225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aurrekontuko 01/2011 aldaketa

Etxalarko Udalak, 2011ko azaroaren 3an eginiko osoko bilkuran, 2011ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko espedientea hasiera batez onetsi zuen (kreditu gehikuntza eta kreditu berezia).

Espediente hori ikusgai egonen da udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Etxalarren, 2011ko azaroaren 4an.-Alkatea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1118073