidea duen lurzoru osoa.
-Homogeneizazio koefizienteak:
- Etxebizitza libreen m² eraikiak (erabilera bereizgarria): 1,0.
- M² eraikiak, industria-biltegia: 1,0.
- Lurzati pribatuen m²-ak: 0,2.
Hirigintzako araudi partikular honetan azaltzen diren gainerako hirigintzako determinazioak, berriz, hirigintza antolamendu xehakatuko determinazioak dira.
33. artikulua. Eraikuntzaren erabilerak.
Hiri lurzoruaren kalifikazioaren planoan erabilera xehakatu hauek ezartzen zaizkie eraikuntzei: bizitegia, ekipamendua eta industria-biltegia.
Industriako edo biltegiko erabilera finkatzen da egun erabilera hori duten lurzatietan, eta erabilera hori AO.2 eremurako zehazten diren eraikuntza baldintzen mendean egonen da.
-Erabilera onartuak, bizitegitarako erabilera xehakatuan: familia bakarreko edo bi familiarendako bizitegia, merkataritza, ekipamendua eta jarduera bateragarriak, Eraikuntzari buruzko Ordenantzaren VII. kapituluaren ("Baimentzen ahal diren jarduerak") 53., 54. eta 55. artikuluen arabera.
Aurreko erabilerei lotutako beheko solairuetan, halere, industria, biltegia edo etxeko ukuilua baimentzen da.
Egungo etxebizitza kolektiboen erabilerak finkatu eginen dira. Lehendik dauden eraikuntzak zaharberritzeko edo eraberritzeko obretan, bizitegitarako erabilera kolektiboa onartzen da, honako muga hauekin:
- Ez dira onartuko beheko solairuko etxebizitza esklusiboak.
- Ez dira onartuko etxebizitza esklusiboak teilatupean, baina atikoan bai.
- 3 etxibizitzatarako baino gehiagorako eraikina zaharberrituz gero, beheko solairua ezin da okupatu bizitegitarako erabilerarekin; beheko solairu hori, ahal dela, aparkatzeko plazetarako izanen da.
- Eraikin katalogatuak badira, Eraikin katalogatuen gaineko ordenantza partikularra beteko da, elementu bereziak eta eraikinaren tipologia kontserbatzera edo berreskuratzera behartzen baitu.
-Erabilera onartuak, ekipamendutarako erabilera xehakatuan: ekipamendua eta merkataritza. Bestelako erabilerak onartuko dira, baldin eta ekipamenduen funtzionamendurako beharrezkoak badira.
-Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
34. artikulua. Eraikuntzen garaiera.
-Solairu kopurua, gehienez: tipologien gaineko eranskinaren arabera, dagokion planoan zehaztutako mugekin.
-Solairu kopurua, gutxienez: BS edozein sestraren gainetik.
-Beheko solairuaren garaiera librea, gehienez: 3,50 m.
-Goiko solairuen garaiera librea, gehienez: 2,80 m.
-Sotoaren garaiera librea, gutxienez: 2,20 m.
-Beheko solairuen garaiera librea, gutxienez: 2,50 m.
-Eraikin osoaren garaiera, gehienez:
- 9,30 m, BS + 2 bada.
- 7,50 m, BS + 1 + atikoa bada.
- 6,50 m, BS + 1 bada.
Garaiera horiek gainditzen dituzten egungo eraikuntzak orain duten garaierarekin finkatuko dira. Berritzeko obrak eginez gero, irizpide orokorraren mende geldituko dira.
Teilatupeak, araudi orokorrean definitzen diren legez, erabiltzen ahalko dira, baldin eta gainerako arauak eta ordenantzak betetzen badira aldi berean.
35. artikulua. Eraikuntzaren baldintzak.
Antolamendu eremu honetako eraikinek tipologien gaineko eranskinean zehazturikoa beteko dute, bai eraikin berrietarako zehaztua bai egungoen handitzeetarako zehaztua. Kasu honetan, 1, 2 edo 3. tipologiakoak izanen dira, "Eraikuntzen arteko loturak" izeneko atalean zehazturikoa kontuan izanik.
Egun finkatuta dauden eremuetan, lurzatiak oinplanoan dituen neurria eta forma direla-eta, ezinezkoa bada tipologia bati lotzea, tipologien aldaketa txikiak onartuko dira, ahal den neurrian tipologien baldintza berariazkoei lotuta. Ezin izanen da inoiz gainditu tipologia bakoitzerako zehazturiko gehieneko altuera.
Ekipamendutarako erabilera xehakatuan kokaturiko eraikinak eraikin berezitzat joko dira, eta, horregatik, baldintza tipologikoei lotuko zaie funtsean, duten erabilerak dakartzan berezitasunekin.
36. artikulua. Lurzati eraikigarria.
Eraikin nagusiak oinplano karratua edo angeluzuzena izanen du funtsean.
Debeku dira fatxadan atxikitako eskailerak, atzeko fatxadan izan ezik, eta orduan beheko solairuaren altuera arte.
Bakarrik beheko solairuko eranskinak onartzen dira, eraikin nagusiari atxikiak planoetan definitu diren eraikuntzaren gehieneko lerrokaduren barruan eta eraikin nagusien atzeko aldean; sekula ere ez dute emanen kale edo eremu publikora. Eraikin nagusietarako onartzen diren material berberekin egin behar dira.
Ekipamendutarako lurzatietan, eraikuntzaren okupazio azalera aukerakoa da.
37. artikulua. Lerrokadurak eta sestrak.
Dagokien planoan ezarritakoak dira.
Ordezko lerrokadura duten eraikinek araudi orokorrean ezarritakoa beteko dute.
Fatxadako lerrokaduratik atzeraemandako fatxadak paraleloak izanen dira lerrokadura horrekiko.
Nahitaezko lerrokadura duten fatxadetan, gehienez ere 1,20 metroko atzeraemangunea egiten ahalko da, betiere alboetako hormek eta estalkiak lerrokadura horri eusten badiote. Debeku dira erdiko solairuan edo beheko solairuan isolatuki egindako sarguneak, goiko solairu guztiek ez badute atzeraemangunea.

Sestrak orientagarriak dira eta exekuzio unitateetako urbanizazio proiektuetan zehaztuko dira.
38. artikulua. Eraikigarritasuna.
Gehieneko eraikigarritasuna planoetan irudikatu da, Araudi honetako irizpideekin bat, oinplanoko okupazioaren baldintzak, eraikuntzaren lerrokadurak eta gehieneko garaierak aplikatuz.
Hiri lurzoru finkatu gabeko exekuzio unitateetan eta lurzoru urbanizagarriko sektorean, dagozkion fitxetan ezarritakoa izanen da gehieneko eraikigarritasuna. Gehieneko eraikigarritasun hori ezin izanen da handitu proposaturiko eraikuntzen erabilera aldaketetan, homegeneizazio koefiziente desberdinekin.
39. artikulua. Eraikuntzako baldintzak.
Eraikuntzari buruzko Ordenantza aplikatuko da.
40. artikulua. Gutxieneko lurzatia.
Ez da beharrezkotzat jotzen gutxieneko lurzatia ezartzea. Hala eta guztiz ere, bananketek edo birzatiketek Planaren determinazioak betetzea ahalbidetuko dute. Bananketa baten ondoriozko lurzati guztiek zuzeneko sarbidea izan beharko dute bide publikotik.
41. artikulua. Kudeatzeko baldintzak.
Hiri lurzoru finkatuan, jarduketa zuzenekoa izanen da lehendik dagoen lurzati bakoitzeko, laga beharreko espazioa doan laga eta urbanizatu ondoren, hirigintzako arau orokorretan adierazi bezala, jarduketa asistematikoen bidez edo mugak normalizatu ondoren.
Lurzoru urbanizagarriko 1. sektorean eta hiri lurzoru finkatu gabean dauden exekuzio unitate bakoitzerako behar diren kudeaketa eta urbanizazio tresnak eta kudeaketa sistema, banan-banan ezarri dira dagozkion fitxetan.
42. artikulua. Egin beharreko planeamendu lanak.
1. sektorea garatzeko Plan Partziala tramitatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 60. artikuluan ezarritako edukiak izanen dituena.
Xehetasun azterlanen bidez, definitutako lerrokadurak eta sestrak doitu edo osatzen ahalko dira.
V. KAPITULUA
Hirigintzako arau partikularrak lurzoru urbanizagarriko 2. sektorean (AO.2 - industria-biltegia)
43. artikulua. Definizioa.
AO.2 antolamendu eremua osatzen dute lurzoru urbanizagarrian proposaturiko industria garapeneko edo biltegietarako eremuek.
Lurzoru urbanizagarrian dauden lurrek ez dituzte gutxieneko zerbitzuak lurzatien ondoan, baina eraldatzen ahalko dira, idatzi beharreko Plan Partzialeko garapen planeamenduetan ezarri bezala.
44. artikulua. Hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak.
Egiturazko determinazioek zehaztu egiten dituzte udalerri bakoitzaren lur eremu osoa okupatu, erabili eta zaintzeko eredua, hiri egituraren nahiz lurraldekoaren funtsezko elementuak, eta beraien etorkizuneko garapena.
Lurzoru urbanizagarri sektorizatuko 2. sektorean, hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak ondokoak dira:
-Lurzoru urbanizagarriko 2. sektorearen mugapena: antolamendu planoaren arabera.
-Erabilera orokorra: industria - biltegia.
-Banaketa eremuak: 2. sektorea banaketa eremu bat da.
-Eredu aprobetxamendua: 0,45 AU/m².
-Gehieneko aprobetxamendua: biderketa honen emaitza izanen da: eredu aprobetxamenduaren koefizientea bider exekuzio unitatean aprobetxamenduko eskubidea duen lurzoru osoa.
-Homogeneizazio koefizienteak:
- Etxebizitza libreen m² eraikiak (erabilera bereizgarria): 1,0.
- m² eraikiak, industria-biltegia: 1,0.
- Lurzati pribatuen m²-ak: 0,2.
Hirigintzako araudi partikular honetan azaltzen diren gainerako hirigintzako determinazioak, berriz, hirigintza antolamendu xehakatuko determinazioak dira.
45. artikulua. Eraikuntzaren erabilerak.
Plan Partzialak zehaztuko du lurren kalifikazioa, industriako eta ekipamenduetarako erabilera xehakatuen definizioarekin.
-Erabilera onartuak, industraiko erabilera xehakatuan: industria eta biltegia, Eraikuntzaren ordenantzan zehaztutako jardueretarako dauden mugekin (VII. kapitulua, "Baimentzen ahal diren jarduerak").
-Erabilera onartuak, ekipamendutarako erabilera xehakatuan: ekipamendua eta merkataritza. Bestelako erabilerak onartuko dira, baldin eta ekipamenduen funtzionamendurako beharrezkoak badira.
-Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
46. artikulua. Eraikuntzen garaiera.
-Solairu kopurua, gehienez: S + BS + 1.
-Eraikin osoaren garaiera, gehienez: 8 m.
Bere funtzioarengatik edo elementu bereziengatik hala behar duten eraikuntzek bakarrik gainditzen ahalko dute garaiera hori, behar bezala arrazoiturik.
47. artikulua. Antolamenduko arauak.
Antolamendu eremu honetako eraikinek tipologiak izeneko eranskinean zehaztutakoa beteko dute; kasu honetan, 4. edo 5. tipologiakoak izanen dira, "Eraikuntzen arteko loturak" izeneko atalean zehazturikoa kontuan izanik.
Ekipamendutarako erabilera xehakatuan kokaturiko eraikinak eraikin berezitzat joko dira, eta, horregatik, baldintza tipologikoei lotuko zaie funtsean, duten erabilerak dakartzan berezitasunekin.
Eraikin nagusiak oinplano karratua edo angeluzuzena izanen du funtsean.
Zamalanetarako behar diren espazio guztiak lurzatiaren barrukoak izanen dira, eta bide sarea ez da erabiltzen ahalko lan horietarako.
Ekipamendutarako lurzatietan, eraikuntzaren okupazio azalera aukerakoa da.
Lerrokadurak eta sestrak dagokion Plan Partzialean zehaztuko dira.
Lerrokaduratik atzeraemandako fatxadak paraleloak izanen dira lerrokadura horrekiko.
48. artikulua. Aprobetxamendu arauak.
-Azalera: 4.112 m².
-Gehieneko eraikigarritasuna: 1.620 m².
-Gehieneko okupazioa: 1.200 m².
-Gutxieneko lagapen publiko hauek planteatu dira:
- Erabilera anitzeko ekipamendua: lurzatiaren 165 m².
- Espazio libreak: 1.250 m².
49. artikulua. Kudeaketako arauak.
-2. sektorea garatzeko Plan Partziala tramitatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 60. artikuluan ezarritako edukiak izanen dituena.
-2. sektoreak exekuzio unitate bakarra osatuko du.
-Jarduketa sistema: konpentsazioa.
-Birzatiketa proiektua eta urbanizazio proiektua tramitatu beharko dira unitaterako. Bertan unitatearen bide azpiegituretarako obrak eta berezko zerbitzuak sartuko dira, baita jarduketatik kanpoko sistema orokorrei lotzeko azpiegiturak eta, hala denean, exekuzio unitatearen neurrien eta dentsitatearen arabera sistema horiek handitzeko edo indartzeko behar diren obrak ere.
VI. KAPITULUA
Hirigintzako arau orokorrak lurzoru urbanizaezinean
50. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren sailkapena.
Lurzoru urbanizaezina osatzen dute Udal Plan Orokorreko lurzoruaren sailkapen planoetan hala irudikatuta dauden lurrek. Balio berezia dute paisaiaren, naturaren, ingurumenaren nahiz nekazaritzaren aldetik, edo historiaren, artearen, zientziaren nahiz kulturaren aldetik, edo nekazaritzaren, abeltzaintzaren nahiz basogintzaren aldetik, eta horregatik legeria sektorialak edo lurraldea antolatzeko beste tresna batzuek babespean jarri dituzte, edo bestela beharrezkotzat jo da haiek hiri garapenetik kanpo uztea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluarekin bat. Lurzoru urbanizaezinaren hirigintzako araubidea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak arautzen du, indarra duten beste lege xedapen batzuekin batera.
51. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa.
Aipatu foru legearekin bat, lurzoru urbanizaezinaren kategoria hauek bereizten dira:
1.-Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina.
2.-Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina.
52. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina.
Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina, Udal Plan Orokorreko lurzoruaren sailkapen planoetan hala irudikatuta dauden lurrek osatzen dute. Balio berezia dute paisaiaren, naturaren, ingurumenaren nahiz nekazaritzaren aldetik, edo historiaren, artearen, zientziaren nahiz kulturaren aldetik, edo nekazaritzaren, abeltzaintzaren nahiz basogintzaren aldetik, edo arriskuen prebentzioaren aldetik, eta horregatik legeria sektorialak edo lurraldea antolatzeko beste tresna batzuek babespean jarri dituzte.
Babestu beharreko lurzoru urbanizaezinean azpikategoria hauek bereizten dira, zergatik babestu behar den kontuan hartuta:
1.-Ingurumen aldetik balioa duen lurzorua -"Orreaga-Iratiko oihana" ES 2200002 BILa.
2.-Ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Hegaztien babesgune berezia, B-126.
3.-Ingurumen aldetik balioa duen lurzorua, erabilera publikoko mendiak.
4.-Ibaien, erretenen eta erreken ibai inguruneak.
5.-Azpiegituretarako lurzorua (errepideak, gasbideak...).
6.-Arriskuei aurrea hartzeko lurzorua - Uholde eremuak.
7.-Kulturaren edo ingurunearen aldetik duen balioagatik babestu beharrekoa den lurzorua - Errege Altxonbidea.
53. artikulua. Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina.
Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina osatzen dute Udal Plan Orokorreko lurzoruaren sailkapen planoetan hala irudikatuta dauden lurrek. Balio berezia dute paisaiaren, naturaren, ingurumenaren nahiz nekazaritzaren aldetik, edo historiaren, artearen, zientziaren nahiz kulturaren aldetik, edo nekazaritzaren, abeltzaintzaren nahiz basogintzaren aldetik, eta beharrezkotzat jo da haiek hiri garapenetik kanpo uztea, ezaugarri horiek aldatuko ez direla bermatzeko.
Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinean azpikategoria hauek bereizten dira, zergatik babestu behar den kontuan hartuta:
1.-Ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Intereseko eta lehentasunezko habitatak, eta oihan lurzoruaren gainerakoa.
2.-Natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua - Landatzeko edo bazkatzeko balio ertaina.
3.-Garapen eredua zaintzeko lurzorua.
54. artikulua. Baimenen araubidea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2004 Foru Legean ezarritakoari dagokionez, lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabilerak onartuak, baimengarriak edo debekatuak izaten ahalko dira. Lurzoru urbanizaezina babestu eta gordetzeko helburuekin berez bateragarri diren erabilera eta jarduerak izanen dira onartuak; debekatuak, bateraezin direnak; eta baimengarriak, zenbait baldintzatan bateragarri izan daitezkeenak.
Erabilera eta jarduera onartuek ez dute beharko Nafarroako Foru Komunitateko hirigintza edo ingurumen organoen aurretiazko baimenik, baina horrek ez du esan nahi beste organo edo administrazio batzuen lizentzia edo baimena beharko ez dutenik.
Baimenen araubidean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen III. tituluko IV. kapituluan xedatutakoari jarraituko zaio.
55. artikulua. Planeamenduaren garapena.
Udal Plan Orokor honetako determinazioak plan berezien bidez garatzen ahalko dira, berehalako aplikazioa eragotzi gabe.
56. artikulua. Populaziogune kontzeptua.
Ez Foru Legearen arabera lurzoru urbanizaezinaren kategoriak babesten dituzten araubideek ez udal plan orokor honek ez dute onartzen familia bakarreko eraikinik.
Eraikin bakartuak eraikitzeko aukerarik ez dagoenez, ez da populaziogunerik sortuko eta ez dago kontzeptu hori definitu beharrik.
57. artikulua. Landa finken bananketa.
1. Ezin izanen da baimenik eman landa finka bat zatitu edo banantzeko, gutxieneko labore unitatetik beherako azalera duten lurzatien kopurua handitzen bada horren ondorioz.
Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 48. artikuluan zehazten da zer den gutxieneko laborantza unitatea: 10 hektarea lehorreko lurretan, hektarea bat ureztaketa tradizionaleko lurretan eta 5 hektarea presiozko ureztaketako lurretan.
2. Aurrekoa gorabehera, landa finken zatiketa edo bananketa onartzen ahalko da ondoko kasu hauetan, nahiz eta gutxieneko laborantza unitatetik beherako azalera duten lurzatiak sortu:
2.1. Finka mugakideen jabeen aldeko xedapena bada, edozein motatakoa izanda ere, eta zatiketa edo bananketaren ondorioz ez bada handitzen gutxieneko laborantza unitatetik beherako lurzatien kopurua.
2.2. Landa errentamenduei buruzko legeria berezian ezarritako moduan jabetza lortzeko eskubidea erabiltzearen ondorio bada.
2.3. Nahitaezko desjabetzearen ondorio bada, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean xedatutakoarekin bat.
2.4. Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako neurriak betetzeko beharrezkoa bada.
2.5. Banandutako zatia indarra duen planeamenduak baimentzen ahal duen edozein motatako eraikuntza iraunkor baterako erabiltzen bada, determinazio hauek betez gero:
2.5.1. Urtebeteko epean, banantzeko erabakia hartzen den egunetik aurrera zenbatuta, eraikuntza obrak abiarazi beharko dira, hirigintza legedian ezarritako obra lizentzia eskuratu eta ondoren eraikuntza amaitu dela egiaztatu ondoren.
2.5.2. Finkak atxikirik gelditu beharko du, guztirako azalera egiazkoa eraikinari lotetsita dagoelako erregistro-inskripzioaren bidez, non adieraziko baitira bere zatigarritasun eta eraikigarritasunerako muga zehatzak, eraikuntzaren baimenak ezarritakoak.
3. Bananketaren bidez sortzen diren finkek ibilgailuentzako sarbide bana izan behar dute bide edo errepide publikotik.
4. Bananketa guztiak jatorrizko finketan eginen dira, edo beste bananketa baten ondoren jatorrizko finkatik geratu den zatian. Ez da baimenik emanen jatorrizko finka batetik banandu diren finketan bananketa gehiago egiteko.
58. artikulua. Jarduerei eta erabilerei buruzko arau orokorrak.
1. Irizpide orokor gisa, debeku dira honelakoak dakartzaten jarduerak:
-Higaduraren gehikuntza eta lurzoruen kalitatearen galera.
-Alferrikako zaratak naturguneetan.
-Basoak bidegabeki suntsitzea.
-Espezie babestuetako animalien jazarpena, ehiza eta harrapaketa.
-Hezeguneak eta horien inguruak hondatu edo kutsatzea.
-Natura edo akuiferoak hondatu edo kutsa ditzaketen likido edo solidoak botatzea.
-Gauzak, hondakinak edo bestelako zaborrak baimenduta dauden lekuetatik kanpo botatzea edo uztea, edo baimenik gabe erretzea.
