1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2011ko azaroaren 2an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen du ''Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen dela''.
Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13.1) artikuluak ezartzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek kargualdia bukatzearekin galduko dutela izaera hori.
Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 26an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide batzuk izendatu ziren.
Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legean adierazitako entitate batzuek, Nafarroako Eskola Kontseiluan oraindik ordezkaritzarik ez dutenek, ordezkariak hautatu dituztenez, bidezkoa da Gobernuak behar den erabakia hartzea ordezkari horiek Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzeko.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Ondoko zerrendako pertsonak Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide izendatzea, aipatzen den erakundearen ordezkari gisa:
Mahaikideak:
Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioen ordezkariak:
Santiago Álvarez Folgueras jauna, Herrikoa Gurasoen Federazioaren ordezkaria.
José María Carrillo Álvarez jauna, "Herrikoa" Gurasoen Federazioaren ordezkaria.
José Miguel Garbayo Villanueva jauna, "Concapa" Gurasoen Federazioaren ordezkaria.
Pedro Baile Torrea jauna, "Concapa" Gurasoen Federazioaren ordezkaria.
Ernesto Delas Villanueva jauna, "Sortzen-Ikasbatuaz" Gurasoen Federazioaren ordezkaria.
Nafarroako toki entitateen ordezkariak:
Marcelino Azcoiti Alonso jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.
Alfonso Mateo Miranda jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2011ko azaroaren 2an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez, Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: F1117876