225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Diru-laguntzen ordenantza. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2011ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Diru-laguntzen ordenantza. 2011APOR0006 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, indarra duen legeria beterik.

Egoki juzgatzen diren kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan betiere. Inork batere aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2011ko urriaren 28an.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1117661