2. Eraikuntzaz kanpoko edozein jarduera egiteak sorrarazten dituen ezponda eta lubetak, paisaian txertatzeko ahalik eta modurik egokienean tratatuko dira eta, behar den bezala, arbolak eta belarkiak landatuz.
Lurrak mugitzea dakarten eraikuntzako zein eraikuntzaz kanpoko jardueretarako lizentzia eskatzen denean, ezponda edo lubetei ondoren emanen zaien tratamendua azaldu beharko da.
VII. KAPITULUA
Hirigintzako arau partikularrak lurzoru urbanizaezinean
59. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Batasunaren intereseko lekuak.
Lurralde esparrua. Udalerriaren iparraldean eta "Orreaga-Iratiko oihana" ES 2200002 BILean dauden lurrek eratzen dute.
Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. eta 113. artikuluak, eta Habitatei buruzko 92/43 EEE Zuzentaraua.
Irati-Orreaga BILa izateko proposatu da, Natura 2000 sarea eratzeko, zenbait tokiren sare ekologikoa, non kontserbazio egoera egokian mantendu behar diren Batasunaren interesekotzat jo diren habitat mota guztien eta florako zein faunako taxoi guztien ordezkariak.
Haren babes araubidea Nafarroako Gobernuak egin beharreko Kudeaketa Planak arautuko du. Horretan haren habitatak eta espezieak kontserbatzeko diren jarduketak zehaztuko dira. Kudeaketa Plan hori onesten ez den bitartean, erabilera aldatzeko egin nahi den edozein jarduketak Ingurumen Departamentuaren berariazko baimena izan beharko du. Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
60. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Hegaztien babesgune berezia.
Lurralde esparrua. Udalerriaren iparraldean eta "Iratiko oihana-Orreaga" B-126 Hegaztien Babesgune Berezian dauden lurrek eratzen dute.
Definizioa eta babes araubidea: Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. artikulua eta 113.a; Kontseiluaren 1979ko aipirilaren 2ko 79/409/CEE Zuzentaraua, basahegaztien kontserbazioari buruzkoa; Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/CEE Zuzentaraua, habitat naturalen eta basa fauna zein floraren kontserbazioari buruzkoa.
Haren babes araubidea xedapen hauetan dago: apirilaren 3ko 86/1995 Foru Dekretua, Hegaztien Babesgune Berezietan sartuta dauden Basa Fauna Babesteko Eremuak deklaratzeari buruzkoa; naturgune babestuen alorrean ezartzen diren xedapen berariazkoak. Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
61. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Ibai inguruneak.
Lurralde esparrua. Itzaltzuko udal mugapea zeharkatzen duten ur ibilguek (erretenek, errekek eta sakanek) eratzen dute, baita horien ondoko ibar basoek eta ur bazterretako formazioek ere.
Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. eta 113. artikuluak. Haren babes araubidea dagokion legedi sektorialean jasota dago (Urari buruzko Legea). Halaber, ur ibilguetako ukipen eremuko edozein jarduketak hari dagokion Ur Konfederazioaren nahitaezko txostena eskatuko du.
Urari buruzko legeetan agindutakoa galarazi gabe, ubide naturala babesteko eremu bat ezartzen da ur korronteetarako. Ubide ertzetik hasita neurtuko da, eta bazter bietan, ubide natural horrek puntu bakoitzean duen adinako zabalera izanen du. Hala ere, babes eremu hori ez da behin ere izanen 5 metro baino gutxiagokoa, ez eta 50 metro baino gehiagokoa ere, bazter horietako bakoitzean. Babes eremu horietan debekaturik daude eraikuntzako jarduerak, salbu eta mintegiak, berotegiak, erlezaintzako instalazioak, arrain haztegiak, eta ibai-errekekin zerikusia duten aisia eta kirol jarduera, zerbitzu eta ekipamendutarako eraikin eta instalazioak; horiek guztiak baimengarriak dira, urari buruzko oinarrizko arauek baimentzea galarazten ez badute.
Berariaz debekaturik dago ur bazterreko landaredi naturalaren erabilera aldatzea, Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatu duen otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta. Debekatuta dago erabilera aldatzea ibai bazterretako formazio naturaletan.
Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
62. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: azpiegituretarako lurzorua.
-Lurralde esparrua. Udalerrian dauden azpiegitura orokorrek eratzen dute (errepideak, bide publikoak, goi tentsioko argindar lineak, ur eta saneamendu sareak, gasbidea).
-Definizioa eta babes araubidea: 35/2002 Foru Legearen 94, 112 eta 113. artikuluak. Azpiegitura mota bakoitzak bere sektoreko arauak beteko ditu:
- Errepideak: Nafarroako Errepideei buruzko 5/2007 Foru Legea.
- Bide publikoak: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 112. artikulua.
- Linea elektrikoak: Goi Tentsioko Lineen Erregelamendua.
- Ura eta saneamendua: Indarra duen legedia. Uren Legea.
- Gasbideak: beren sektoreko arauak.
Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
63. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: arriskuei aurrea hartzeko lurzorua.
-Lurralde esparrua. 500 urtean behin urpean geratzeko arrisku handia duten lurrek osatzen dute. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren aginduz egindako Nafarroako ibaien antolamendu hidraulikoa eta ibai horiek gainezka egitean urak hartzen ahal dituen zonen mugapenaren azterketan, eta horrelakotzat joko dira zehatz-mehatz Anduña ibaiaren azterketa hidraulikoan -horixe baita Itzaltzuko udal mugapea ukitzen duena-.
-Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. eta 113. artikuluak, baita aplikatu beharreko ingurumen legedia ere. Ur ibilguetako ukipen eremuko edozein jarduketak Ur Konfederazioaren nahitaezko txostena eskatuko du. Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
64. artikulua. Kulturaren edo ingurunearen aldetik duen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezina - Altxonbidea.
Lurralde esparrua. Murillo el Frutotik Zaraitzura doan Errege Altxonbideak eratzen du, Itzaltzuko udalerritik pasatzean, mendebaldetik ekialdera zeharkatzen baitu.
Definizioa eta babes araubidea: 35/2002 Foru Legearen 94, 112 eta 113. artikuluak. Abelbideei buruzko martxoaren 23ko 3/1995 Legea, eta Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legea. Abelbideen edo altxonbideen lurrak jabari publikoko ondasunak dira, nahiz eta egun ez dagoen mugatuta; haren trazadura Ingurumen Departamentuak proposaturikoa da. Abelbide horietan eragin dezaketen jarduketa guztiek Nafarroako Gobernuaren Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Higaduraren Eragina Zuzentzeko eta Abelbideetarako Bulegoaren txostena beharko dute, eta dagokion zuzendaritza nagusiak emandako administrazio baimena.
Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
65. artikulua. Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Erabilera publikoko mendiak.
Lurralde esparrua. 139 eta 140 zenbakiak dituzten erabilera publikoko mendiek (Azpillaga eta Anduña izenekoek) eratzen dute; 53 eta 39 Ha-ko edukiera dute, hurrenez hurren.
Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94, 112 eta 113. artikuluak. Debeku dira espezie aloktonoekin egindako baso-berritzeak.
Mendi-ondasuntzat jotzen den edozein lurzati, Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoaren mende egonen da, foru lege horren 4. artikuluari jarraikiz.
Erabilera publikoko mendiak mendien legedi sektorialaren mende egonen dira, eta, horregatik, edozein jarduketa egiteko, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunaren baimena beharko da. Hermendi horien aprobetxamendua eta erabilerak arautzen dituzten planifikazio agirien mendean egonen dira, orobat (Itzaltzuko Hermendiaren Erabilerak arautzeko Azterlana eta Antolamendu Proiektua, eta Ehiza Antolatzeko Plana).
Beharrezkoa izanen da organo eskudunari txostena eskatzea, hura babesteko eta kudeatzeko.
66. artikulua. Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina: ingurumen aldetik balioa duen lurzorua - Lehentasunezko eta Intereseko habitatak, eta oihan lurzoruaren gainerakoa.
Lurralde esparrua. Lehentasunezko eta intereseko habitatek eratzen dute, hau da, 92/43 CEE Zuzentarauaren arabera, BILetako edo HBBetako lur babestuetan sarturik ez dauden "habitatek"; eta, oro har, Udalerriak gaur egun dituen basoek, eta basoberritzen ahal diren sastraka edo larre ez-emankorrek, babestu beharreko beste kategoria baten barnean ez daudenek.
Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. eta 114. artikuluak. Udal Plan Orokorreko muga gisa, debekaturik daude erauzpen jarduerak, industriakoak eta hirugarren sektorekoak, nekazaritza eta baratzezaintzari laguntzeko eraikuntza eta instalazioak, nekazaritzako biltegiak, dolareak, sotoak eta etxebizitzak, gorde beharreko lurzoru honek dituen balio naturalekin bateraezinak direlako.
Mendi-ondasuntzat jotzen den edozein lurzati, Nafarroako baso ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoaren mende egonen da, foru lege horren 4. artikuluari jarraikiz.
67. artikulua. Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina: natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua - Landatzeko edo bazkatzeko balio ertaina.
Lurralde esparrua. Oro har, lehorreko laborantzak, larreak eta belardiak dira.
Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94. eta 114. artikuluak. Eraikuntzako erabilera guztiak baimengarriak dira (araudi sektorialean eta lurraldea antolatzeko tresnetan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe), salbu eta etxebizitzak, eta aisiako baratzeetarako instalazioak eta eraikuntzako jarduerak; horiek debekaturik daude, gorde beharreko lurzoru honen balio naturalekin bateraezinak direlako. Lurra mugitzea dakarten eraikuntzaz landako erabilera guztiak baimengarriak dira.
68. artikulua. Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina: garapen eredua zaintzeko lurzorua - Herrigunearen ingurunea.
Lurralde esparrua. Herrigune urbanizagarriaren mendebaldean kokaturiko lurrek eratzen dute. Planak kontsideratzen du beharrezkoa dela horiek, egungo herrigunearekin muga egiten dutenez, lurzoru erreserba gisa gordetzea etorkizuneko hiri garapenerako, etorkizuneko handitzeak ez baldintzatzeko, haien ezaugarriak ez baitira ezagutzen.
Definizioa eta babes araubidea: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 94 eta 114. artikuluak. Eraikuntzako erabilera guztiak debekatuta daude, bateraezintzat jotzen direlako lurzoru hau gordetzea ekarri duten helburuekin, honako hauek izan ezik, baimengarritzat jotzen baitira: harri-lubetak, eta interes publikoko azpiegiturak, ekipamenduak eta dotazioak; halaber, haien eraikuntza eta instalazio lagungarriak. Lurra mugitzea dakarten eraikuntzaz landako erabilera guztiak baimengarriak dira. Eraikitzeko baimenak behin-behinean baino ezin izanen dira eman. Horiek eraitsi edo aldatuko dira, kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik gabe, hirigintza planeamenduko aurreikuspenak exekutatu behar direnean. Baimena, jabeak onetsitako baldintza horiekin mendean dagoena, Jabetza Erregistroan sartuko da.
69. artikulua. Baratzezaintzari laguntzeko eraikuntzen ezaugarriak.
Lanabesak gordetzeko etxolak dira, baratzean beharrezkoak direnak. Kontzeptu honetan sartu behar dira baratzea landu eta aprobetxatzearekin zuzeneko lotura duten eraikuntza eta instalazioak, lanabesak edo baratzezaintzako beste elementu batzuk gordetzeko baizik erabiltzen ez direnak.
Determinazio hauek beteko dituzte:
-Zoladura.
Etxolak eta zolatutako pasabideek lurzatiaren %5 beteko dute gehienez.
-Eraikuntzaren gehieneko azalera:
- Lurzatiko 500 m² arte, 8 m².
- Lurzatiko 500-1.000 m², 12 m².
- 1.000 m² baino gehiago, 18 m².
-Gehieneko garaiera: 2,40 m.
-Materialak: Eraikuntzari buruzko Ordenantza aplikatuko da. Estalkiak lau isurkikoa izanen dira, gutxienez ere %60ko maldakoak, kolore gorri iluneko zeramikazko teila lauez eginak.
-Errepidetik edo sarrerako bidetik ikusten diren alboetan, eraikuntza guztiak zuhaitz ilara bikoitzez ezkutatuko dira.
-Eraikinaren edo eraikuntzaren fatxadetatik lurzatiko mugara gutxienez ere 3 m-ko tartea egonen da, eta 20 m-koa gainerako eraikinetara.
-Debeku dira bestelako eraikuntza finko nahiz mugikorrak, hala nola karabanak edo gisakoak, autobusak, kanpaina-dendak, etab.
-Debeku dira igerilekuak, frontoiak eta lurretik ageri diren elementu guztiak.
70. artikulua. Nekazaritzako biltegien ezaugarriak.
Nekazaritza estentsiborako biltegi osagarriak dira.
-Biltegiaren lurzatia eta azalera eraikia: behar bezala justifikatu eta frogatuko da egin nahi den eraikuntza biltegiratu beharreko produktuen neurrikoa dela.
-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Gehieneko garaiera: 5 m.
- Oinplanoaren forma: karratua edo laukizuzena.
- Eraikuntzako materialak: Eraikuntzari buruzko Ordenantza aplikatuko da.
- Estalkia bi edo lau isurkikoa, gutxienez ere %60ko maldak dituena. Kolore gorri iluneko zeramikazko edo hormigoizko teilez eginen dira, edo kolore gorri iluneko xafla uhinduaz.
- Lurzatiko mugetara gutxienez ere 3 m-ko tartea egonen da.
-Errepidetik edo sarrerako bidetik ikusten diren alboetan, eraikuntza guztiak zuhaitz ilara bikoitzez ezkutatuko dira.
-Udalak hemen ezarritako baldintzak aldatzen ahalko ditu kasuz kasu, eraikina egiteko beharra egokiro justifikatuz.
71. artikulua. Abeltzaintza intentsibo eta estentsiborako eraikinen ezaugarriak.
Abeltzaintza intentsiboa esaten zaio lurzoruko baliabideen mende ez dagoenari, abereentzako janari gehienak kanpotik ekartzen direlako eta abereak funtsean ukuiluan hazten direlako.
Abeltzaintza estentsiboan, aldiz, abereen elikaduraren oinarri nagusia lurzoruko baliabideen zuzeneko aprobetxamendua da.
-Kokalekua.
Abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritako tarteak errespetatu beharko dituzte beti.
-Azalera eraikia: behar bezala justifikatu eta frogatuko da egin nahi den eraikuntza abelburuen kopuruaren neurrikoa dela.
-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Gehieneko garaiera: 5,5 m.
- Oinplanoaren forma: karratua edo laukizuzena.
- Gehieneko luzera: 50 m.
- Eraikuntzako materialak: Eraikuntzari buruzko Ordenantza aplikatuko da.
- Estalkia bi edo lau isurkikoa, gutxienez ere %60ko maldak dituena. Kolore gorri iluneko zeramikazko edo hormigoizko teilez eginen dira, edo kolore gorri iluneko xafla uhinduaz.
- Lurzatiko mugetara gutxienez ere 3 m-ko tartea egonen da.
- Instalazio bereko eraikuntzen arteko distantzia, gutxienez: 6 m.
-Errepidetik edo sarrerako bidetik ikusten diren alboetan, eraikuntza guztiak zuhaitz ilara bikoitzez ezkutatuko dira.
-Udalak hemen ezarritako baldintzak aldatzen ahalko ditu kasuz kasu, eraikina egiteko beharra egokiro justifikatuz.
72. artikulua. Erlezaintzako jardueren ezaugarriak.
Kontzeptu honetan biltzen dira erleek hazi eta ugaltzeko eta ezti-landareen produktuak ustiatzeko erabiltzen dituzten instalazioak. Erlezaintzako jardueran erlauntz iraunkorrak (laukigabeak) eta erlauntz transumanteak (laukidunak) bereizten dira.
-Erlezaintzako instalazioetatik hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira gutxienez 500 m-ko distantzia egonen da.
-Erlauntz laukigabe edo laukidunetatik gutxienez 200 m-ko distantzia egonen da beste abere batzuen eskorta edo instalazio irekietaraino.
-Debeku da edozein motatako erlategiak paratzea errepide guztietatik 100 metro baino gutxiagora.
73. artikulua. Zura ateratzeko edo basoa kudeatzeko eraikuntza eta instalazioen ezaugarriak eta obra publikoak eta horien mantentze lan eta zerbitzuak egiteko eraikuntza eta instalazioen ezaugarriak.
-Eraikuntza ezaugarriak, hots, tamaina, materialak eta beste batzuk, Udalak finkatzen duenari lotuko zaizkio.
-Udalak behin-behineko lizentzia emanen du eta bertan zehaztuko da zein berme eskatuko diren esleipen-hartzaileak eraikuntza eraisteko eta horren kokalekua lehengoratzeko ardura har dezan, behin baso ustiapena edo herri lanak bukatu eta gero.
74. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean kokatu beharreko ekipamendu eta zerbitzuetarako eraikuntza eta instalazioen ezaugarriak.
Landa ingurunean nahitaez kokatu behar diren eraikuntzez ari gara. Landa ingurunean kokatu beharra dagoela ulertuko da baldin eta, lurzoru mota edo lurzoruaren ezaugarri jakin batzuei lotuta egoteagatik, eraikuntzak ezin badira kokatu ez hiri lurzoruan ez lurzoru urbanizagarrian.
-Eraikinen obrako tratamendua eskualdeko eraikuntzaren eta arkitekturaren ezaugarriekin bat etorriko da, konposizioaren eta bolumenaren elementuei, materialei, koloreei eta akaberei dagokienez, eta ingurumena erabat errespetatuta ezarriko dira, lurreko morfologia eta orografia kontuan hartuta.
-Eraikinaren fatxada guztietatik gutxienez 6 m-ko tartea egonen da lurzatiko mugetaraino.
-Funtzionamendu egokirako beharrezkoa den garaiera izanen da gehienekoa.
-Sarbiderako, ur hornidurarako, saneamendurako, argindarrerako eta abarretarako, konponbideren bat bilatu beharko da lurzatian berean, betiere urbanizazio egokia bermatuz, zoladura eta lorategiak barne. Lurzatiari berdegunea emanen zaio haren esparruan, soropilaz eta eremu arboleztatuez baliatuz.
-Beharren programak eta hiri lurzorurainoko gutxieneko distantzia kasuz kasu justifikatuko dira. Kokalekuaren ezaugarriak direla-eta herriguneetan eta errepideetako zirkulazioan arriskua, eragozpenak edo antzeko trabak sortzen ahal direla irizten bazaio, baimena ukatzen ahalko da.
-Lurzoru urbanizaezinean debeku dira kirol instalazioak, irabazteko xederik gabeko ekimen publikokoak izan ezik. Ez da erabilera horretarako neurri berezirik ezarri, Udala izanen delako sustatzailea eta berak onetsi beharko duelako obren proiektua.
-Aisiarako eremu handiak baimentzen ahalko dira. Landa inguruneko eremu ireki handiak behar dituzten aire zabaleko josteta jarduerak ere puntu honetan sartzen dira.
Erabilera nagusiari zuzenean lotutako eraikin osagarriak onartuko dira.
Udalak kasuz kasu aztertuko ditu hiri lurzorurainoko gutxieneko distantziak eta erabileraren eta eraikuntzaren inguruko baldintza partikularrak.
75. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean kokatu behar diren industria jarduerei lotutako eraikuntza eta instalazioen ezaugarriak.
Apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretuak, 3. kapituluan, zein jarduera baimentzen ahal diren zehazten du eta horien ezaugarriak eta eraikuntza baldintzak finkatzen ditu, bai eta administrazio baimena lortzeko prozedura eta dokumentazioa ere. Murrizketa gisa, baimena ukatzen ahalko da baldin eta kokalekuaren ezaugarriak ikusirik irizten bazaio herriguneetan eta errepideetako zirkulazioan arriskua, eragozpenak edo antzeko trabak sor daitezkeela. Industria instalazio gogaikarri, kaltegarri edo arriskutsu hauek, betiere, hiri lurzoruaren edo lurzoru urbanizagarriaren mugatik 2000 metrora edo urrunago kokatuko dira.
ERANSKINA: TIPOLOGIAK
1. tipologia
Bizitegirako eremuko eraikina, lau isurkiko estalkia duena.

-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Estalkia: lau isurkikoa.
- Garaierak:
- Gehieneko solairu kopurua: S + BS + 2.
- Solairu kopurua, gutxienez: BS+1.
- Fatxada nagusia: frontearen zabalera, 6 eta 15 m bitartekoa.
- Gehineko sakonera: 20 m.
2. tipologia
Bizitegirako eremuko eraikina, bi isurkiko estalkia eta piñoidun fatxada nagusia dituena.

-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Estalkia: bi isurkikoa, fatxada nagusiarekiko eta kalearekiko zuta den teilatu-gailurra duena.
- Garaierak:
- Gehieneko solairu kopurua: S+BS+1+atikoa.
- Solairu kopurua, gutxienez: BS+1.
- Fatxada nagusia: frontearen zabalera, 6 eta 12 m bitartekoa.
- Gehineko sakonera: 20 m.
