225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Gizarte Etxearen Erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2011ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Faltzesko "Pedro Iturralde" Gizarte Etxearen Erregelamendu Orokorraren 24. artikulua aldatzeko proiektua.

Hogeita hamar eguneko epean jendaurrean egonen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago.

Faltzesen, 2011ko urriaren 28an.-Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1117695