225. ALDIZKARIA - 2011ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alkatetzaren eskumenak beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, 2011ko azaroaren 25etik abenduaren 9a bitarte, bi egun horiek barne, beharrezkoa da haren ordekoa jartzea; horregatik, haren egitekoak Juan José Resano Porras udalbatza honetako lehen alkateordearen esku utziko dira, 2011ko azaroaren 25etik abenduaren 3a bitarte, bi egun horiek barne, eta José Antonio Aguirre Menaut bigarren alkateordearen esku, 2011ko abenduaren 4tik abenduaren 9a bitarte, bi egun horiek barne.

Caparroson, 2011ko urriaren 31n.-Alkate udalburua, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1117746