3. tipologia
Bizitegirako eremuko eraikina, bi isurkiko estalkia eta fatxada nagusi isurkiduna dituena, edo hiru isurkiko estalkia duena.

-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Estalkia: bi isurkikoa, fatxada nagusiarekiko eta kalearekiko zuta den teilatu-gailurra duena.
- Garaierak:
- Gehieneko solairu kopurua: S+BS+1+atikoa.
- Solairu kopurua, gutxienez: BS+1.
- Fatxada nagusia: frontearen zabalera, 6 eta 15 m bitartekoa.
- Gehineko sakonera: 15 m.
4. tipologia
Lehentasunez industriakoa den eremuan dagoen eraikina, lau isurkiko estalkia duena.

-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Estalkia: lau isurkikoa.
- Garaierak: solairu kopurua, gehienez: S+BS+1.
- Fatxada nagusia: frontearen zabalera, 6 eta 20 m bitartekoa.
- Gehineko sakonera: 40 m.
5. tipologia
Lehentasunez industriakoa den eremuan dagoen eraikina, bi isurkiko estalkia duena.

-Eraikinak bete beharreko baldintzak:
- Estalkia: bi isurkikoa.
- Garaierak: solairu kopurua, gehienez: S+BS+1.
- Fatxada nagusia: frontearen zabalera, 6 eta 15 m bitartekoa.
- Gehineko sakonera: 35 m.
Eraikuntzen arteko loturak:
Tipologia desberdinetako eraikuntzen arteko loturak honela eginen dira:
-Eraikuntza atxikiak:
Gorago azaldutako tipologietako eraikuntzak atxikitzen ahalko dira, baldintza hauen pean:
- 3. tipologiako eraikinak ezin dira atxikia, baldin eta tipologia horretarako baimendutako gehieneko frontea (15 m) gainditzen badu multzoak.
- Eraikin atxikiak batera eginen dira edo, gutxienez, proiektu bakar baten arabera.
-Belena duten eraikin mugakideak.
- Eraikin atxiki horiek ez badira batera egiten, jabe bakoitza, bere lurzatian jarduketa zuzena eta apartekoa egitean, gutxienez ere 0,50 m aldenduko da bere jabetzak beste lurzatiekiko duen alboko mugatik.
- "Belenak" dituzten eraikin mugakidetzat joko dira alboetako fatxaden artean 1etik 2 metrora bitarte dituztenak. Espazio edo "belena" horretan hesia jarriko da, kalearekiko gutxienez ere 2 metro dituena, eta baimentzen da terraza edo estalki laua paratzea beheko solairuan eta batera.
-Eraikin bereiziak:
Alboko eraikinetaraino 2 metro baino gehiago dituztenak dira.
Baimentzen dira, baldin eta gainerako araudi osoa betetzen bada.
Lurzati mugakidearekiko 3 metroko distantzia edo handiagoa duten eraikinetan, debeku dira fatxada itsuak.
UDAL PLAN OROKORRA GARATZEKO ETA GAUZATZEKO PROGRAMA
1.-Garatzearen helburuak, jarraibideak eta estrategia.
Udal Plan Orokorraren helburua ez da sistema orokorrak eta haien exekuzio unitateak egokiro garatzeko behar den lehentasun hurrenkera programatzea; izan ere, planak arau esparrua izan nahi du, partikularrek sustaturiko eraikuntza jarduketak han doitzeko, eta jarduketa horiek egun nekez zehazten ahal diren eta bat-batean abagune gisara agertzen diren inguruabar batzuen mende daude, eta, gainera, exekuzio unitateak eta sistema orokorrak independenteak dira haien artean, eta ez dago arazorik haietako edozein garatzeko aldez aurretik ezarritako hurrenkera bat izan gabe.
Hiri lurzoru finkatu gabean eta lurzoru urbanizagarrian obrak egiteko, exekuzio unitate bakoitza urrats bat izanen da.
2.-Sistema orokorrak egiteko arreikuspen berariazkoak.
Sistema orokorrak lortu edo eskuratzeko epeei dagokien determinazio berariazkorik ez da ezartzen, exekuzio unitateak egiteari lotutako presarik gabeko obrak direlako. Ez da aipatzen egungo sistema orokorrak hobetzearen gaineko aurreikuspen ekonomikorik, hori laguntza ekonomikoen pean dagoelako; esaterako, egun nekez zehazten ahal diren diru-laguntza publikoen pean.
3.-Exekuzio epeak.
Lurzoru urbanizagarriko sektoreen plan partziala gehienez ere lau urteko epean idatzi beharko da, Udal Plan Orokor honek indarra hartzen duenetik aitzina.
Zortzi urteko epe gehienezkoa ezartzen da hirigintzako eginbehar hauek betetzeko: lagapen, berdinbanaketa eta urbanizazio betebeharrak hiri lurzoru finkatu gabeko eta lurzoru urbanizagarriko exekuzio unitate guztietan.
AZTERLAN EKONOMIKO ETA FINANTZARIOA
1.-Sarrera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak adierazten du ezen, Hirigintzako Udal Planak osatzen dituzten agirien artean, Azterlan ekonomiko eta finantzarioa dagoela, non egindako proposamenen bideragarritasun ekonomikoa zehaztu behar den.
Loteslea ez denez gero, zerbitzuen ezarpenaren eta urbanizazio obren ebaluazio ekonomikoa gutxi gorabeherako kostua da, eta gutxienez ere obra eta zerbitzu hauen gainekoa izanen da:
-Zelaitzea, zolatzea, seinaleak paratzea, lorezaintza eta zuhaiztiak.
-Ura hornitzeko eta ureztatzeko sareak eta sute ahoak.
-Ur hustubideen sarera.
-Argindarra banatzeko sarea, herriko argiena eta telefonia sarea.
-Planak aurreikusten dituzten zerbitzuen bertze sare edo hodi batzuk.
-Garraioaren eta zaborrak biltzeko zerbitzu publikoen ezarpena, kasua bada.
-Obra bereziak, hala nola sestra desberdineko pasaguneak, egungo zerbitzu sareen desbiderapena eta beste batzuk, halakorik izanez gero.
-Eraikuntzak eta instalazioak eraisteagatik, laborantzak desegiteagatik eta Planaren exekuzioak eskatzen dituen beste jarduketa batzuengatik ordaindu behar diren kalte-ordainak.
2.-Hirigintzako zerbitzuen ezarpenaren ebaluazio ekonomikoa.
Kontuan hartuta, logikoki, gutxi gorabeherako kostuaren ebaluazioa dela, bideei buruzko urbanizazio kostu unitarioak planteatzea aukeratu da, eta berdeguneen urbanizazioaren kostuaren zati proportzionala sartu da haietan.
Zenbateko hauek, urbanizatu beharreko azalerari aplikatuta, exekuzio unitatearen urbanizazioaren gutxi gorabeherako kostua ematen dute.
Ondoren kalkulatzen da kostu horretatik zer dagokien lurzati gordinei, etxebizitzako edo aprobetxamendu unitateko, eta kontsideratzen da nork bere gain erraz hartzen ahal dituela eta jarduketa bideratzeko modukoa dela.
-Prezioa metro karratuko, bideak (galtzadak eta espaloiak):
- Lurren mugimendua: 7,00 euro/m².
- Ur hornidura: 12,00 euro/m².
- Saneamendua: 49,00 euro/m².
- Argindarraren banaketa: 19,00 euro/m².
- Argiak, telefonoak eta trafikoa: 9,50 euro/m².
- Zoladurak: 52,50 euro/m².
- Lorezaintza eta hiri-altzariak: 1,00 euro/m².
- Guztira: 150,00 euro/m².
Bakoitzaren kostu honen arabera, hiri lurzoru finkatu gabean definitutako exekuzio unitateetan zenbateko hauek dira urbanizazio kostuak:
E.U. | 1 | 2 | 3 | 4 |
AU | 2.527,0 | 718,8 | 752,4 | 456,8 |
ETXEBIZITZA KOP. | 10 | 2 | 2 | 2 |
AZAL. BIDEAK | 1.060 | 240 | 200 | 190 |
URBANIZAZIO KOSTUA | 159.000 | 36.000 | 30.000 | 28.500 |
BAKOITZAREN KOSTUA, EURO/AU | 62,92 | 50,08 | 39,87 | 62,39 |
BAKOITZAREN KOSTUA, EURO/ETXEB. | 15.900,00 | 18.000,00 | 15.000,00 | 14.250,00 |
Exekuzio unitateko kostuen eta erreperkusioen lauki horretatik ondorioztatzen da, pentsatzekoa denez, errentagarriak direla merkatuaren baldintza normaletan, zeren eta urbanizazioaren kostuaren erreperkusioa sartzen ahal da etxebizitzen guztirako kostuaren baitan. Mugatutako unitateek ahalbidetzen dute batera betetzea azalera osoaren betebeharrak: lagapen, berdinbanaketa eta urbanizazio arloetako betebeharrak.
Lurzoru urbanizagarriko sektoreetan, plan partzial bakoitzak sartu egin beharko du, arauei jarraikiz, azterlan ekonomiko eta finantzarioa, proposamenaren bideragarritasun ekonomikoa kuantifikatzeko.
ERANSKINA
Fitxak, Katalogoa
1. artikulua. Xedea eta esparrua.
Ordenantza partikular honen helburua da katalogoan sartutako eraikinen eta elementuen gaineko babes neurriak arautzea, egungo izaerari eusteko, ezertan ere ukatu gabe ordenantza orokorretan eta hirigintzako arauetan xedatua.
Katalogo hau egiteko, erreferentziako oinarri gisa hartu da Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundearen Ondare historiko-artistikoaren inbentarioa. Katalogo honetan sartu dira, oro har, Vianako Printzea Erakundeak inbentarioan sartutako eraikinak (salbu eta eraisketaren ondorioz egun ez daudenak eta, talde prestatzailearen aburuz, zaharberritu ondoren interesik ez dutenak), eta horiei gehitu zaizkie Udal Planak historia, arte, ingurune edo tipologiaren aldetik interesekotzat jo dituenak.
Udal Plan honek katalogaturiko eraikinetako bakoitza identifikatzeko fitxak ditu. Fitxa horietan adierazten da zein diren haien elementurik interesgarrienak, elementu ezegokiak eta konpontzeko egin beharreko obrak, eraikin bakoitza berritzeko proiektu teknikoak onesteko aldez aurreko baldintza gisa.
Katalogazioak lau talde ditu eta haietan sartzen da eraikinetako bakoitza, bere babes araubidearen arabera:
-Babes osoa.
-Egiturazko babesa.
-Ingurumen babesa.
-Elementu bereziak.
Azterlan hau ez da iristen eraikinen barneko egitura eta egoeraren azterketa egitera.
2. artikulua. Baimenen araubidea.
Vianako Printzea Erakundeari txostena eskatu beharko zaio, katalogoan babes osoa edo egiturazko babesa duten eraikinetan egin beharreko jarduketetan.
Ordenantza honen edukiari lotzen ez zaizkion jarduketak eta behar bezala justifikaturik daudenek edo alderdiren batean zalantzazko interpretazioa ekartzen dutenek ere, aldez aurreko tramitazioa beharko dute, Viana Printzea Erakundeak emandako txosten loteslearen bidez. Txosten hori lizentzia ematearen aldekoa izan beharko da.
Eraikin edo elementu katalogatu hauetako zaharberritze garrantzitsuetan, lizentzia emateko baldintza izanen da haietako bakoitzean seinalatzen diren elementu inpropioak kentzea.
3. artikulua. Irizpide orokorrak.
Arau orokor gisa, Udal Plan Orokor honetako Katalogoan sartutako eraikin guztiak zaharberritu beharko dira, eta debeku da osorik eraistea haren ordez eraikitzeko. Onartzen da eraikinaren barruko aldean hein batean edo erabat zaharberritu edo berritzea, eta onartzen dira instalazio eta eraikuntzako material berriak, nahiz era kanpoko aldean nahitaezkoa den eraikuntza kontserbatzea zaharberritzearen bidez.
Aipatutako katalogoan sartzea ekarri duten elementuak kontserbatu, zaharberritu edo lehengoratu beharko dira; baita egituraren aldetik edo banaketa tipologikoaren aldetik bereziak diren elementuak, eskailerak eta abar.
Egin beharreko jarduketetan ezin izanen da eraikinaren egungo tipologia aldatu.
Ez da onartuko eraikinaren jatorrizko ezaugarriak hondatuko lituzkeen jarduketarik. Bereziki, debeku da eraikuntzako materialen ordez imitaziozkoak jartzea (zurezko teilatu-hegalen edo harlauzen ordez hormigoia, etab.). Jatorrizko materialak berreskuratuko dira, hori posible bada. Ezin badira berreskuratu, haien ordez material nobleak ezarriko dira, ordenantza honetan zehaztutakoari jarraikiz.
Debekaturik dago, halaber, eraikinaren ikuspegian traba egiten duen edozein elementu (hesi, errotulu, eguzki-oihal, aireko biltegi etab.) instalatu edo eraikitzea.
4. artikulua. Eraikuntzako materialak.
1.-Fatxadak.
Hormek harlandua edo harlanduxkoa izanen dute, erregularra edo itxura onekoa; ikusteko moduan utziko dira eta debeku izanen da zarpiatzea, pintatzea edo aparailuaren albo-junturak nabarmentzea. Harri txarrez edo txikiz egindako hormak zarpiatzen ahal dira, zati batean edo azalera osoan.
Zarpiatuak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Karezko edo zementuzko morteroarekin eginen da, plaunkaiaz jota, entokadura lodi-lodiak ekidinez.
b) Etengabea eta leuna izanen da, zurezko habeak edo bestelakoak imitatzeko marrazkirik gabekoa.
c) Kolore zuri tradizionalean pintatuko da, baina oinargarriak izanen dira grisez pintaturiko zokaloak, metro bateko garaierakoak.
Debeku dira estalduretarako gainerako materialak.
2.-Estalkiak.
Egungo estalkiaren tipologiari eutsiko zaio, eta estaltzeko material bakarra baimenduko da: zeramikazko teila lau tradizionala edo antzekoa.
Nahitaezkoa da teilatu-hegalak kontserbatzea, zaharberrituz edo berrituz, eta horretarako material bakarra baimenduko da, ageriko zur bernizatu edo pintatua.
Berokuntzako edo aireberritzeko tximiniak eraikitzen ahal dira estalkiaren gainetik, baldin eta ez badira fatxada nagusiaren gaineko isurkian ageri.
3.-Baoak eta arotzeriak.
Irizpide orokor gisa, nahitaezkoa da jatorrizko baoei eustea, haien kokapena, forma eta neurriak aldatu gabe, non eta aldaketaren batek ez dituen antolamendu orokorra eta bizigarritasuna hobetzen.
Beste bao batzuk ireki edo egungoak handitzeko, haien dauden fatxada osoaren araberako tratamendua izan beharko dute (harrizko azpadurak, zurezko burukoak, etab.).
Baoetako aldaketen joera izanen da fatxada ardatz horizontalen eta bertikalen arabera antolatzera, edo baoen bidez eratutako eskemetara hurbilduko dira.
Onarturiko kasuetan, baoak edo balkoiak honako baldintza hauei jarraikiz ireki edo handituko dira:
-Sarrerako ateek 2,5 x 2,5 m izanen dituzte gehienez, eta horizontalean gutxienez ere 0,80 metroko distantzia izkinetara eta beste bao batzuetara.
-Leihoetako baoen proportzioa bertikala edo karratua izanen da.
-Balkoietako ateen baoek gehienez ere 1,20 metroko zabalera eta 2,40 metroko garaiera izanen dute.
-Baoaren ertzetik izkinara edo bi baoren artean gutxieneko distantzia horizontala 0,80 metrokoa izanen da (errepikatzen diren elementuetan izan ezik, hala nola, arkuteriak, galeraiak eta abar).
-Baoaren eta trinkoaren arteko erlazioa, sekzio horizontalean neurtua, gutxienez ere 1ekoa izanen da beheko solairuetan eta gutxienez ere 1,5ekoa goiko solairuetan.
-Honako konposizio arau hauei jarraikiko zaie:
- Atearen kokalekua ardatz nagusia izanen da.
- Karga-hormaren estetikari eutsiko zaio.
-Arotzeriak:
- Nahitaezkoa da arotzeriak zaharberritu edo berritzea egungo ezaugarriei eutsiz, adierazpenean eta forman, zur bernizatu edo kolore tradizionalez pintatuarekin, kanpoko kontraleiho zurezkoekin edo barneko leihatilekin; debeku dira pertsiana bilgarriak.
- Debekatuta dago arotzeriak egotea fatxadaren kanpoko hormataletan, gutxienez ere 15 cm sartu beharko baitira fatxadaren lerrokaduratik.
-Balkoiak:
- Eraikuntzari buruzko ordenantzak hegalkinen gainean xedatua beteko dute.
- Ez dute eraginen elementu berezietan (arkiboltak, leihoburuak...).
- Balkoitik izkinetara bitarteko distantzia gutxienez ere 0,80 metrokoa izanen da.
- Balkoia eginen da zurarekin, harriarekin edo bistako hormigoizko lauzarekin, ertzetan 14 cm-ko moldura duela.
5. artikulua. Babes osoari dagokion katalogazioa.
Arkitektura, kultura edo historiaren aldetik garrantzia duten eraikinak hartzen ditu, berezko ezaugarriengatik eta hiriko edo herriko inguruneari egiten dioten ekarriagatik kontserbazio osoa izan beharreko eraikinak, atal nagusiei, egiturazko osagaiei eta erabilerari dagokienez.
Eraikin hauek hautatzerakoan, Vianako Printzea Erakundearen katalogo eguneratu eta osatua hartzen da erreferentzia gisa.
Honako eraikin hauek dira, Katalogoaren fitxetan islatzen baitira:
ERAIKINA | POLIGONOA | LURZATIA |
I1 - Ama Birjinaren Jasokundearen eliza | 2 | 1 |
Balio handiko eraikintzat jotzen dira eta ez dute aldaketarik izan behar. Babes osoa ezartzen da eraikin osoarentzat. Kontserbatu, zaharberritu, sendotu eta birgaitzeko obrak baimenduko dira, baldin eta ez badira aldatzen ez eraikinaren edo elementuaren bereizgarri diren alderdi egiturazkoak, ez kanpoko itxuraren ezaugarriak, ez haren erabilera.
Birgaitzeko jarduketetan ez dira aldatuko garaiera eta bolumen eraikia, ezta estalkiaren forma eta malda ere. Debeku da baoak irekitzea edo egungoak handitzea.
Aurreko paragrafoetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen obra batek eraikinaren baldintzen hobekuntza badakar, lizentzia ematen ahalko da horretarako, nahiz eta obrak ez konpondu eraikinaren edo elementuaren gabezia guztiak.
Eraikin hauetan jarduketak egin aurretik txostena eskatuko zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Vianako Printzea Erakundea).
6. artikulua. Egiturazko babesari dagokion katalogazioa.
Arkitektura, kultura edo historiaren aldetik garrantzia duten eraikinak lotzen ditu, berezko ezaugarriengatik eta hiriko edo herriko inguruneari egiten dioten ekarriagatik kontserbatu beharreko eraikinak, egiturazko elementuei eta kanpoko itxurari dagokienez.
Honako eraikin hauek dira, Katalogoaren fitxetan islatzen baitira:
ERAIKINA | POLIGONOA | LURZATIA |
E2 - Etxea | 1 | 20 |
Kontserbatu, zaharberritu, sendotu eta birgaitzeko obrak baimenduko dira, baldin eta ez badira aldatzen ez eraikinaren edo elementuaren bereizgarri diren alderdi egiturazkoak, ez kanpoko itxuraren ezaugarriak.
Birgaitzeko jarduketetan ez dira aldatuko bolumena eta garaierak, ezta eraikinaren eta estalkiaren tipologia ere. Debeku da fatxada nagusian baoak irekitzea eta egungoak handitzea.
Aurreko paragrafoetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen obra batek eraikinaren baldintzen hobekuntza badakar, lizentzia ematen ahalko da horretarako, nahiz eta obrak ez konpondu eraikinaren gabezia guztiak.
Eraikin hauetan jarduketak egin aurretik txostena eskatuko zaio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari (Vianako Printzea Erakundea).
7. artikulua. Ingurumen babesari dagokion katalogazioa.
Arkitekturaren edo ingurumenaren aldetik garrantzia duten eraikinak lotzen ditu, berezko ezaugarriengatik eta hiriko edo herriko inguruneari egiten dioten ekarriagatik kontserbatu beharreko eraikinak, kanpoko itxurako osagai nagusiei dagokienez.
Eraikin hauek hautatzerakoan, Vianako Printzea Erakundearen katalogo eguneratu eta osatua hartzen da erreferentzia gisa.
