2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Alkatetzaren 133/2011 Ebazpena. Ezkontza zibilak ospatzeko eskumena zinegotzien esku uztea
Kontuan izanik Udalean ezkontza zibilak egiten direla eta ezkontideek aukera dutela aipatu ezkontzak, Alkatetzaren eskuordetzaz, Doneztebeko Udaleko zinegotziek egitea eskatzeko.
30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horrenbestez, legeak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.
2. Eskuordetze horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.
Donezteben, 2011ko urriaren 26an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1117749