Honako eraikin hauek dira, Katalogoaren fitxetan islatzen baitira:
ERAIKINA | POLIGONOA | LURZATIA |
A3 - Etxea | 2 | 4 |
A4 - Etxea | 2 | 5 |
A5 - Etxea | 2 | 6 |
A6 - Etxea | 2 | 7 |
A7 - Etxea | 2 | 8 |
A8 - Etxea | 2 | 10 |
A9 - Etxea | 2 | 11 |
A10 - Etxea | 2 | 12 |
A11 - Etxea | 2 | 13 |
A12 - Etxea | 1 | 16 |
A13 - Etxea | 1 | 17 |
A14 - Etxea | 1 | 27 |
A15 - Etxea | 1 | 28 |
A16 - Etxea | 1 | 32 |
A17 - Etxea | 1 | 33 |
A18 - Etxea | 1 | 44 |
A19 - Etxea | 1 | 46-47 |
A20 - Etxea | 2 | 50 |
Kontserbatu, zaharberritu, sendotu eta birgaitzeko obrak baimenduko dira, baldin eta ez badira aldatzen eta mantentzen badira interesekotzat jo diren elementuak.
Birgaitzeko jarduketetan ez da aldatuko eraikinaren eta estalkiaren tipologia.
Fatxadan baoak eta balkoiak irekitzen ahal dira, baita egungoak handitu ere, betiere fatxada nagusiaren konposizio eskemari eutsiz, eta bakarrik antolamendu orokorreko eta bizigarritasuneko arrazoi zorrotzak direla medio.
Aurreko paragrafoetan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen obra batek eraikinaren baldintzen hobekuntza badakar, lizentzia ematen ahalko da horretarako, nahiz eta obrak ez konpondu eraikinaren gabezia guztiak.
8. artikulua. Elementu bereziak.
Elementu berezi hauek beren balioagatik kontserbatu beharrekoak dira, beren jatorrizko ezaugarriei dagokienez, beren ingurua baloratuta.
Honako elementu hauek dira, Katalogoaren fitxetan islatzen baitira:
S21 - Anduña ibaiaren gaineko zubia:
Horrez gain, armarri guztiak ere sartzen dira oro har, bai arkuen giltzarrietakoak bai fatxadetakoak, eta bideetako harrizko gurutzeak, legezko babes berariazkoa baitute, Armarri, ikur, heraldikako harri, justizia-harri, muga-gurutze eta interes historiko-artistikoa duten antzekoen babesari buruzko martxoaren 14ko 571/1963 Dekretuaren arabera. Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin bat, interes kulturaleko ondasun deklaratu dira. Beraz, Itzaltzuko mugapean dauden armarriak eta bideetako harrizko gurutzeak Udal Plan Orokorreko Katalogoan sartu dira, interes kulturaleko ondasun gisara.
Katalogo honetan sartzen ez diren eraikinak eta, Udalaren iritziz, kontserbatu beharreko arkitektura elementuak dituztenak beren jatorrizko lekuetan utziko dira, haien izaera desitxuratu gabe.
ERAIKUNTZARI BURUZKO ORDENANTZA
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea eta esparrua.
Ordenantza honen xedea da eraikuntzari dagozkion gai guztiak arautzea: eraikitzearen ingurukoak, alderdi teknikoak, osasun eta segurtasun arloetakoak, eta zerbitzuen araubidea. Ordenantza hauek Itzaltzuko udal mugape osoan aplikatu behar dira nahitaez. Etorkizunean egiten diren hirigintzako handitze eta antolamendu berriak ordenantza hauek arautuko dituzte. Beraz, haien arau partikularrek ezin izanen dute, inola ere, hauen aurka jo.
2. artikulua. Indarraldia.
Ordenantza hauek Itzaltzuko Hirigintzako Udal Planarekin batera hartuko dute indarra. Behin betiko onespenarekin batera, ordura arte izan diren eraikuntza ordenantza guztiak indarrik gabe geldituko dira.
3. artikulua. Interpretazioa.
Ordenantza hauek testuingurua kontuan hartuta interpretatuko dira, hirigintzako arauetan xedatutakoaren mende, eta funtsean Hirigintzako Udal Planaren asmo eta helburuei jarraituz.
Ordenantza hau hertsiki aplikatuko da eraikuntza berrietan. Lehendik dauden eraikuntzetan, ordenantza hau aplikatuko litzateke higiezina egokitzeko balio duten determinazioetan.
Ondorio guztietarako, jabeek men eginen diote Nafarroako foru legerian eta Kode Zibilean xedatutakoari, finka eta eraikin mugakideekiko distantzia eta zortasunei dagokienez.
4. artikulua. Zuzenean aplikatu beharreko arauak.
Lurzoruaren erabilera guztiak, eta bereziki eraikinak, non dauden kokaturik hango natura eta kultura inguruneari egokitu beharko zaizkio. Horretarako, ondoko arauak zuzenean aplikatu beharko dira:
a) Balio artistikoa, historikoa, arkeologikoa, tipikoa nahiz tradizionala duen eraikin multzo baten parte diren nahiz ondo-ondoan dauden eraikinek, harekin harmonian egon beharko dute, eta, baita ere, eraikin multzorik ez egonagatik, ondoan esan bezalakoren bat baldin badago garrantzi edo kalitate handikoa.
b) Paisaia ireki eta naturala duten tokietan, edo ezaugarri historiko-artistikoak, tipikoak nahiz tradizionalak dituzten eraikin multzoek eskaintzen dituzten ikuspegietan, eta bide, errepide eta abelbide ikusgarrien inguruetan, ez da zilegi izanen natur edertasuna miresteko ikusmira trabatzea, paisaiaren harmonia haustea edo paisaiaren beraren ikuspegi orokorra desitxuratzea, eraikinen bidez (beren kokaera, masa, altuera, osaera, kolore edo materialak direla medio) edo horma nahiz itxiturak direla kausa, edo beste elementuren bat instalatzeagatik.
c) Eraikinek izan beharko dituzte beren kanpoko paramentu eta estalki guztiak erabat bukaturik, horretarako erabilita begietara gutxien nabarmentzen diren forma eta materialak, bai eta eskualdean tradiziozkoak diren koloreak ere edo, bestela, ingurune hurbilean eta paisaian hobekien integratzeko egokienak direnak.
d) Arrisku naturalek edo teknologikoek mehatxaturiko tokietan, alegia, uholdeak, higadura, hondoratzea, sutea, kutsadura edo antzeko ezbeharren aukera aurreikusten denetan, ez da onartuko eraikinik edo instalaziorik egitea, ezta halako arriskua jasan dezakeen lurzoruaren bestelako erabilerarik ere.
II. KAPITULUA
Eraikuntzaren bolumenari dagozkion baldintzak
5. artikulua. Eraikuntzaren garaiera.
Eraikuntzen garaierak, bai nahitaezkoak eta bai gehieneko edo gutxienekoak ere, planoetan eta hirigintzako arauetan zehazturik daude.
Lehendik dagoen eraikuntzaren batek araudian ezarritakoa baino garaiera handiagoa edo txikiagoa badu, gaur egun duen garaierarekin finkatuko da, baina eraikina berritzeko obrak egiten badira araudi orokorra aplikatu beharko da.
6. artikulua. Hegalkinak.
Hegalkinak dira fatxadako lerrokadurak definitzen duen planotik kanpora ateratzen direnak, eta betiere bizitzeko eta okupatzeko egokiak direnak. Hegalkin mota hauek bereizten dira:
-Hegalkin itxiak. Bizitzeko egokia den bolumena ixten dutenak. Begiratokiak izan daitezke, kanpoaldeko itxitura osoa arotz-lanez egina badute, edo zati batean fabrika-obraz itxitako hegalkinak izan daitezke.
-Hegalkin irekiak edo balkoiak. Bizitzeko egokia den bolumena ixten ez dutenak.
Itzaltzuko udalerrian soilik onartuko dira obrako itxitura bertikalik ez duten balkoiak edo hegalkin irekiak (itxitura hori ez dute izanen ezta zati batean ere).
Kalera begira dauden hegalkinak beheko solairutik gora onartuko dira, betiere lurretik 3 metro gorago, gutxienez, eta espaloiko lerro bertikala gainditu gabe, aurrean espaloirik bada.
Balkoietako karelak ezin dira izan ez obrakoak ez beirazkoak, ezta beren altueraren zati batean ere.
Hegalkinen gehieneko neurria kalearen zabaleraren araberakoa izanen da (eraikinaren fatxadako lerrokadura eta lerrokadura ofiziala bat direnean), edo fatxadako lerrokaduren arteko distantziaren araberakoa (lerrokadura ofizialetik atzeraemandako eraikinetan):
-Kalea > 8 m:0,80 m.
-Kalea > 6 m: 0,60 m, 5 metroko gutxieneko garaieraren gainetik.
-Kalea > 4 m: 0,40 m, 5 metroko gutxieneko garaieraren gainetik.
-Kalea > 4 m: debeku dira hegalkinak.
Hegalkinen oinplanoko forma erregularra izanen da beti (laukizuzena, trapezioa, zirkulu-sektorea). Erpin eta txokoak, triangeluak eta forma konposatu irregularrak saihestuko dira.
Barandetako barrote eta karelak ez dira hegalkinak definituriko plano bertikaletik haratago ageriko. Barandak metalezkoak edo zurezkoak izan beharko dira, funtsean barrote bertikalez osatuak, eta debekatuta egonen da hormigoi aurrefabrikatuzko saretak erabiltzea.
7. artikulua. Elementu irtenak.
Elementu irtenak dira eraikuntzako elementuak edo apaindurarako erabiltzen direnak, betiere bizitzekoak edo okupatzekoak ez badira; hala nola zokaloak, teilatu-hegalak, olanak, markesinak, moldurak eta abar.
-Zokaloak:
Soto, erdisoto eta beheko solairuetan galarazia dago eraikuntzaren zati irtenik ateratzea fatxadako lerrokaduratik kanpora.
Fatxadako lerrokaduratik kanpora gehienez 5 cm irteten diren moldura edo erliebeak soilik baimentzen ahalko dira.
-Teilatu-hegalak:
Teilatu-hegalaren gehieneko neurria kalearen zabaleraren araberakoa izanen da (eraikinaren fatxadako lerrokadura eta lerrokadura ofiziala bat direnean), edo fatxadako lerrokaduren arteko distantziaren araberakoa (lerrokadura ofizialetik atzeraemandako eraikinetan):
- Kalea > 8 m: 1,3 m fatxada nagusian.
- Kalea > 8 m: metro 1 gainerako fatxadetan.
- Kalea > 6 m: m 1.
- Kalea < 6 m: 0,70 m.
Teilatu-hegalak gutxienez ere 3 metroko garaieran egonen dira espaloiarekiko.
-Olanak eta markesinak:
Markesina txikiak baimentzen ahalko dira, zurezko egitura eta teila tradizionaleko estaldura dutenak, dauden fatxadaren diseinuarekin bat egiten dutenak, hegalkinetarako araututako gehieneko irtengunea eta bidearen gainean 2,5 metroko gutxieneko garaiera librea dutenak, betiere ibilgailuen trafikorik gabeko eremua bada.
-Inpostak eta erlaitzak:
Balkoi eta teilatu-hegaletako moldurak baimendutako hegalaren barnean daudela ulertu behar da.
Fatxadetan, 3 m-tik gorako altueran dauden moldurak eta leiho-barrenak 10 cm irten daitezke kanpora, gehienez. Beherago leiho-barrenak bakarrik irten daitezke kanpora, 5 cm gehienez.
-Kalearekiko perpendikularrak diren farol eta errotuluak:
Hegalkinendako baimendutako gehieneko irtengune bera izanen dute, betiere espaloien sestretatik gutxienez 2,20 metro goitiago kokatzen badira.
Errotuluen gehieneko azalera m² batekoa izanen da. Ez dituzte kolore biziak izanen eta diseinua kalitatezkoa izanen da. Fatxadaren antolamendu orokorra kaltetzen ez duten tokietan jarriko dira.
-Fatxadarekin paraleloak diren errotuluak:
Onarturiko gehieneko hegalkina 15 cm-koa izanen da, haren eraikinaren planotik neurtua.
Beheko muturra 2,50 m-tik gutxieneko garaieran egonen da espaloiko sestraren gainetik.
Debekatuta dago hegalkinetan, jabaloietan, besoetan, begiratokietan edo balkoietan instalatzea. Ez dituzte kolore biziak izanen eta diseinua kalitatezkoa izanen da. Fatxadaren antolamendu orokorra kaltetzen ez duten tokietan jarriko dira.
-Ate zabukariak:
Debeku da beheko solairuko ate eta leihoetako orriak kanporantz biratzea, salbu eta jabegoaren barnean biratzen direnean, espaloian sartu gabe.
-Ate baskulagarriak:
Kalera edo espazio publikora jotzen duten ate baskulagarriak onartuko dira, betiere irekita daudenean hegalkinetarako irtenuneaz eta garaieraz aipatu diren baldintzak betetzen badituzte.
-Zorrotenak:
Kalera jotzen duten fatxadei atxikita zorrotenak jartzeko aukera Udalak onartu behar du berariaz. Hodi horiek, hauts ez daitezen, material egokiak babesturik egon beharko dute beheko zatian, espaloiko sestratik 2 metroko altueraraino.
-Aireztatzeko edo kea ateratzeko hodiak:
Eraikin edo lurzatiaren barnealdean jarriko dira, inoiz ere ez kalera ematen duten fatxadei atxikita.
-Instalazio komunitarioak:
Udalak, bere kontura, finketan eta eraikinen fatxadetan paratu, kendu edo aldatzen ahalko ditu seinale, farol, euskarri edo herriaren zerbitzurako diren bestelako elementuak. Jabeek hori onartu beharko dute eta Udalak aurretik abisu eman beharko die, ahalik eta lasterren.
8. artikulua. Eraikuntzak garaieratik goiti.
Estalkiko planoetarako ezarritako gehieneko garaieraren gainetik debeku dira eraikuntzak, salbu eta ezinbestez plano horiek gainditu behar dituztenak (adibidez, tximiniak). Instalazioak baimentzen dira, eraikuntzaren edo lurzatiaren barnean konpondu ezin direnean. Eraikinetan eraikitzen diren eguzki panelak jarri beharko dira estalkiaren isurkian edo estalkiaren gainean jarri beharko dira, estalkiaren isurkiarekin paraleloa den planoa osatuta.
III. KAPITULUA
Biziegokitasunari buruzko baldintzak
1. ATALA
Etxebizitza
9. artikulua. Baldintza orokorrak.
Une bakoitzean indarra duen goragoko mailako araudian biziegokitasunerako ezarritako gutxieneko baldintzak bete behar dira etxebizitzetan.
Etxebizitza kolektibo berriak eraikitzen direnean eta halako eraikinak handitu, eraberritu, egokitu, hobetu edo erabilera aldatzeko obrak egiten direnean, Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legean (martxoaren 25eko 22/2003 Foru Legearen bidez hein batean aldatua) eta hura garatzen duen Erregelamenduan (ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua) ezarritako irisgarritasun baldintzak bete behar dira.
10. artikulua. Higiene baldintza orokorrak.
Etxebizitza guztiek kanpo aldera joko dute. Horren ariora, haien bizigeletariko bi (gutxienez ere horietako bat denek erabiltzekoa) kanpo aldera (kalera edo plazara) irekiak izanen dira eta haien frontea, espazio hartara, ez da 5 metro zabal baino gutxiago izanen. Etxe zaharraren ordez berria egin eta, bilbeari edo lurzatiari dagozkion arrazoiengatik azken baldintza hori betetzea ezinezkoa denean, edo etxea ordenantza honen aitzinetik eraikia denean, tratamendu berezia izaten ahalko da, baina orduan modu arrazoituan justifikatu beharko da. Ez da etxebizitzarik onartuko soto eta erdisotoetan.
11. artikulua. Garajeak.
Garajeak eraikinetako beheko solairuetan eta sotoetan koka daitezke.
Udalak gisa horretako instalazioetarako baimena ukatzen ahalko du baldin eta finkako sarbideko trafikoari edo hirigintzako ezaugarriei begira halakorik ez jartzea komeni bada.
Etxebizitza kolektiboen eraikinetan, garajeen azalera erabilgarria ibilgailu bakoitzeko 20 m² izanen da gutxienez, espaloiak, maniobretarako pasabideak eta abarrekoak barne. Garajeko plaza bakoitzak espazio libre hau izanen du gutxienez: 2,30 x 4'70 m. Barneko pasabideak, sarbideak eta arrapalak gutxienez 3 metro zabal izanen dira. Arrapalaren gehieneko malda %20 izanen da. Lokaleko sarreretatik barnerantz lehenbiziko 4 metroetan arrapalek gehienez %4ko malda izanen dute, kalera irteteko erabili behar badira.
12. artikulua. Aireztapena.
Etxebizitza eraikinetan, beheko solairuan merkataritzako lokalik badago, barnealdeko aireztapen bideak aurreikusi beharko dira, kasuan kasuko merkataritza erabilerarako egokiak.
Debeku da mota guztietako patio eta fatxadetatik kanpora ke eta gasak ateratzea, non ez diren hodi egokien bidez gorago eramaten, eraikinaren kanpoko estalkiaren gainetik, kasuan kasuko araudi sektoriala betez.
Debeku da airea girotu edo berritzeko aparatuen airea espazio publikoetara zuzenean ateratzea, 3 metroko altueraraino.
2. ATALA
Merkataritzako lokalak eta beste erabilera batzuk
13. artikulua. Baldintza orokorrak.
Lokalek Laneko Segurtasunari eta Higieneari buruzko Ordenantza Orokorrean (gaur egun, 1971ko martxoaren 9ko Agindua) adierazitako ezaugarriak izanen dituzte, eta hark ezartzen dituen higiene zerbitzuak izanen dituzte langileentzat.
Soto edo erdisotoetan kokatzen diren lokalak gain-gainean duten lokalari lotuta egonen dira beti.
Jendearentzako irekiak edo erabilera publikokoak diren eraikin berriak egiten direnean eta halako eraikinak handitu, eraberritu, egokitu, hobetu edo erabilera aldatzeko obrak egiten direnean, titulartasun edo jabari publikokoak nahiz pribatukoak izan, Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legearen 2. artikuluan eta hura garatzen duen Erregelamenduan (ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua) ezarritako irisgarritasun baldintzak bete behar dira.
14. artikulua. Aireztapena.
Lokal guztiek izan beharko dituzte aireberritzeko sistema natural edo artifizialak, gutxienez 5 berritze/orduko bermatuko dutenak.
Debeku da mota guztietako patio eta fatxadetatik kanpora ke eta gasak ateratzea, non ez diren hodi egokien bidez gorago eramaten, eraikinaren kanpoko estalkiaren gainetik, kasuan kasuko araudi sektoriala betez.
Debeku da airea girotu edo berritzeko aparatuen airea espazio publikoetara zuzenean ateratzea, 3 metroko altueraraino.
IV. KAPITULUA
Kontserbazioari buruzko baldintzak
15. artikulua. Kontserbatzeko betebeharra.
Udalerrian dagoen edozein eraikin motaren jabeek hura kontserbatzeko betebeharra dute, sendotasunari, osasungarritasunari, higieneari eta apaingarriei dagokienez, baldintza egokietan edukita.
Fatxadek eta mehelinek, baita argi-patioek ere, espazio publikotik ikusten ez badira ere, egoera onean, garbi, zarpiatu edo zurituta egon beharko dute.
Udalak badu ahalmena baldintza horiek betetzen ez dituzten jabeei eraikinaren kontserbazio egokirako komenigarritzat jotzen diren neurriak har ditzaten agintzeko, Udalak berak betebehar edo erantzukizunik izan gabe.
16. artikulua. Apaintzeko obrak.
Interes turistiko edo estetikoa duten arrazoiengatik, fatxadak edo bide publikotik agerian diren guneak kontserbatu eta eraberritzeko obrak egiteko agindua ematen ahal du Udalak, nahiz eta horiek aitzinetik inongo planetan ez agertu.
Obrak jabeen kontura eginen dira, baldin eta kontserbazio betebeharraren barrenean badaude; aldiz, erakunde agindu-emailearen kontura, hura gainditzen badute, interes orokorreko hobekuntzak egiteko.
17. artikulua. Beheko solairuetako itxiturak.
Beheko solairuetako lokal komertzialen jabeak edo sustatzaileak haiek ixtera beharturik daude, eraikitzen diren unetik, fabrikako pareta itsu estali eta pintatuak altxatuz, gutxienez 2,50 metroko altuerarekin.
Zilegi da ate bat jartzea, gehienez ere 0,82 x 2,05 metrokoa.
Erabiltzen diren lokalak badira, horrez gainera, itxiturak garbitasun eta apaindura baldintza egokietan egon beharko du. Horretarako, eraikinarekin eta inguruarekin bat datozen materialak erabiliko dira. Horri dagokionez, akatsik izanez gero, Udalak berak konpon dezake, betiere jabeen kontura.
18. artikulua. Osasungarritasun obrak.
Udal agintaritzak agindua ematen ahal du ondasun higiezin baten higiene edo osasungarritasun baldintzak hobetzeko, ordenantza hauetako xedapenak kontuan hartuta.
Aipatu aginduari kasurik ez eginez gero, Udalak jabearen kontura egiten ahalko ditu obra horiek.
V. KAPITULUA
Segurtasun baldintzak
19. artikulua. Sendotasun baldintzak.
Eraikuntza guztiek estatikak eskatzen dituen sendotasun baldintzak bete beharko dituzte, obraren zuzendaritza fakultatiboaren erantzukizunaren pean.
Udalak uneoro ikuskatzen ahal ditu ezarritako sendotasun baldintzak eta agintzen ahalko ditu egokiak iruditzen zaizkion neurriak, bere gain inolako betebehar edo erantzukizunik sortu gabe.
20. artikulua. Zuhurtasuneko hesiak.
Eraikuntza edo eraispen obrak egiten ari diren eraikin edo orubeen aurrealdeak hesiekin itxiko dira. Gutxienez 2 m-ko altuera izanen dute eta itxura onean kontserbatuko diren material seguruz eginen dira, hala nola adreiluz, oholez edo aurrefabrikaturiko panelez.
Hesiak jartzea ez da nahitaezkoa izanen, baldin eta eraikinak itxitura egina badu eta egin beharreko obrek eraginik ez badute bide publikoan eragozpenik eta arriskurik gabe ibiltzeko.
Bide publikoa ez bada behar bezain zabala eta, betiere, egin beharreko lanek oinezkoentzako arriskurik badakarte, bidea modu egokian babestuko da, plataforma edo sareekin.
Hesiak behin-behinekoz jarriko dira, obrek irauten duten bitartean. Beraz, obrak hasi gabe hilabete bat pasaz gero edota hilabeteko etena izanez gero, hesiak kendu eta bidea libre utziko da, betiere babeserako behar diren neurriak hartuta.
21. artikulua. Obra garaian hartu beharreko segurtasun neurriak.
Eraikinak egin edo konpontzen diren bitartean, bertatik igarotzeko arriskurik edo zailtasunik izanez gero, obrako zuzendaritzak edo Udalak agindutako neurriak bete beharko dira.
Materialak obraren barrenean jarri eta prestatuko dira. Hori horrela egitea ezinezkoa bada, Udalak hautatzen duen lekuan jarri eta prestatuko dira.
Aldamioak eta eraikuntzako gainerako elementu osagarriak zuzendaritza fakultatiboaren jarraibideen arabera muntatu, erabili eta desmuntatuko dira. Euskarri sendoa izanen du, horrek izanen dituen gehieneko kargei eusteko erresistentzia duena, baita mailakatua ere, multzoaren egonkortasuna bermatzeko moduan.
Aldamioek indarra duen segurtasun eta osasun araudiaren determinazioak beteko dituzte, 0,75 metroko gutxieneko zabalera izanen dute, eta perimetroko babesa izanen dute 95 cm-ko garaiera duten baranda osoen bidez; baranda horiek eskubanda, erdiko barra edo listoia eta edarrapia izanen dituzte.
22. artikulua. Jasogailuak.
Materialak goitzeko aparatuak ezin izanen dira bide publikoan jarri; bai, ordea, eraikin edo orubearen barrenean edota babeserako hesiaren barrenean. Kasu berezietan salbuespenak eginen dira, betiere Udalaren baimenarekin.
Haien instalazioa eta erabilera, baita obretan erabili beharreko elementu mekaniko guztienak, indarra duen araudiarekin eta indarreko berariazko erregelamenduekin bat etorriz eginen dira.
23. artikulua. Dorre-garabiak.
Garabiak segurtasun eta funtzionamendu baldintza egokietan instalatuko dira. Haien elementu guztiek kontserbazio egoera ona izanen dute.
Garabia gehieneko kargen barnean eta, teknikari arduradunaren iritziz, segurtasun handiena ematen duten baldintzetan erabiliko da.
Erantzukizun zibilaren aseguru poliza eginen da, garabia erabiltzeak eta obra tokian edukitzeak eragin ditzakeen mota guztietako kalteetarako.
24. artikulua. Tximistorratzak.
Tximistorratza eraikin batean instalatzeko, ainguratze eta eramate baldintza egokiak egon beharko dira, gaiari buruz indarra duten xedapenetan xedatutakoari lotuta.
25. artikulua. Goi tentsioko lineak.
Goi tentsioko lineek ukituriko eremuetako eraikuntza indarra duen goi tentsioko aireko lineei buruzko erregelamenduan xedatutakoaren mende egonen da.
26. artikulua. Egitura ukitzen duten obrak.
Eraikina zaharberritzeko obrek bere egituran eragina izanez gero, fakultatibo eskudunak egindako proiektuan agertuko dira egituraren karga-baldintzak, obrak egin aitzin eta obrak egin ondotik, eta obrak egiteko beharrezko diren eskoramenduak.
Modu berean, zehaztu beharko da eraikina okupatuta dagoen ala ez. Bizilagunek, eurek edo horretarako eskuordetutako pertsonak, dokumentu horiek aztertzen ahalko dituzte eta egoki iruditzen zaizkien ohar teknikoak egiten ahalko dituzte.
27. artikulua. Aurri egoeran dauden eraikinak eskoratu beharra.
Eraikin bat, eraikuntza bat, muntadura bat edo haien zati bat aurri egoeran dagoenean, jabeak behar diren apeoak eginen ditu, haren egoera ez dadin izan mehatxu etengabea bizilagunen eta pasatzen direnen segurtasunaren kontra, fakultatibo eskudunak proiektua egin, obrako zuzendari arduraduna hautatu eta lizentzia eskatu eta eman ondoren.
Jabeak bere kabuz adierazten ez badu, apeoa egin beharra ofizioz deklara dezake Udalak.
Etxebizitza edo lokal baten jabe, okupatzaile edo arduradun orok utzi beharko du apeoa osatzen duten elementuetatik beharrezkoak direnak bertan paratzera, aitzineko artikuluetan arautzen diren tramiteen ondorioz. Eta obra hauek egitearen kontra egiten duen oro Udalaren erabakiak betetzea berandutzeagatik eragiten diren kalteen erantzule izanen da.
Jabeek uko egiten badiote goiko xedapenen ondorioz Udalak hartutako erabakiak betetzeari, Udalak berak eginen du, eta ordezko betearazpenaren gastuak ordainaraziko ditu, behar izanez gero premiamendu bidetik, fakultatiboen ordainsari ofizialak edo benetan sorrarazitakoak barne.
Aitzineko artikuluetatik heldu diren betebeharrak ez dira traba izanen kasu bakoitzean apeorako lizentzia eskatzeko.
Obra bateko fakultatibo zuzendariak edo finka baten egoera aztertzeko ardura duenak uste badu apeoak edo bestelako segurtasun neurriak paratzea atzera ezinezko urgentziaz egin behar dela, berehala egiteko agindua eman dezake. Betiere udal agintariei horren berri emanen die, gero lizentzia eskatuko du eta behar diren eskubideak ordainduko ditu.
Obrak berehala hasten ahalko dira larrialdietan, adibidez saneamendu edo ur hodietako buxadura eta hausturen ondorioz ura irteten denean, argindar edo telefono lineak matxuratzen direnean, erlaitzak erori edo zerbait hautsi eta bide publikoko segurtasuna arriskuan dagoenean. Segituan lizentzia eskatu beharko da eta behar diren eskubideak ordaindu, baina betiere Udala jakitun jarri beharko da edozein motatako obren aurretik, nola egiten diren kontrola dezan.
Eraikin bat eraisteko baimena eskatzean edo obrak egin bitartean alboetako finketan apeoak jarri beharra sortzen bada, horren berri emanen zaie udal agintariei eta apeoen planoak eta memoria aurkeztuko zaizkie, lanen zuzendariak sinatuta. Apeoak jartzearen ondorioz kalterik sortzen bada, erantzulea lanen zuzendaria izanen da. Apeoek bide publikoa okupatu behar badute, horretarako baimena eskatuko da.
28. artikulua. Zimenduak.
Edozein eraikuntzari eusten dioten elementuak lurrak jasan dezakeen kargaren arabera kalkulatutako zimenduen gainean eginen dira.
Mota guztietako eraikuntza sistemak onartzen dira, baina Udalak eraikina osatzen duten elementu guztien kalkuluaren justifikazioa eskatzeko eskubidea gorde du beretzat.
Nolanahi ere, bermatu eginen da ezin izanen dela eraikinaren barnealdera hezetasunik heldu kapilaritatez. Drainatzeak jarriko dira, maila freatikoa esparruko zoruaren gainetik badago.
29. artikulua. Eraispenak, lur-erauzketak eta betelanak.
Indarra duten segurtasun eta osasun erregelamenduetan xedatuari jarraituz eginen dira aipatu obrak, eta obra zuzendaritzaren oharrei jarraituko zaie.
Etxegilea behartua dago eginbehar egoki guztiak bideratzera, ondoko etxe eta eraikinen egonkortasuna segurtatzeko.
Bide publikoaren sestratik gorako lur batean den orubea erauzten ahal da, baldin inguruan dabiltzanen segurtasuna bermatu, obren ingurua hesitu eta hautsa edo eragozpenak saihesten badira.
Eraispen lanak lizentzian ezarritako orduetan eginen dira, eta debeku da hondakinak goitik kalera botatzea. Inoiz ezin izanen da lurrik edo obra hondakinik bide publikoan utzi, eta erortzen diren materialak, lohia edo hautsa garbitu beharko dira.
Debeku da lehergaiak erabiltzea, kasu berezietan izan ezik, eta halakoetan berariazko baimena beharko da.
Udalak baimendutako zabortegira eraman beharko dira obra hondakinak, lurra edo obretako beste edozein material, behar bezala estalitako ibilgailuetan, bidean erori edo hautsa altxatu ez dadin. Debekatua dago nonahi botatzea.
30. artikulua. Zangak.
Indusketaren zabalera behar den adinakoa izanen da, eskoramendu egokiaz baliatuz egin behar diren lanak egin ahal izateko.
Hondeaketan 1,50 metroko sakonerara iristean zangaren alboak taulekin estaliko dira, gutxi gorabehera 4 metro luze eta 0,20 metro zabal, eta eskoratu eginen dira, behar adina trabes-eskora, tako edo katu jarriz, erresistentzia bermatzeko modu egokian kokaturik.
Ondoan eraikinik bada, hormak eskoratuko dira.
Egunez eta gauez ikusteko moduko abisuak ezarriko dira inguruan dabiltzanen segurtasuna bermatzearren, baita oholak ere, lurraren mailatik 30 cm gorago, gutxienez ere.
Ez da lurrik pilatuko zanga ondoan, haren ertzetik 60 cm baino hurbilago, ezta haren gehiegizko kopurua edo pisua ere, egonkortasunagatik.
Betiere, lanak zuzentzen dituen teknikariak zangak behar bezala egitearen eta seguruak izatearen ardura hartuko du, baita alboko ondasunen eta oinezkoen ardura ere.
31. artikulua. Zokaloak.
Proiektuetan eraikinaren iragazgaiztasuna bermatzen duten zokaloetako eraikuntzako konponbidea aurreikusiko da.
32. artikulua. Egiturak.
Egituraren zurruntasuna eta egonkortasuna zein ingurumenaren erasotik eta material bateraezinetatik babestea bermatzen dituzten eraikuntzako konponbideak hartuko dira.
Beheko solairua bizitegitarako erabiltzen duten eraikinetan 30 cm-ko gutxieneko distantzia sortuko da horren solairuaren eta lurraren artean, ganbera aireztatua osatuta, edo zolata aireztatu iragangaitzen bidez.
33. artikulua. Kanpoko hormak eta itxiturak.
Diseinu nahiz eraikuntzaren aldetik, bermatuko da iraunkorrak eta egokiak direla atmosferako eragileen aurrean, behar diren baldintza akustiko eta higrotermikoak betetzen dituztela eta suaren aurkako erregaiztasun egokia dutela. Hori guztia eginen da indarrean dagoen eraikuntzari buruzko kode teknikoan ezarritakoaren arabera.
Mehelinek estalkiaren garaiera baino txikiagoa ez dena izanen dute puntu guztietan. Horrela, alboko eraikinen egituraren independentzia eta itxiturak bermatzen dira.
34. artikulua. Kanpoaldeko arotz lanak.
Haren diseinuak eta eraikuntzak iragazgaiztasuna eta deformaezintasuna bermatuko dituzte, baita eraikinean portaera higrotermikoa eta akustikoa erregulatzen dituzten determinazioak betetzea ere.
35. artikulua. Tximiniak eta sutegiak.
Artikulu honetan arautzen dira etxekoentzako erabilerako instalazioetatik eta berokuntza sistema indibidualetatik kanporatzen diren ke eta gasak, araudi sektorialean xedatutakoa bete behar izateaz gain.
Galarazia dago mota guzietako patio eta fatxadetatik kanpora kea ateratzea, baldin eta ez bada eramaten eraikinaren kanpoko estalkiaren gainetik hodi egokien bidez. Norberaren edo beste baten beste etxebizitza batera 2 metro baino gutxiagoko distantzia bada, estalki garaienaren gainetik kontatuko da.
Tximinia guztiak behar bezala isolatuko dira edozein elementu erregaitatik, substantzia erregaitzen bidez.
36. artikulua. Aireztapen hodiak.
Aireztapen hodi guztiek 400 cm²-ko gutxieneko sekzioa izanen dute instalazio kolektiboetarako, eta 150 cm²-koa, berriz, banakako instalazioetarako. Horiek lokal bakarra aireztatuko dute.
Aireztapenaren etengabeko funtzionamendua bermatzeko eraikuntzako konponbide egokia hartuko da.
37. artikulua. Gas bonbonak.
Galarazia dago erregai likidoekin edo likidotutakoekin bonbonak edo deposituak jartzea leiho-kareletan edo etxebizitzen fatxadetan ainguratutako apaletan.
Haien instalazioa bizitegi-eraikinetako gas instalazioei buruzko arau oinarrizkoetan eta gainerako erregelamenduetan xedatutakoaren arabera eginen da.
VI. KAPITULUA
Eraikuntzako baldintzak
38. artikulua. Irizpide orokorrak.
Eraikinak tokian tokiko hiri ingurunera egokituko dira eta, hartara, osagaiak, eraikuntzaren ezaugarriak eta materialak inguruko eraikinen arabera hautatuko dira, lehenagotik zegoenarekin bat egin dezaten elkarrekin ongi hartuta.
Baoen konposizioak karga-hormen estetika errespetatuko du betiere. Solairuen konposizio-mailaketa aztertuko da BS+2 tankerako eraikinetan, solairu berdineko eraikinaren irakurketa ekiditeko.
Eraikinak eraberritu edo sendotzeko obra guztiek jatorrizko egoeran utzi behar dituzte arkitekturaren, eraikuntzaren edo historiaren aldetik benetan bereziak diren elementuak: armarriak, blasoiak, teilatu-hegalak, arkuak, leiho eta ate buruak, azpadurak, harri landuak, malda hautsiak eta, oro har, Itzaltzuko eraikuntzaren lekuko historiko edota artistikoak.
Elementu ezegokitzat joko dira inguruarekin bat ez datozen eraikuntza atalak eta materialak; oro har, ordenantzetan eta hirigintzako arauetan onartzen ez diren eraikuntzako elementu guztiak. Oro har hauek izanen dira kontuan: xaflazko, arbelezko edo uralitazko estalkiak, zarpiatu gabeko adreiluz edo blokez egin fatxadak, hegalkin itxiak, estalki gainean paratzeko baimenik gabeko gorputzak, zurezkoak ez diren arotzeriak, finketako bilbe bakuneko itxiturak, eranskin zabarrak, metalezko tximiniak. Eraberritze obra handietan edo zaharberritze obretan elementu ezegoki horiek kenduko dira, ahal bada.
39. artikulua. Finketako itxiturak.
Egin nahi den edozein itxiturak bat etorri beharko du finkaren lerrokadura ofizialak ezarritako gehieneko perimetroarekin, eta ez dira hesitzen ahalko planoetan antolamenduaren ondoriozko jabetza publikotzat ageri diren atalak.
Finketako itxiturek gehienez 2 m-ko garaiera izanen dute espaloiaren sestratik neurtuta, salbu eta lurzatia kalearen sestra baino gorago dagoenean; kasu horretan gehieneko garaiera 3 m izanen da espaloiaren sestratik neurtuta, eta justifikatu beharko da karela (metalezko baranda edo burdin sarea) lurzatiaren barnealdetik ez dela 1 m baino garaiagoa, eskema honetan ageri den moduan:

Irizpide bera erabiliko da lurzatien arteko barne itxituretarako eta barneko eustormetarako. Horrez gain, betelana edo hondeaketa eginda 2 metrotik gorako itxitura jarri nahi bada, ondoko lurzatiaren jabearen baimena beharko da horretarako.
Horma mailakatuak egin nahi badira, horien arteko tartea hormarik handienaren garaiera halako bi izanen da, gutxienez. Tarte horretako lurrak malda egonkorra izan behar du (B/H = 1/2 gehienez).
Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko itxituren materialak honakoak izan daitezke:
a) Landare itxitura. Landareak lerrokadura ofizialetik 1 m-ra gutxienez landatuko dira, eta ahal dela hemengo espezieak erabiliko dira.
b) Burdin sarea edo metalezko sarea, eta osagarritako, landarezko itxitura.
c) Obrako itxitura. Haren alderdi opakoa eginen da harri-horman edo harri erregularreko plakaduran, eta ez du metro bat baino gehiago izanen. Gainerakoa, berriz, burdin sarez, itxitura gardenez edo landare hesiz eginen da.
Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, finkek kalera edo espazio publikora begira dituzten itxiturak a) edo c) motakoak izanen dira eta inguruarekin eta inguruko eraikuntzekin bat datorren tratamendu estetikoa emanen zaie. Unitate homogeneoetan edo 3 etxebizitza edo gehiago dituzten lurzatietan, denek itxitura berdin-berdina izanen dute materialei dagokienez.
Lurzoru urbanizaezinean itxitura mota hauek soilik onartuko dira:
a) Landare hesia, ahal dela hemengo espeziez osatua.
b) Itxitura errurala, metro bat altu gehienez ere, zurezko zutabez egina, elkarren artean 2 metroko tartea utzita, alanbrez edo autobidekoa bezalako sare metalikoz lotuak (20/30 cm-ko zuloa duen alanbre fineko sarea).
Hala ere, indarra duen foru araudian (gaur egun, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean) ezarritakoaren arabera lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen eraikuntzako erabilera edo jardueretarako, honelako itxiturak baimentzen ahalko dira:
a) Landare hesia, ahal dela hemengo espeziez osatua.
b) Burdin sarea edo metalezko sarea, eta osagarritako, landarezko itxitura.
Eustormetan harri-lubetak onartuko dira, betelanak landare lurrez eta ez hormigoiz egiten badira eta baldintza orokorretan adierazitako garaierak badituzte, gehienez. Bakar-bakarrik onartuko dira harri-lubeta edo eustorma garaiagoak, horiek behar dituzten obra publikoetan edo azpiegitura orokorretan.
Nafarroako Gobernuaren errepideen ukipen eremuan, lurzoru urbanizaezinean programatzen diren itxiturak zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora jartzen ahalko dira, baldin eta gardenak badira eta gehienez ere 0,60 metroko garaiera duen zokalo korritua badute eta sare metalikoa edo burdin sarea jartzen bada, betiere lurretik 2 metroko altuera bitarte. Heskaiak eta landaketak ere 0,60 metroko zokaloa duen itxitura bezala paratuko dira.
Bide publikoen ondoan dauden itxiturek ez dute okupatuko bide horien kanpoko ertzetik dagoen 3 metroko zortasun eremua.
40. artikulua. Mehelinak.
Mehelin zortasunari buruz Kode Zibilean xedatutakoa aplikatuko da, ondorio guztietarako.
Albo-hormak agerian geratzen badira, aldi baterako bada ere, apaindu egin beharko dira fatxada nagusian erabilitakoen antzeko materialekin. Dekorazio horren diseinua eraikuntza berriaren proiektu orokorrean sartu behar da, hartarako eskatzen baita lizentzia, Udalak erabaki dezan onesten duen ala ez.
Alboko etxearen edo etxeen gainean agerian agertzen diren aldameneko murruak dekoratzea eta kontserbatzea higiezin garaienaren jabeei dagokie.
Debeku dira albo-fatxada itsuak, argi eta bisten zortasunen ondorio direnak izan ezik.
41. artikulua. Eraikinaren tratamendua beheko solairuan.
Beheko solairuei akaberako tratamendua emanen zaie fatxadako gainerako solairuei bezalaxe, konposizio estetiko eta material berberak erabiliz.
Etxebizitzen proiektuan, beheko solairua, goitik behera eta luzeraren %20an gutxienez, fatxadako material berberarekin itxiko da. Eraikina beheko solairuko sestran hasten eta bukatzen da, eta ordenantza honen bidez saihestu egin nahi da hain ohikoa den irudi hau, ondoko krokisetan ageri dena:

42. artikulua. Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuak hiri lurzoruan.
1.-Eranskinak. Eraikinik gabeko eremu pribatuetan debeku dira eranskinak. Bakarrik baimentzen ahalko dira, eraikin sendoturik gabeko eremu pribatuetan, ondoko marrazkiaren araberako estalki maldaduna duten terrazak. Atzeko aldeetan edo eraikinen bidetik ikus ez daitezkeen lekuetan, ez da beharrezkoa izanen estalki maldaduna.

2.-Igerilekuak. Debeku da igerileku estaliak egitea planoetan ezarritako fatxada-lerrokaduretatik kanpo. Eraikin nagusietarako onartzen diren material berberekin egin behar dira.
Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuetan aire zabaleko igerilekuak baimentzen ahalko dira, baldintza hauek betetzen badira:
-Indarra duten higiene eta osasun baldintzak betetzea.
-Eraikuntzaren bolumena lurraren mailatik gora ez irtetea.
3. Lorategiko hornigarriak. Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuetan baimenduak daude estali gabeko pergola irekiak eta lorategiko hornigarri eta apaingarriak, iturriak, etab.
4. Berotegiak. Baratzea duten lurzatietan, berotegi bat jartzen ahalko da, betiere desmuntagarria (ez finkoa), gehienez 20 m²-ko azalera duena eta gailurrean gehienez 2,5 m-ko garaiera, eta lurzatiko mugetatik gutxienez 2 m atzerago kokatua.
5. Industriarako edo biltegirako erabilera duten lurzatiak. Eraikuntzarik gabeko eremu pribatuetan debeku dira biltegiak, hondakindegiak, etxolak, etab. Ondokoak bakarrik onartuko dira: instalazioa erabiltzen dutenek ibilgailuak aparkatzeko estalpe edo markesinak, erregai biltegiak, transformazio zentroak eta energia hornidurarekin zerikusia dutenak, eta produktu bukatuen biltegiak, beren ezaugarriengatik ezinbestez eremu horretan kokatu behar badira.
43. artikulua. Estalkiak.
1. Bizitegitarako lurzatiak.
Bi edo lau isurkikoak deitzen diren horietakoak izanen dira estalkiak, malda jarraitu edo hautsikoak; debeku izanen dira estalki lauak, eraikin mugakideen espazioetan edo belenetan izan ezik.
Erabiliko den teila laua zeramikazkoa izanen da, zahar berrerabilia edo antzekoa, Udalak horretarako onetsiriko motetakoa.
Estalkiek erretenak, zorrotenak eta elurretarako elementuak izanen dituzte.
Erretenak eta zorrotenak zinkezkoak, kobrezkoak edo kolore apalekin lakaturiko xaflazkoak.
Gutxieneko malda %70ekoa izanen da eta gehienekoa, berriz, %90ekoa.
Nahitaezkoa da zurezko teilatu-hegalak egitea.
Berokuntzako edo aireberritzeko tximiniek erremate sinpleak edo tradizionalak izanen dituzte, eta ez dira onartuko altzairu herdoilgaitzez edo tradizionala ez den hormigoi aurrefabrikatuz eginak.
Kopuru eta azalera mugatua izanen dute estalkian izanen diren "velux" motako edo antzeko leihoek; irizpide hauek izanen dira kontuan:
-Gehienez ere bat egonen da bainugela, sukalde edo logela bakoitzeko, eta gehienez ere bi, egongela bakoitzeko.
-Kasu berezietan izan ezik, haien neurriak ez du igaroko bizigarritasunari buruzko egungo araudi gutxienekoa betetzeko eskatzen den gutxieneko neurria.
-Haien kokapena eraikinaren gainerako baoekin koordinatuko da eta maila bakarrean egituratuko dira.
Estalkiko planoen gainean txapitulak eraikitzeko ere ematen da baimena, egun dauden eraikinetan edo bizitegitarako lurzatietan aurreikusitakoetan, honako muga hauekin:
-Ez dira onartzen 4 isurkiko eta BS+2 solairuko eraikinen ganbaretan (1. tipologia, BS+2 solairukoa).
-Ez dira onartzen katalogazioaren arabera babes osoa edo egiturazko babesa duten eraikinetan.
-BS+1 edo BS+1+atikoa tankeretako eraikinetan baimentzen dira bakarrik, baldin eta haietan, indarra duen hirigintzako araudiko mugengatik edo eraikuntzaren inguruabar bereziengatik, ezin bada BS+2 solairuko 1. tipologiara egokitu, eta ganbarak argiztatzeko aukera bakarra badira estalkiko planoetako "velux" motako edo antzeko leihoak (inguruabar bereziek ekarritako leihoak, ezin direlako leihoak paratu eraikinaren piñoian).
-Haiek ezartzeko, eraikinak gutxienez ere 80 m² eraikiko azalera izan beharko du oin-planoan.
-Oro har bakarra onartzen da eraikin bakoitzeko. Salbuespen berezi gisa, eraikin batean bi mantsarda paratzen ahalko dira honako kasu hauetan:
- Haiek ezartzeko, eraikinak gutxienez ere 200 m² eraikiko azalera izan beharko du oin-planoan.
- Bizigarritasun kontuengatik beharrezkoak badira.
- Lizentzia eman aurretik xehetasun azterlana tramitatuko da, non aztertuko baita bai eraikinaren bolumetria bai eraikina bere hiri-inguruari egokitzen zaion.
-Ezin izanen da ezarri 5 metroko zabalera baino handiagoa duten kale edo plazetara ematen duten fatxadetan, eta haren kokapena fatxadarekin koordinatuko da. Halaber, ezin izanen dira kokatu itxura nabarmeneko fatxadetan, nahiz eta atzeko fatxadak izan.
-Eraikinaren teilaren antzekoarekin estaliko dira eta arotzeria zurezkoa izanen dute, eta haiekin ez da etenen eraikinen teilatu-hegala.
-Kanpoko hormen akabera fatxaden material eta kolore berekoa izanen da, non eta fatxadak ez diren bistako harrizkoak; kasu horretan, mortero jarraitu eta leuneko eta kolore zuri tradizionaleko zarpiatua emanen da. Horma horiek estalkiekin bat datorren tratamentua izatea ere onartzen da.
-Salbuespen gisa erabiltzen ahalko dira igogailuen kasetoietarako edo eraikinen arteko lotune zailetarako, kasu bakoitzean irtenbidea egokituz, artikulu honetan ezarritakoa betetzen saiatuz.
-Zurezko teilatu-hegalak izanen dituzte, 0,3 eta 0,5 metro bitartekoak.
-Bakarrik hiru isurkiko estalkia duten mantsardak baimentzen dira, estalkiaren malda gutxienez %70ekoa eta gehienez %100ekoa dutenak, ondoko marrazkiaren arabera:

- Kanpoko zabalera gehienezkoa 2 metrokoa, alboko hormak barne.
- Estalkiaren erdi-erdian kokatua.
- Fatxaden izkinekiko gutxieneko distantzia 2 metrokoa.
- Eraikinaren estalkiko isurkian gutxienez ere metro 1 egonen da matsarden gainean eta azpian.
- Matsardaren teilatu-hegalaren eta mantsardaren azpiko aldearen arteko distantzia ez da 1,8 metrotik igaroko.
- Mantsarden azpiko aldeak gehienez ere 1,8 metroko altuera izanen du ganbaren zoladuraren amaierako kotaren gainean.
- Bolumenak definitzeko xehetasun azterlan bat tramitatuz, orain akotaturiko neurriak doitzen ahalko dira inguruabar bereziak dituen kasu zehatzen batean.
2. Industriarako eta biltegitarako lurzatiak.
Bi edo lau isurkikoak deitzen diren horietakoak izanen dira estalkiak, eta debeku izanen dira estalki lauak, eraikin mugakideen espazioetan edo "belenetan" izan ezik.
Nahitaezko malda %30ekoa izanen da. Estalkia metalezko xafla aurrelatu gorri ilunez eginen da. Teilatu-hodiak ere metalezko xafla aurrelatuzkoak izanen dira.
3. Lurzoru urbanizaezinetako eraikuntzak.
Hirigintzako araudi partikularrean definitzen dira haien ezaugarriak.
44. artikulua. Fatxadak.
Fatxada osoa, beheko solairua barne, berdin tratatuko da, salbu eta beheko solairua zokalo gisa eraiki nahi denean; kasu horretan zilegi izanen dira eraikuntzako konponbide bereziak.
Goiko bi solairu dituzten fatxadetan, bi solairu horietako baoen arteko konposizio-mailaketa eginen da.
Eraikinak goitik behera itxiko dira, kale edo galtzadako zoladuraren sestraraino. Ez da onartuko beheko solairuetako egitura sostengatzailea agerian uztea, atariak izan ezik.
Fatxadetan ageriko material hauek onartuko dira:
-Harlangaitza edo forma erregularreko harri plakak, inguruko harriz eginak.
-Morterozko zarpiatu jarraitua eta leuna, marrazkirik gabe eta kolore zuri tradizionalaz margotua; metro bateko garaiera duten zokalo grisez pintatuak onartzen dira.
-Dekorazioko "Decopierre" harria, aldez aurretik laginak Udalari aurkeztuta, Udalak haiek ezartzeko baimena eman dezan.
Horiez gain, eta bakarrik industriarako eta biltegitarako lurzatietan, onartzen da geruza bakarreko mortero karrakatu-landua (jaurtitako agregakinik gabe), grisa eta, batez ere, zuria.
Debeku da gainerako materialak erabiltzea, bereziki harlangaitza imitatzen duten harri irregularrezko plakak.
45. artikulua. Arotz lanak.
Hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian, ateen eta leihoen arotzeriak zur pintatu edo bernizatukoak izanen dira, eta zurezko xaflazko edo taulazko kontraleihoak ezartzen ahal dira, baina debeku dira pertsiana bilgarriak. Katalogatu gabeko eraikinetan, onartzen ahalko dira, orobat, zuraren imitazioko materialak; material horiek ezarri baino lehen, Udalari ereduak erakutsiko zaizkio, onets ditzan.
Beheko solairuko garajeen edo lokalen ateetan, haizu da zura imitatzen duen xafla aurrelakatua, katalogaturiko eraikinak ez badira.
Beheko solairuko leihoetan burdin sareak jarri ahalko dira, tradiziozko itxura soilekoak, hozkaduren barnealdean kokatuta.
Industriarako erabilera duten lurzatietan, zuraz gain, metalezko arotzeria lakatu zuri, gris eta okreak onartzen dira.
46. artikulua. Eraikin katalogatuak.
Iraunarazi beharreko eraikin edo osagai historikoak, kulturalak eta ingurumenekoak biltzen dituen katalogo bat dago Udal Plan Orokorrean. Katalogo horretan berariazko babes neurri batzuk ezarri dira, elementu horien suntsipena edo aldaketa sakona eragozteko.
Inbentario horretako eraikin edo elementuak antolamendu planoetan seinalaturik daude. Haietan egiten diren jarduketa guztiek katalogoan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
Eraikuntza, espazio eta elementu horien inguruan debekaturik dago haientzat kaltegarri diren edo haien ikusbitartea nahiz hiri sareko integrazioa funtsez aldatzen dituzten eraikuntza edo instalazioak egitea.
VII. KAPITULUA
Baimentzen ahal diren jarduerak
47. artikulua. Azaleren definizioa.
Ezarritako mugei dagokienez, azaleratzat jo behar da jarduera nagusiari zuzenean lotuta dagoena, kanpoan utzita langileen zerbitzurako lokalak, komunak eta are biltegia edo ofizio osagarrietako gunea ere, gune hori erabat banandurik eta bereiz badago eta jardueraren xede nagusia biltegiratzea ez bada. Biltegi horiek, dena den, jarduera osoak bete behar dituen zuzenketa neurri eta muga berberak izanen dituzte.
48. artikulua. Potentziaren definizioa.
Jarduera batean instalatutako guztizko potentzia, ezarritako mugen ondorioetarako, atal mekaniko mugikorrak dituzten makina finko guztien zaldi-potentzien batura da. Ez dira potentziaren kalkulu horretan sartuko aire xurgagailuak, girogailuak eta antzeko instalazio mekanikoak, ez dutelako zerikusirik jardueraren xedearekin eta langile eta bezeroen erosotasunerako baizik ez direlako. Betiere, instalazio horiek instalazio osoari eskatzen zaizkion zuzenketa neurrien mende jartzen ahalko dira.
49. artikulua. Kokapenaren araberako mugak.
Zehaztutako jarduera edo instalazioak ondoko kokaleku hauetako batean kokatuko dira:
1.-Abeltzaintzako instalazioak.
2.-Lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren industria instalazioak.
3.-Egiturazko elementuak etxebizitzetatik aparte dituzten industria pabiloiak.
4.-Etxebizitza eraikinetako beheko solairuak.
5.-Etxebizitzetako sotoak.
6.-Goiko solairuak industriarako ez diren eraikinetan edo etxebizitza-guneetan.
Kokaleku jakin batean baimentzen diren jarduerak baimendutzat emanen dira zenbaki txikiagoko kokalekuetan ere, 1 eta 2 zenbakikoetan izan ezik. Ulertu behar da etxebizitzetarainoko distantzia dela bai lehendik dauden etxebizitzetaraino bai indarra duten planen arabera eraiki daitezkeen etxebizitzetaraino utzi beharreko distantzia.
50. artikulua. Abeltzaintzako instalazioak.
Gai honetan arau izanen da ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.
51. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren industria instalazioak.
Apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretuak arautzen ditu.
52. artikulua. Egiturazko elementuak etxebizitzetatik aparte dituzten industria pabiloiak.
Ondoko jarduerak kokatzen ahal dira horrelako lekuetan, potentzia eta azalera mugarik gabe:
-Eraikuntzako lan osagarrietako industriak:
- Harriaren eta marmolaren industriak.
- Habeen eta eraikuntzako elementuen fabrikazioa.
- Beiraren industriak.
- Horien antzekoak.
-Industria elektromekanikoak:
- Lantegi mekanikoak oro har.
- Lantegi elektrikoak.
- Forjak, xafla lantegiak eta antzekoak.
Galdategiak multzo horretatik kanpo daude.
-Zuraren industria:
- Zurgintza mekanikoko lantegiak.
-Industria kimikoak:
- Argazkigintzako laborategiak.
- Laborategi kimikoak.
- Farmaziako eta lurringintzako laborategiak.
- Koloreen eta pinturaren fabrikazioa.
- Lixiba eta xaboien fabrikazioa.
Koipeak urtzen diren jarduerak multzo horretatik kanpo daude.
-Elikagaien industriak:
- Gizaki eta abereentzako elikagaiak prestatzea abererik hil gabe eta hiltegiko azpiprodukturik erabili gabe.
- Edari eta likoreak prestatzea.
- Okindegiko prestalekuak.
- Gozotegiko eta izozkitegiko prestalekuak.
- Hestebetegintzako prestalekuak.
- Urdaiazpiko eta hestebeteen lehortegiak.
- Kafe txigortegiak.
-Garraio eta komunikazio industriak:
- Autobus eta kamioientzako garajeak.
- Ibilgailuak konpontzeko lantegiak.
-Industriako eta nekazaritzako biltegiak.
53. artikulua. Etxebizitza eraikinetako beheko solairuetan edo etxebizitzei atxikitako eraikinetan kokatutako jarduerak.
Ondoko jarduerak kokatzen ahalko dira horrelako lekuetan:
-Eraikuntzako lan osagarrietako industriak.
Beiragintza, iturgintza, latorrigintza, pintura eta dekorazio lantegiak soilik.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia: 30 ZP.
-Industria elektromekanikoak.
- Sarrailagintza, burdingintza eta jostailugintza lantegiak.
- Eraikuntza eta konponketa elektromekanikoa.
- Aluminioa, brontzea eta abar lantzeko metal lantegiak.
- Piezak, moldeak eta abar mekanizatzeko lantegiak.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
-Zuraren industriak:
- Zurgintza, ebanisteria eta tapizgintza lantegiak.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
-Industria kimikoak:
- Argazkigintzako laborategiak eta analisi kimikoak.
- Tindategi eta ikuztegi familiarrak, ez industrialak.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
-Elikagaien industriak:
Artisautzako jarduera txikiak soilik onartzen dira, etxekoak, eta ondoko mugekin:
- Gehieneko azalera: 200 m².
- Gehieneko potentzia: 30 ZP.
-Ehungintza:
- Jantzi eta apaingarrien industria.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
-Arte grafikoak:
- Arte grafikoen lantegiak, azaleztatzea eta erreproduzitzea barne.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
-Garraio eta komunikazio industria:
- Ibilgailuak konpontzeko lantegiak, xafla-lanak eta pintura izan ezik.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
-Aisia eta josteta establezimenduak:
- Taberna, kafetegi, ostatu, sagardotegi eta antzekoak.
- Klub, pub eta antzekoak.
- Gozotegi, txokolategi, txurrotegi eta antzekoak.
- Jatetxe, erretegi, elkarte gastronomiko eta antzekoak.
-Dantzalekuak:
- Dantza aretoak.
- Diskotekak.
- Disko-taberna eta antzekoak.
- Kafe-kontzertu edo kafe-antzokiak.
-Joko aretoak:
- Joko makinak, automatikoak, billarrak, etab.
- Bingoak, kasinoak eta antzekoak.
-Gorputz hezkuntzako eta borroka arteetako establezimenduak:
- Gimnasio, sauna eta antzekoak.
-Etxeko erabilera eta kontsumorako abere ustiategiak:
- Ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan "etxeko ukuiluetarako" ezarritako baldintzak bete behar dira. Foru dekretu horren bidez abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.
-Nekazaritzako biltegiak:
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 150 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: 30 ZP.
54. artikulua. Etxebizitza eraikinetako sotoetan kokatutako jarduerak.
Ondoko jarduerak kokatzen ahalko dira horrelako lekuetan:
-Etxebizitzetarako berokuntzako galdarak:
- Berokuntza eta ur beroaren sistemako galdarak.
-Turismoentzako garajeak:
- Ez dute azalera mugarik, baina debekaturik dago kamioiak eta autobusak sartzea.
-Industriako biltegiak (beheko solairuko jarduerari lotuak):
- Muga hauek izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 300 m².
- Gehieneko potentzia mekanikoa: elementu mekaniko finkorik gabe.
55. artikulua. Goiko solairuak industriarako ez diren eraikinetan edo etxebizitza-guneetan.
Ondoko jarduerak kokatzen ahalko dira horrelako lekuetan:
-Aisia eta josteta establezimenduak (beheko solairuko jarduerari lotuak):
- Taberna, kafetegi, ostatu, sagardotegi eta antzekoak.
- Klub, pub eta antzekoak.
- Gozotegi, txokolategi, txurrotegi eta antzekoak.
- Jatetxe, erretegi, elkarte gastronomiko eta antzekoak.
- Horiek guztiek ondoko mugak izanen dituzte:
- Gehieneko azalera: 200 m² erabilgarri (jendearentzat irekia den aldearen azalera).
-Jendea hartzeko gunea duten merkataritzako jarduerak, eta bulegoak oro har.
-Aurreko jardueren osagarriak diren biltegiak (beheko solairuko jarduerari lotuak).
56. artikulua. Baimen bereziak.
Alkatetzak egoki iritziz gero, baimen bereziak ematen ahalko dira festak, kontzertuak, kultura eta folklore ekitaldiak eta halakoak egiteko.
VIII. KAPITULUA
Hirigintzako prozedura
57. artikulua. Obra lizentziak.
Obra lizentziak idatziz eskatuko dira, alkateari zuzendutako eskabidea aurkeztuz. Eskabideak interesdunaren edo haren ordezkariaren sinadura eduki behar du. Ordezkariak sinatzen badu, haren izena, deitura eta helbidea jarriko dira.
Eskabidearekin batera, agiri hauen launa ale aurkeztuko dira:
-Proiektu teknikoa, legezko gaitasuna duen profesional batek sinatua eta haren lanbide elkargoak ikus-onetsia, obren garrantziak hala eskatzen duenean.
Obra lizentzia jasotzeko ez da aski oinarrizko proiektua aurkeztea; aitzitik, ezinbesteko baldintza da lizentzia jaso aurretik exekuzio proiektua aurkeztea.
Lehendik dauden eraikuntzak zaharberritzeko obretarako, eraikinaren oraingo egoera erakusten duten bi argazki erantsiko dira.
-"Obra txikiak" teknika errazeko obrak dira, eraikuntzaren nahiz ekonomiaren aldetik garrantzi gutxikoak. Normalean konponketa, dekorazio, apaintze edo ixte obra txikiak dira, aurrekontu apalekoak, eta ez dute ukitzen ez eraikuntzaren egitura ez kanpoaldeko itxura.
Halako obretarako ez da beharrezkoa teknikari eskudunak sinatutako proiektu teknikoa aurkeztea, baina egin beharreko obrak ongi deskribatzen dituzten agiriak aurkeztu behar dira. Gutxienez ere agiri hauek erantsi behar zaizkio eskabideari:
- Obra guztiak eta erabili beharreko materialak deskribatzen dituen memoria.
- Kokapen planoa.
- Oraingo egoeraren eta obren ondoko egoeraren planoa.
- Obren aurrekontu zehaztua.
Eraikitzeko lizentzia emanez gero, hartzailearen betebeharra izanen da bide publikoan, espaloi, harri-zola, zoladura, hodi, argi, sail landatu eta gainerako zerbitzu publikoetan obrek eragin ditzaketen kalte guztiak ordaintzea, eta hori bermatzeko banku abala eskatzen ahalko zaio.
Obra hasi aurretik, kasua bada, Udalak izendatutako arduradunak lerrokadurak eta sestrak egiaztatuko ditu obra tokian bertan.
Ondoko kasuetan obra edo jarduera lizentziak iraungitzat joko dira automatikoki, idatzizko jakinarazpenik gabe:
-Lizentzia eman zenetik urtebete iragaten bada obrak edo jarduera hasi gabe.
-Obrak edo jarduera hasirik, eten eta berriz ere hasi gabe sei hilabete iragaten direnean, non ez duen interesdunak eskatu luzapen bat, baita lortu ere Udalarengandik, eskabidean alegatu behar dituen arrazoiengatik. Kontzesioan finkatutako epea obrak hasi gabe iragaten bada, lizentzia behin betikoz iraungiko da.
-Lizentzia eman zenetik hiru urte iragaten badira obrak amaitu gabe.
Sustatzaileak, Udalaren obra lizentziaz gain, aplikatu beharreko legeria sektorialetan eskatzen diren baimenak ere eskuratu beharko ditu. Gogoratu behar da, bereziki, Urari buruzko Legearen arabera, ur ibilguen bazterretako lurrek 5 m zabaleko zortasun eremua dutela erabilera publikorako eta 100 m zabaleko txukuntasun eremua, zeinean lurzoruaren erabilerak eta jarduerak baldintzaturik egonen baitira. Hori dela eta, proiektuak arroko erakundeari aurkeztu behar zaizkio, aurretiazko txostena egin dezan. Halaber, Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko errepideen babes edo ukipen eremuan egin beharreko jarduketek Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren aurretiko baimena behar dute, errepideen foru legeen arabera.
58. artikulua. Lehen erabilerako lizentziak.
Etxebizitza berriak edo eraberritze obra handiak izan dituzten etxebizitzak erabili eta okupatu baino lehen udalek aukeratzen ahalko dute lehen erabilerako edo okupazioko lizentziak ematea ala ez. Itzaltzuko Udalak horiek ezartzea erabakitzen badu, honako arauak beteko dira:
-Lizentzia hori idatziz eskatuko da eta agiri hauek erantsiko dira: obra zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua eta haren lanbide elkargoak ikus-onetsia; obraren amaierako planoak, obraren amaierako ziurtagiria, eta obra bukatuaren 4 argazki.
-Lizentzia hori eman aurretik Udalak egiaztatu behar du eraikuntza edo eraberritze obra, kanpotik egiaztatzen ahal diren hirigintzako baldintza oinarrizkoetan behintzat, bat datorrela obra lizentzia jaso zuen proiektuarekin, eta bete egin direla ordenantzetako eta, kasua bada, urbanizazioko betebeharrak.
59. artikulua. Jarduera lizentziak eta irekitzeko lizentziak.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduan azaltzen da nola tramitatu behar diren jarduera sailkatuak.
Jarduera eta lokala eskualdatzen direnean berriz tramitatu beharko da espedientea, jarduera lizentzia jaso zuen instalazioan aldaketarik egiten bada.
Jarduerak lekuz aldatzen direnean, instalazio berrirako eskatzen den tramitazio bera egin beharko da.
Lehendik baimena duten instalazioak handitzeko, udal lizentzia eskuratu beharko da, baimen berria emateko eskatzen diren baldintza bertsuak betez.
Aurkeztu eta gauzatutako proiektua da jarduera sailkatuetarako lizentziak emateko oinarria. Beraz, lokalean edo instalazioan edozein aldaketa fisiko egin aurretik hori jakinarazi behar da, tramite guztiak berriz egin behar diren edo lehengo lizentzia baliozkotzat eman daitekeen erabakitzeko.
Egin nahi diren aldaketak funtsezkoak badira, edo lizentziaren baldintzak aldaraziko dituztela uste bada, beste espediente bat tramitatzeko aginduko da, dela aldatutako zatiari buruzkoa soilik, dela instalazio osoari buruzkoa, aldatutako zatia bereizterik ez badago.
60. artikulua. Exekuzio aginduak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 195. artikulua aplikatuko da. Lurren, ekimen pribatuko urbanizazioen, eraikuntzen eta kartelen jabeek horien segurtasunerako, osasungarritasunerako eta apaintasun publikorako baldintzak bete beharko dituzte.
Udalak, dela ofizioz dela edozein interesdunen eskariz, aipatu baldintza horiek mantentzeko behar diren lanak betearazteko agindua emanen du eta lan horiek egiteko epea zehaztuko.
61. artikulua. Aurri egoeren espedientea.
Aurri espedienteak ofizioz edo alderdiren batek eskaturik tramitatuko dira, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 196. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Aurria hur-hurrekoa bada, Alkatetzak eraikineko bizilagunak berehala irtenarazi eta higiezina eraisteko aginduko du, interesdunei aurretik entzun beharrik izan gabe.
Eraikin, eraikuntza edo instalazio baten arrisku edo aurri egoera partziala denean ere, presako neurri egokiak hartzen ahalko dira.
URBANIZAZIOARI BURUZKO ORDENANTZA
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea eta esparrua.
Ordenantza honen xedea urbanizazioarekin zerikusia duten alderdi guztiak arautzea da. Bai Udalaren obretan eta bai partikularren ekimenez egiten direnetan aplikatuko dira, baldin eta erabilera publikoko eremuan eraginik badute. Beste aldetik, urbanizazio berriko obrak nahiz lehendik dagoen urbanizazioa berritzeko edo aldatzeko obrak hartuko dituzte mendean. Ordenantza honen aplikazio eremua Itzaltzuko udal mugape osoa da.
2. artikulua. Indarraldia.
Ordenantza hauek Udal Planak indarra hartzen duen egun berean hartuko dute indarra.
3. artikulua. Interpretazioa.
Ordenantza hau testuingurua kontuan hartuz interpretatuko da. Zalantza edo zehazgabetasun kasuetan, beti eginen da aldez aitzinetik urbanizatzearen alde eta ahalik eta zerbitzu gehien antolatzearen alde.
II. KAPITULUA
Urbanizazio obrak
4. artikulua. Zoladurak.
Antolamendu planoetan urbanizazioaren diseinu orientagarria jaso da, urbanizazio proiektu eta obretan zehaztu beharko dena. Proiektu horiek aurreikusitako aparkalekuen modulua bermatuko dute, indarra duen araudia betez. Galtzadak eta espaloiak bereizteko zintarririk gabeko bideak diseinatzeko joera egonen da, egitura edo material ezberdinez bereiziz.
Herrigunean, egun harri naturalez zolaturiko kale edo espazioetan, kontserbatu eginen da zoladura hori; hondaturiko edo zangak irekita aldaturiko tarteetan, harrizko zoladura berrezarriko da, jatorrizko harriaren ezaugarriak dituena erabilita.
Hiri lurzoru finkatuko urbanizazio berrietan, bakarrik harri naturalezko zoladura baimenduko da.
Hiri lurzoru finkatu gabeko eta lurzoru urbanizagarriko kaleetan, ondoren definituko diren zoladura mota guztiak onartuko dira, asfaltozko zoladura izan ezik, bakarrik zeharkalean erabiliko baita.
Onartzen diren materialen ezaugarriak:
1.-Elementuka jartzen direnak:
Espaloi eta espazio publikoetan erabiliko dira, hormigoizko zolata baten gainean finkaturik. Hormigoizko geruza hori gutxienez 10 cm lodi izanen da espaloietan eta 18 cm lodi galtzadetan edo ibilgailuak ibil daitezkeen guneetan.
Espaloia galtzada baino gorago badago, hormigoizko zintarri aurrefabrikatua eta pasaguneetarako pieza bereziak jarriko dira.
Bermatu egin behar da materiala irristagaitza dela eta izozteak jasanen dituela.
-Harri naturalez egindako zoladurak:
- Harlauzak: gutxienez 5 cm lodi den galtzadarria.
-Hormigoizko zoladura aurrefabrikatuak:
- Galtzadarriak: 6 eta 12 cm bitarteko lodiera, harri naturalen antzeko modeloak.
- Pastazko baldosa hidraulikoa, terrazoa edo terrazo garbitua.
2.-Gainazal malguak.
Zeharkalean erabiliko dira.
-Beroan egindako nahastura bituminosoa:
Gutxienez 9 cm lodi. Honela osatuko da: ECR-0 inprimazio garaztada; beroko aglomeratu asfaltikoa, G-12 motakoa, kareharrizko agregakina (5 cm); ECR-1 itsaspen garaztada, eta beroko aglomeratu asfaltikoa, S-12 motakoa, ofitazko agregakina (4 cm).
3.-Zoladura zurrunak.
Bai espaloietan bai galtzadetan erabiltzen ahalko dira.
-In situ hormigoia:
HP-40 masa-hormigoia (flexotrakzioaren kontrako erresistentzia: 40 kp/cm²). Gutxienez 20 cm lodi bideetan eta 10 cm lodi espaloietan. Uzkurtze-junturak eginen dira; horiek 4,5 cm-ko sakonera izanen dute, polisulfuro erretxinaz zigilatuko dira eta haien arteko distantzia 4 x 4 m izanen da gehienez.
4.-Zoladuraren oinarria.
Zoruak oinarri eta oinarri-azpi pikordunekin eginen dira, eta justifikatu beharko da errepideei buruzko jarraibide hauek betetzen direla: 6.1 IC araua, "Zoru malguak", eta 6.2 IC araua, "Zoru zurrunak".
Oinezkoentzako eremuetan, oinarria zabor-legarrezko 15 cm-ko geruza izanen da gutxienez, aukeratutako lurra kontuan hartuz.
5. artikulua. Lorategiak.
Urbanizazio proiektuetako dokumentazioan behar diren aurreikuspen deskribatzaile, grafiko eta ekonomikoak eginen dira soropila eta zuhaitzak landatu daitezen Planak horretarako hautatzen dituen tokietan. Berdeguneek aspertsiozko ureztapen automatiko programagarria izanen dute. Ertzetako berdeguneak "erdinaturalak" izaten ahalko dira, hau da, Udalak zehaztu beharreko urbanizazioaren esku-hartze txikia hartuko dute.
Zuhaitzen baldintzak hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian:
-Zuhaitzen arteko distantzia, landaketetan: landareen arteko tartea, oro har, 3,5 m-koa izanen da lerroan, piramide formako espezieen kasuan, eta 8 m-koa tamaina handiko zuhaitzak direnean.
-Zuhaitzaren eta fatxadaren arteko distantzia: gutxienez 2,5 m.
-Zerbitzu sareetarainoko tartea: gutxienez 1,5 m.
-Zuhaitz-txorkoak: gutxienez 1 m² utziko da zolatu gabe. Zuhaitz-txorkoko landare lurreko geruza espaloiaren arrasean egonen da.
6. artikulua. Irisgarritasuna.
Kaleek zeharretara %2ko malda izanen dute. Luzetara, ahal dela, gehienez %10eko malda izanen dute. Luzetara gutxieneko malda %0,5 izanen da.
Ahal dela, espaloiek gutxienez 1,5 m-ko zabalera izanen dute.
Urbanizazio berrietan, Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoei buruzko uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua beteko da (154/1989 Foru Dekretua).
7. artikulua. Edateko uraren hornidura eta banaketarako baldintzak.
-Etxebizitza eraikin guztien hornidura Udalaren banaketa saretik egin behar da.
-Uraz hornitzeko sarea bide-sareari jarraituz eginen da edo, bestela, espazio publiko eraikiezinetan barna, trazadura erregular baten ariora, sakonera beti berdinean eta, konpondu behar izanez gero, baliabide arruntak erabiliz sarbidea izanen dutenetan.
-Ureztaketa ahoak paratuko dira karriketako espaloietan, mangerak lotu ahal izateko. Nolanahi ere, ureztaketa ahoen arteko tarteak sarearen presioen ariora arrazoituko dira, halako moldez non ekintza eremuak elkarren segidan jarriko diren, inolako eremurik estali gabe geldi ez dadin. Berdeguneetan nahitaezkoa izanen da aspertsiozko ureztatze sistema, programagailu automatiko eta guzti.
-Indarra duen araudian eskatzen diren ur harguneak jarriko dira.
-Eraikuntzako material eta xehetasunei dagokienez, erakunde eskudunak (Itzaltzuko Udalak edo Jurramendiko Mankomunitateak) xedatzen duena beteko da.
8. artikulua. Ur hustuketa eta saneamendurako baldintzak.
-Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko eraikuntza guztietan, saneamendua Udalaren kolektore sareen bitartez egin behar da, ur beltzak eta euri urak bereizten dituen sarea ezarriz. Urbanizazio berriek euri uren sarea izanen dute, ibilgu publikora isuriko dituena.
-Bide-sareari jarraituz diseinatuko da edo, bestela, eremu publiko eraikiezinetan barna.
-Estolderia orokorreko gutxieneko sekzioak 250 mm-koak eta 300 mm-koak izanen dira ur beltzetarako eta euri uretarako, hurrenez hurren.
-Material eta xehetasun hauek onartuko dira hodietarako: PVCa eta hormigoi bitrozentrifugatua, entxufea-kanpaia lotura homologatuekin.
-Erregistro-putzuak ezarriko dira norabide aldaketa guztietan. Hormigoi aurrefabrikatuz eginen dira, gomazko estankotasun-junturekin. Sarrerako pateak korrosioaren kontrako material homologatuekin eginak izanen dira. Estalkiak burdinurtu nodularrezkoak izanen dira, 60 cm-ko diametroa izanen dute eta 40 tonako erresistentzia.
-Behar diren kalkulu guztiak eginen dira isurketak eta atzerapena, euri jasetako emariak eta horien justifikazioa eta ur beltzen emariak zehazteko, eta sare osoaren kalkulua eginen da.
-Euri uren kanalizazioa ur beltzen kanalizaziotik bereiz eginen da. Sare horien neurriak 10 urteko aldian gertatzen den egoerarik txarrenerako kalkulatuko dira.
-Hodiak gutxienez 1 m-ko sakoneran egonen dira, hodiaren gainaldean neurtuta.
-Eraikuntzako material eta xehetasunei dagokienez, erakunde eskudunak (Itzaltzuko Udalak edo Jurramendiko Mankomunitateak) xedatzen duena beteko da.
9. artikulua. Herriko argien baldintzak.
Edozein urbanizazio berrik, zati berrik edo lehendik dagoen urbanizazio baten edozein eraberritzek jarraian adierazten diren ezaugarriak dituen herriko argien instalazioa izan beharko du.
1.-Argiztapen mailak eta uniformetasunak.
Bide sistemak galtzadaren gaineko iluminantzia eta uniformetasun hauek izanen ditu, gutxienez:
-Estatuko edo probintziako sareko errepideak: gutxieneko argiztapena: 28 lux; gutxieneko/gehieneko uniformetasuna: 0,6; gutxieneko/batez besteko uniformetasuna: 0,3.
-Ibilgailuen zirkulazioa duten kaleak: gutxieneko argiztapena: 24 lux; gutxieneko/gehieneko uniformetasuna: 0,55; gutxieneko/batez besteko uniformetasuna: 0,3.
-Oinezkoentzako kale edo eremuak, edo ibilgailuen zirkulazio oso urria dutenak: gutxieneko argiztapena: 18 lux; gutxieneko/gehieneko uniformetasuna: 0,5; gutxieneko/batez besteko uniformetasuna: 0,2.
Hori guztia eginen da Argiteria Gaueko Ingurunea Babestearren Antolatzeari buruzko azaroaren 9ko 10/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoa betetzeari kalterik egin gabe (irailaren 17ko 199/2007 Foru Dekretua).
2.-Materialak, motak eta kalitateak.
2.1. Luminariak.
Herrigunean lehendik dagoen instalazioari zati berri txiki batzuk gehitzea dakarten urbanizazioetan, luminariak urbanizazioa dagoen herriaren gainerako aldean erabili direnen antzekoak izanen dira.
Herriko herrigunetik aparte dagoen multzo independentea osatzen duten urbanizazioek herrigunean dauden luminarien diseinua ez dena izaten ahalko dute. Dena den, proposaturiko luminariak zehaztu beharko dira proiektuan, Udalak onets ditzan.
Nolanahi ere, honako kalitate hauek izanen dituzte:
-Argi kutsadurari, gaueko ingurunea babesteari eta aurrezki energetikoari buruz indarra duen araudia beteko du. Debekatuta daude isuritako fluxua %20 baino gehiago gainditzen duen hemisferio fluxua duten luminariak, interes bereziko argiztapenak izan ezean. Aurrezki energetikoko irizpideen arabera, kanpoko argiztapenetan erabili beharreko lanparak presio handiko (VSAP) eta presio txikiko (VSBP) sodio-lurrunezkoak izanen dira. Lanpara horiek merkurio-lurrunezko lanparak ordeztu behar dituzte herriko argiak berriztatzeko prozesuetan, instalaturiko potentzia murrizten saiatu behar direlako.
-Farol artistikoak: eraikuntza itxia izanen dute, eta 250 W-rainoko VSAP lanparak eta potentzia berdineko merkurio-lurrunezko lanparak barne hartzeko gai izan beharko dira. Behe tentsioko material elektrikoaren inguratzaileak direnez, UNE 20314 arauak beteko dituzte O motako gailu gisa eta osagarri elektrikoak ez dira muntatuko plaka biratzaile baten gainean. 1 mm-ko lodiera duen altzairu herdoilgaitzezko xaflan edo 1,5 mm-ko lodiera duen altzairu galbanizatuzko xaflan eginen dira. Halaber, beira zuntzez indarturiko eta masan pintaturiko poliamidaz egindako farol artistikoak instalatzen ahalko dira. Difusoreak polikarbonato grabatuzkoak edo beira tenplatuzkoak izanen dira. Islagailua altzairu herdoilgaitzezkoa izanen da. Pizteko ekipamendura heltzen ahalko da, difusoreak desmuntatu gabe. Lanpara-euskarria portzelana indartuzkoa izanen da, CEI 238 araua beteta. Torlojuak eta kanpoko azkoinak latoizkoak izanen dira. Farolaren enborra labean pintatuko da beltzez, poliuretano esmaltez. Horrela, ordenantza honetan eskatzen den pinturaren erresistentzia bermatuko da.
-Errendimendu handiko luminariak: itxiak izanen dira eta bi konpartimentu izanen dituzte, bata sistema optikorako eta bestea pizteko ekipamendurako. Sistema optikorako konpartimentuaren gutxieneko babes maila: IP65. Atal nagusia aluminio injektatuzkoa izanen da, labeko poliesterrezko pinturaz pintatua. Pinturaren itsaskortasunaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da. Sistema optikoak honakoak izanen ditu: aluminiozko pieza bakarra duen islagailua, elektrokimikoki distirarazita eta anodikoki herdoilduta; segurtasunerako beirazko itxitura gogortu laua, Securit motakoa, behar bezain lodia dena NF C 71-110, 4, 11 arauaren aginduak betetzeko moduko talkarako erresistentzia bermatzeko; eta portzelanazko E-40 lanpara-euskarria. Osagarrien konpartimentua behar bezain handia izanen da bertan aise sartu ahal izateko, luminaria zutabearen gainean paratu ondotik, goi presioko sodio-lurrunezko lanpara bat, goi maiztasunekoa, 250 W-ekoa, argi fluxu bikoitzarekin pizteko ekipamendua.
-Luminaria apaingarriak: enbor nagusia aluminio injektatuzkoa edo beira zuntzaz indarturiko poliamidazkoa izanen da; difusorea UV izpien kontra tratatutako polikarbonatozkoa edo beira tenplatuzkoa; eta islagailua, berriz, aluminio anodizatuzkoa edo altzairu herdoilgaitzezkoa. 159 W-eko eta maila bikoitzeko goi presioko sodio-lurrunezko ekipamendu eta lanparetarako lekua izanen du.
2.2. Aginte zentroa.
Hormigoi armatuzko armairua, beira zuntzez indartu eta goi tenperaturan moldean prentsatutako poliesterrezko atearekin. Bloke bakarrekoa izanen da, bai neurketa ekipoa eta bai aginte eta babes panela barnean edukitzeko. Gutxieneko neurriak hauek izanen dira: 1180x1060x320 mm. Zokaloz eta kutxetaz ainguratuko dira. Koadro bakoitzaren barnean argi-puntua instalatuko da, 40 W-ko lanpararen bidez. Koadroaren elementu ezberdinak idazkunen bidez identifikatuko dira.
2.3. Eroaleak.
Kobrezkoak izanen dira, kasu bakoitzean behar den sekziokoak (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera). PRCzko isolamendua izanen dute, eta UNEko RV izendapena. Kable guztien kanpoko estalkietan marka, izendapena (RV), eroale kopurua eta sekzio nominala grabatuko dira. Konexioetan poroak estaltzeko zinta berezia edukiko dute.
2.4. Euskarriak.
Zutabe, argi-paldo eta horma-besoen bidez egiten ahalko dira. Lehentasunez lehenak kokatuko dira, homologatuta daudenak eta talkarako erresistentzia dutenak. Zutabeen oina lurrean sartuko da, eta zimentazio elementuak (ainguratze plakak, torlojuak, betegarriak...) ez dira zutabearen oinarriaren diametrotik kanpora aterako. Espaloiaren zabalera dela-eta horiek instalatu ezin direnean, horma-besoak onartuko dira, Udalaren berariazko onarpenaren bidez. Hona hemen euskarrien ezaugarriak:
-Faroletarako zutabeak: burdinurtuzko pieza bakarra izanen dute edo burdinurtuzko oinarria eta altzairuzko xaflako hodiz egindako fustea. Atexkaren bidez mekanizatuko dira, eta hortik fusiblera eta lurreko hargunera helduko da. Hori itxiko da, altzairu herdoilgaitzezko torlojuaren bidez. Oinarriaren barnean horri soldaturiko zulo bateko pletina izanen du, atexkatik uki daitekeena, lurrerako atea jartzeko. Zutabe osoari herdoilaurkako inprimazioaren bi eskualdi eta poliuretano esmalte beltzaren bi eskualdi emanen zaizkio.
-Luminarietarako argi-paldo eta horma-besoak: argi-paldo eta zutabeak egiteko karbono-altzairuzko xafla erabiliko da, ST-32-2 motakoa, adierazten den lodierakoa. Pieza bakarra izanen dute, topeka soldatua sortzaileari jarraituz gas aktibozko atmosferako prozesu automatikoan, DIN 1910 eta DIN 8559 arauekin bat.
Fustearen beheko aldean oineko plaka lokailu bat egonen da 8, 10 edo 20 mm-koa. Plaka enbutizioz eginen da, fusteari barnetik nahiz kanpotik topeka soldatuz lotuko zaio, eta lau zulo trokelatu izanen ditu, jarriko diren lotura pernoei egokituak.
Erresistentzia mekanikoak, behar den luminaria paratu ondotik, indarra izan beharko du Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan zehaztu esfortzuak jasateko, eta 3,5 izanen da segurtasun koefizientea. Alderdi hori egiaztagiri ofizialaren bidez ziurtatuko da. Atea finkatu eta ateari eragiteko osagarriak altzairu herdoilgaitzezkoak izanen dira.
Fustearen barnean, eta erregistrotik erabiltzeko moduan, lurrerako lotunea jarriko da. Erregelamenduaren araberakoa izanen da eta zutabeak konexiorako behar den pletina edukiko du.
Pieza osoa zink bainutan galbanizatua izanen da, UNE 37501 arauarekin bat; haren lodiera 520 gr/mm²-koa izanen da. Beraz, elementuok galbanizatutakoan ez da eginen estaldura hondatzen ahal duen konformaziorik, ez eta errepaso mekanikorik ere. Oxirom motako pintura beltzaren bi eskualdiz emanen zaio akabera, behar den galbanizatuaren gainean inprimazio berezia eman ondoren.
Kono-enbor formakoak edo zilindro-formakoak izaten ahalko dira, eta jarraian adierazitako neurriak izanen dituzte. 60 mm-ko diametroa eta 70 mm-ko luzera dituen mahuka izanen dute, luminariara akoplatzeko.
Kono-enbor formako zutabea:
LUZERA | BURUAREN DIAMETROA | KONIKOTASUNA | PLAKA | FUSTEKO XAFLAREN LODIERA |
3-3,5 m | 60 mm | 20:1000 | 250x250x8 | 3 mm |
6 m | 60 mm | 13:1000 | 400x400x10 | 3 mm |
8 m | 60 mm | 13:1000 | 400x400x10 | 3 mm |
9 m | 60 mm | 13:1000 | 400x400x10 | 4 mm |
10 m | 60-76 mm | 13:1000 | 400x400x20 | 4 mm |
12 m | 76-89-102 mm | 13:1000 | 400x400x20 | 4 mm |
Zilindro-formako zutabea:
LUZERA | BURUAREN DIAMETROA | KONIKOTASUNA | PLAKA | FUSTEKO XAFLAREN LODIERA |
3-3,5 m | 113,5 mm | 0:1000 | 250x250x8 | 4,25 mm |
4 m | 113,5 mm | 0:1000 | 250x250x8 | 4,25 mm |
-Farolei eusteko besoak: altzairuzko hodikoak (mekanizatu ondoren galbanizatutakoak) izaten ahalko dira, burdina edo aluminio urtuz indartzen direnak eta neurri egokiak dituztenak. Bestela, pieza bakarrekoak izanen dira, aluminio urtuzkoak. Bi inprimazio eskualdi eta poliuretano beltzaren beste bi eskualdi emanen zaizkie.
-Luminarietarako besoak: altzairuzko hodi batez eta hiru edo lau zuloko ainguraketa plaka batez osatuko dira. Behar bezalako neurriak izanen dituzte, luminariaren pisuaren eta neurrien arabera. Besoak zutabeetarako deskribatu den tratamenduaren antzekoa izanen du.
Besoak fatxadetan ainguratzeko, 16ko diametroko bernoak erabiliko dira, obrazkoak eta landatzeko 15 cm dituztenak, edo bestela, tako kimiko egokiak.
2.5. Argiak pizteko ekipamenduak.
Luminariaren barnean egonen da, homologatua izanen da eta UNE nahiz CE arauak beteko ditu. Piztu beharreko lanpararako egokia beharko du izan. Energia bi sistema hauetako baten bidez aurrezten ahalko da:
-Instalazio osorako zentralizatutako ekipamenduaren bidez.
-Puntuz puntu, ekipamendu egokien bidez.
Maila bikoitzeko (fluxua murrizteko eta energia puntuz puntu aurrezteko) ekipamenduek 4 elementu berezi eta desmuntagarri izanen dituzte: erreaktantzia eta induktantzia osagarria; abiagailu elektronikoa; bi kondentsadore; kommutazio bikoitzeko errelea (fluxu osoaren eta fluxu erdiaren arteko kommutazioa automatikoki egiteko). Nolanahi ere, potentzia faktorea 0,9 eta 1 artekoa izanen da.
Ekipamendu zentralizatuak (fluxua murrizteko, tentsioa egonkortzeko eta energia aurrezteko) argi-fluxuaren erregulatzaile egonkortu estatikoak izanen dira. Irteteko tentsioaren gehieneko aldakuntza, + %1,1ekoa izanen dena, ekarriko du 200 eta 253 V-en arteko sartzeko tentsioaren aldakuntzetarako. Fluxua murrizteko 8 maila ekarri behar ditu, nahi denean gorantz edo beherantz doan arrapala bikoitza dutenak.
2.6. Lurrerako harguneak.
Kanalizazioaren luzera osoan, zangaren hondoan landare-lurrez pixka bat estalita, kobrezko eroale biluzi bat jarriko da, 35 mm²-ko sekziokoa. Eroale horrek zutabe gaineko luminarien lurrerako kable guztiak konektatuko ditu. Lurrerako erresistentzia edozein elementu irisgarritan lurrerako deribazio batean sortzen ahal den ukipen tentsioa 45 V-tik beherakoa izateko modukoa izanen da. Zutabe, luminaria eta gainerako elementu irisgarri guztiak lurrari lotuta egonen dira.
3.-Instalazioaren ezaugarriak.
3.1. Instalazio elektrikoa.
REBT eta jarraibide tekniko osagarriak betez eginen da.
3.2. Instalazio sistema.
Instalazioa lur azpian eginen da. Eroaleak polobakarrak izanen dira, eta aurretik instalatu diren hodien barnean jarriko dira, hurrengo irizpideen arabera:
-Eskuz sartuko dira edo halako makineria berezi bat erabilita, eroaleek trakzio esfortzu soberakoak ez jasateko.
-Kutxeten ertzetan arrabolak erabiliko dira, eroaleak ez kaltetzeko.
-Ahalik eta tarterik luzeenetan jarriko dira, gutxienez ere 180 metrotan moztu gabe (betiere luzera horretako eta sekzio aldaketarik gabeko tarterik bada).
-Kutxeta guztietan begizta bana eginen da handik igarotzen diren eroale guztiekin, mantentze lana erraztu aldera.
-Kutxeten barnean egiten diren konexio guztietan begiratuko da erabatekoa dela bai eroaleen jarraitutasuna bai konexioen isolamendua. Horretarako, elastomerozko zintak erabiliko dira, jarritakoan haien artean masa uniformea osatuz urtu eta isolamendu indartua osatuko dutenak (erabilitako zintak poro-estalgarriak izanen dira, lodiera eta elastikotasun handikoak).
Luminariak fatxadetan bermatuak daudenean, honelako irizpideak erabiliko dira luminarietarako aireko deribazioak egiteko:
-Fatxadako eroalearen lehenengo tartea babesteko, altzairuzko hodia erabiliko da, behar bezalako kalibrea duena.
-Eroaleak polobakarrekoak izanen dira lehenengo tarte horretan eta aipatu ezaugarriak izanen dituzte.
3.3. Kanalizazioak.
PVCzko bi (2) hodi edo gehiago, hormigoizko dado batez babestuak. Dadoaren neurriek hodien kanpoko sortzailea gainditzeko adinakoak izan beharko dute: 10 cm gainetik eta 5 cm azpitik edo alboetatik, gutxienez. Tarte bakoitzaren kanalizazioan gutxienez ere hodi bat egonen da linea bakoitzeko, eta beste bat, erreserbakoa. Instalazioaren sakonera 50 cm-koa izanen da, gutxienez, dadoaren goialdetik neurtua. Hormigoizko dadoaren gainetik seinalizazio banda bat paratuko da.
Hodiak zurrunak (110 mm-ko diametrorako 2,2 mm-ko lodiera edo 160 mm-ko diametrorako 3,2 mm-ko lodiera) edo malguak izaten ahalko dira, geruza bikoitzekoak, kanpoko horma korrugatukoak eta barneko horma laukoak, eta 110 mm-ko diametrokoak. Kutxeten arteko tarte jarraituetan instalatuko dira eta jarraitutasuna bermatzen duten elementu bereziez lotuta. Zapalketaren kontrako erresistentziarik handiena izanen dute.
3.4. Deribazioko kutxetak.
Kutxeten bidez eginen dira deribazio guztiak. Argi-puntu guztietatik gertu kutxeta bat paratuko da. Barneko neurriak 35 x 35 cm izanen dira eta sakonera, 75 cm-koa. Burdinurtu nodularrezko estalkiak eta markoak izanen dituzte eta "kaleko argiak" errotulua ezarriko zaie. Azala irristagaitza izanen dute eta galipot geruza batez babestuko dira. Apurtzeko karga kokalekuaren araberakoa izanen da: 12,5 Tm espaloietan edo 40 Tm galtzadetan edo ibilgailuak hartzen ahal dituzten zoladuretan. Arau hauek beteko dituzte: UNE 36-118-73, UNE 41-300-87 eta EN 124.
3.5. Argindar hornidura.
Kaleko argien instalazioak herriko argien instalaziora konektatuko dira ondoko baldintzak betez gero:
-Instalazio berriaren potentzia instalatua 6 kW-etik beherakoa izanen da.
-Egungo instalazioaren aginte eta babes zentroak argi berri hori gehitzeko ahalmena izan behar du.
-Instalazio berria konektatu zaion lineak hura hornitzeko ahalmena izan behar du (tentsio-erorketaren eta abarrekoen gaineko beharkizun guztiak betez).
-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan nahiz ordenantza honetan eskatutako segurtasun neurriak instalazio berri osoan bete behar badira, dela aginte zentroan egun dauden elementu babesgarriekin dela jarritako elementu berriekin.
-Kaleko argiak paratzeko instalazio berriaren proiektuan puntu horiek guztiak kontuan hartu eta justifikatu behar dira.
Aurreko puntuak bete ezean, edo kaleko argiak paratzeko instalazio berria urrun dagoelako egungo beste instalazio bati konektatzea ekonomikoki errentagarria ez bada, energia izateko beste kontratu bat sinatu beharko da enpresa hornitzailearekin. Kasu horretan, ordenantza honetan adierazitako ezaugarriak dituen aginte zentro berria instalatu beharko du.
3.6. Babesteko sistema.
Instalazio elektrikoaren linea guztiek gainkarga, gaintentsio eta zirkuitulaburren kontra babesturik egon behar dute. Horretarako, etengailu magnetotermikoak edo kalibre egokiko fusible zirkuitulaburrak izan beharko dituzte, baita eteteko ahalmen nahikoa ere, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak alderdi horien gainean agindutakoa betez. Horrez gain, bi etengailu diferentzialek babestuko dute aginte zentrotik abiatzen den zirkuitu edo linea bakoitza. Etengailuok akats-intentsitate erregulagarria izanen dute, 0,03 amperetik 1era bitartekoa.
10. artikulua. Argindar sarearen baldintzak.
-Urbanizazio proiektuaren barnean argindar banaketaren proiektua eginen da. Proiektu hori bat etorriko da goi eta behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoetan xedatutakoarekin.
-Transformazio zentroak eta banaketa sareak sistema orokortzat joko dira. Horiek paratzeko lurzoru erreserbak publikoak izanen dira eta ahal dela saihestuko dira jabetza partikularren gaineko zortasunak.
Hiri lurzoruan kokatutako transformazio zentroak beren hiri ingurunearen estetikari egokitu behar zaizkio. Ahal dela, lur azpian egonen dira.
Eskualdeko edo hiriko transformazio zentroak eta horietara doazen lineak etxebizitza-guneetatik eta populazioguneen inguruetatik kanpo kokatu behar dira.
-Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko alderdietan, goi eta behe tentsioko banaketa lurpeko lineen bidez eginen da urbanizazio berrietarako, salbu eta gaur egun behe tentsioko aireko lineak dituzten hiriko aldeetan.
11. artikulua. Telekomunikazio sareen baldintzak.
-Bide-sareari jarraituz diseinatuko da edo, bestela, eremu publiko eraikiezinetan barna.
-Hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko alderdietan, sareak lurpean jarriko dira urbanizazio berrietarako, salbu eta gaur egun aireko telefono lineak dituzten hiriko aldeetan.
-Diseinuari dagokionez kontuan hartuko da kasuan kasuko enpresa hornitzailearen araudia.
12. artikulua. Hornidura eta saneamendu sareetako harguneak.
Hornidura eta saneamendu sare orokorretan harguneak egiteko obrak Udaleko langileek eginen dituzte, edo haiek ikuskaturik eginen dira.
Hodi nagusiak ez dira estaliko harik eta Udaleko fakultatiboak ikuskatu eta ontzat ematen dituen arte.
III. KAPITULUA
Hirigintzako prozedura
13. artikulua. Urbanizazio proiektuak.
Urbanizazio proiektuak onesteko prozedura aplikatu beharreko legezko araudian ezarritakoa izanen da.
Proiektuaren lau ale aurkeztuko dira, sinatu dituen teknikariaren lanbide elkargoak ikus-onetsiak, eskabidea erregelamenduzko epean tramitatu ahal izan dadin, baldin eta proiektua osorik badago eta indarra duen araudia betetzen duela dioen justifikazioa badu.
Legezko gaitasuna duen zuzendaritza teknikoak ikuskaturik eginen dira obrak. Udalak ahalmena izanen du obrak, horien baldintza teknikoak eta epeak ikuskatzeko, beharrezkotzat jotzen duenean.
Obrak gauzatzearekin, bide publikoan eta hiri instalazioetan kalteak eragiten badira, obren titularrak haiek konpondu edo, bestela, eragindako gastuak ordaindu beharko ditu.
Obrak bukatutakoan, urbanizazioa onar dadila eskatuko da, eta eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
-Obra zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria, proiektua egin duen teknikariak sinatua eta haren lanbide elkargoak ikus-onetsia.
-Obraren amaierako ziurtagiria, kontu-sailetan banakatua.
-Obraren behin betiko planoak, bai zoladurarenak bai instalazioenak.
-Enpresa hornitzaileen idazkiak (Mankomunitatea, kasua bada, Iberdrola -edo sareen enpresa titularra-, Telefónica, etab.). Horietan, amaitutako obra onartzen dela adieraziko da, obra kasuan kasuko araudi berariazkoa betez egin den zehaztuko da, eta erreferentziako unitateko lurzatiak hornitu ahal izateko ez dagoela inolako eragozpenik ez ordaindu gabeko zorrik adieraziko da.
-Kaleko argien sareari dagokionez, instalazio agiria aurkeztu beharko da.
-Bidezoru eta zoladurei dagokienez, obran egindako saiakuntzak aurkeztu beharko dira, alor hauen gainean: trinkotzea, proktorra, hormigoien erresistentzia, nahasketa bituminosoak, etab. Horrez gain, material bakoitzetik erabilitako tonen ordainagiriak aurkeztuko dira.
14. artikulua. Kaleko argien proiektuak.
1.-Argi publikoen instalazioa legeztatzea.
Argi publikoen instalazioa paratzeko edo lehen zegoena handitzeko, legeztatu egin beharko da Industria Departamentuan edo kontrol erakunde eskudunean; horretarako, sustatzaileak beharrezko agiriak aurkeztuko ditu erakunde horretan: instalazio elektrikoaren proiektua, instalazio elektrikoaren obra zuzendaritza, instalazioaren boletina, etab. Eta urbanizazioa jaso baino lehen, instalazioa legeztatuta egon beharko da.
2.-Kaleko argien instalazioaren proiektua.
Exekutatu beharreko urbanizazioaren kaleko argien instalazioaren proiektua aurkeztu beharko da Udalean, bai urbanizazio proiektuaren eranskin gisa bai proiektu independente gisa. Urbanizazio proiektuaren egilea izan den teknikariak edo beste batek sinatu beharko du. Nolanahi ere, hurrengo dokumentazioa bildu beharko du, gutxienez, egin beharreko obrak eta instalazioak zehatz-mehatz definitzeko balio baitu:
-Eginen den instalazioa deskribatzeko memoria.
-Argiaren eta instalazio elektrikoaren kalkuluen eranskinak (iluminantzia eta uniformetasun mailak).
-Kontu-sailen arabera zehaztutako aurrekontua.
-Oin planoak, kanalizazioak eta eroaleen banaketa. Obra zibilaren elementu guztien xehetasunak (kanalizazioak, kutxetak, oinarriak, zimenduak). Eskema hari-bakarra.
-Materialen definizioa, ordenantza honetan xedatutakoa betez (bai agiri independente gisa bai aurreko agiriei gehitutakoa, behar bezala definituta egonen dela).
3.-Obren onarpena.
Kaleko argien instalazioa behin-behinean onartzeko Udalean egindako eskaerarekin batera, sustatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
-Instalazioaren behin betiko planoak.
-Instalazio elektrikoen orria, dagoeneko tramitatuta eta Industria Departamentuak edo kontrol erakunde baimendunak zigilua jarrita; kaleko argien instalazioa baimentzeko behar diren agiriak erakunde horretan tramitatu izanaren egiaztagiria.
-Teknikari tituludunak emandako ziurtagiria, hurrengo neurketen emaitzak adierazten dituena:
- Lurreko erresistentzia (tarte independenteetako bakoitza, halakorik bada).
- Isolamenduko erresistentzia (faseen artekoa, faseen eta lurraren artekoa, faseen eta neutroaren artekoa).
- Tentsio-erortzea punturik txarrenean.
Agiri horiek izanda eta behar diren egiaztapenak egin ondoren, egiaztapen horiek aldekoak badira, Udalak instalazioa behin-behinean onartuko du. Urtebetean instalazioaren mantentze-lanak sustatzailearen kontura eginen dira. Lehen urte hori iraganda eta instalazioa onartzeko moduan egonda, Udalak kaleko argien instalazioa onartuko du behin betiko, eta une horretatik aurrera haren mantentze-lanez arduratuko da.
15. artikulua. Urbanizazioa errepideetako babes eremuetan.
Nafarroako Gobernuaren errepideetako ukipen eremuetan programatzen diren urbanizazio obrek determinazio partikular hauek beteko dituzte:
-Nafarroako Errepideei buruzko Foru Legearen arabera, mota guztietako kanalizazioak eta kutxetak, lurzoru urbanizaezinean, zortasun eremuan kokatuko dira, hau da, lur-berdinketaren kanpoko ertzetik 3 metrora, gutxienez.
-Eraikuntza guztietako sarbideek gutxienez 200 metroko ikuspen tartea izan behar dute, bi aldeetara. Jasan behar duen trafikoaren araberako sarbidea proiektatuko da, hormigoi edo aglomeratuzko zoladura eta galtzadan ur edo lohirik ez sartzeko behar diren obrak barne. Bestalde, sarbideak lehenbiziko 10 metroko tartean %4ko malda izanen du gutxienez, eta behar bezala argiztatuko da.
-Bide segurtasuna zaintzeko, herriguneetan eta inguruetan espaloi bat eginen da, gutxienez 1,50 metro zabal, behar bezala argiztatua, eta horren barnean errepideko euri uren hodi biltzailea ere sartuko da.
-Urbanizazio proiektuak gauzatu aurretik Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan aurkeztuko dira, onets daitezen, bidezkoa bada.
Iragarkiaren kodea: L1115843
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
